75. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

3/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko 3/2020 aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 2020ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 29an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki-taulan paratu baitzen.

Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork alegaziorik nahiz erreklamaziorik egin gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluak eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.

Behin betiko onetsitako 3/2020 aldaketa honako hau da:

–Aparteko kredituaren espedientea:

1. Gastuak goititzea:

  • 1 1522 63201.–Osasun kontsultategiko leihoak berritzea: 5.196,00 euro.
  • 1 169 68901.–Haurrendako parkea egokitzea. 14.901,08 euro.
  • Gastuak, guztira: 20.097,08 euro.

–Finantzaketa:

2. Diru-sarreren goititzea:

  • 1 7505001.–Tokiko ekonomia bultzatzeko inbertsio funtsa: 20.097,08 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 20.097,08 euro.

Iturmendin, 2020ko azaroaren 2an.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

Iragarkiaren kodea: L2104487