75. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Arantzako Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Arantzako Udalaren 2021eko plantilla organikoa. Erabakia 2021eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 22an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta aplikatu beharreko gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz, eta jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2021eko plantilla organikoa.

2021eko lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

1.–Idazkaria, Igantziko Udalarekin batera, burua Arantzan.

Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %3,72. Jardunaldiaren luzapenerako osagarria: %5. Bateraezintasun osagarria: %35. Egoera: hutsik. Euskara maila: 4 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2019ko irailaren 23an egindako txostenaren arabera, Udalak 2020ko urriaren 1ean egindako Osoko Bilkuran berretsia).

2.–Administrari ofiziala.

Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %3,36. Mailako osagarria: %12. Egoera: jardunean. Euskara maila: 3 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2019ko irailaren 23an egindako txostenaren arabera, Udalak 2020ko urriaren 1ean egindako Osoko Bilkuran berretsia).

3.–Zerbitzu anitzetako arduraduna.

Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %6,36. Mailako osagarria: %12. Egoera: jardunean. Euskara maila: 3 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2019ko irailaren 23an egindako txostenaren arabera, Udalak 2020ko urriaren 1ean egindako Osoko Bilkuran berretsia).

Funtzionarioen izenen zerrenda

1.–Josetxo Urreta Arribillaga.

Maila: C. Gradua: 3. Antzinatasuna: 4 bosturteko. Zerbitzu onartuen data: 1992ko martxoak 2. Lanpostua: administrari-ofiziala. Administrazio egoera: jardunean.

2.–Angel Urtxegi Telletxea.

Maila: C. Gradua: 1. Antzinatasuna: 2 bosturteko. Zerbitzu onartuen data: 2011ko otsailak 7. Lanpostua: zerbitzu anitzetako arduraduna. Administrazio egoera: jardunean.

Administrazio araubideko bitarteko langileen izenen zerrenda

1.–Nagore Madariaga Iriarte.

Maila: A. Zerbitzu onartuen data: 2020ko irailaren 1a. Lanpostua: idazkari kontu-hartzailea. Administrazio egoera: jardunean.

Arantzan, 2021eko martxoaren 17an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2104528