75. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR ZENDEA

Aldaketa 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2021eko martxoaren 10ean eginiko ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan, abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legeak sartu dituen xedapen berrietara egokitzeko helburuz (Foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatu zuen).

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea Udaletxean egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Ez bada epe horretan erreklamaziorik egiten, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271.ari buruz xedatzen denari jarraituz.

Gazolatzen, 2021eko martxoaren 15ean.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2104601