75. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRAITZA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Arraitzako Kontzejuko Batzarrak, 2021eko martxoaren 12an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin. Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan argitaratu ondoren, bizilagun nahiz interesdunek espedientea Idazkaritzan azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko dira 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, eta bete eginen da haien laburpenak argitaratzeko tramitea.

Arraitzan, 2021eko martxoaren 15ean.–Kontzejuko burua, Carlos Amatriain Macaya.

Iragarkiaren kodea: L2104485