75. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Hirigintza zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2021eko martxoaren 9an egindako ohiko osoko bilkuran, aho batez hasierako onespena eman zion Arantzako hirigintza zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da eta haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arantzan, 2021eko martxoaren 17an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2104532