75. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

1-11/2021 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2021eko martxoaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, legezko gehiengo nahikoarekin, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2021eko aurrekontu orokorraren aldaketa, 2021eko 1-11 espedienteak alegia.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (202 eta 214. artikuluak) aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Cabanillasen, 2021eko martxoaren 17an.–Alkate udalburua, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2104771