75. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa, Lerateko badian (Allozko urtegia) ibilgailuak aparkatu eta bainutokia erabiltzea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Udalak, 2021eko martxoaren 8an egin osoko bilkuran, eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Hasiera batean onetsi da aldaketa Lerateko badian (Allozko urtegia) ibilgailuak aparkatu eta bainutokia erabiltzea arautzen duen ordenantzan.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, auzotarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Interesdunek Gesalazko Udalaren bulegoetan aztertzen ahalko dute espedientea, Muezko errepideko kalean, z.g., bulego orduetan.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, epe horretan erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkezten ez bada.

Gesalatzen, 2021eko martxoaren 8an.–Alkate-udalburua, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2104343