71. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

75/2021 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Castejongo “Dos de Mayo” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari baimena ematen diona atzerriko hizkuntzetan ikasteko programatik ateratzeko.

Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 30eko 147/2016 Foru Aginduaren bidez, arautu ziren Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan atzerriko hizkuntzetan ikasteko programen oinarrizko alderdiak, eta zenbait ikastetxeri baimena eman zitzaien programa horiek emateko. Foru agindu horretan xedatzen da deialdi baten bidez arautuko dela programa horietan sartzeko edo ateratzeko prozedura.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak urriaren 26an emandako 447/2020 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan atzerriko hizkuntzetan ikasteko programetan sartzea edo ateratzea eskatzeko prozedurarako, 2021-2022 ikasturteari begira.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak proposatu du baimentzea Castejongo “Dos de Mayo” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak programatik ateratzeko aurkeztu duen eskaera, ebazpen honen 1. eranskinean xedatutako egutegiari jarraikiz.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimentzea Castejongo “Dos de Mayo” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak atzerriko hizkuntzetan ikasteko programatik ateratzeko egin duen eskaera.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta dagokion eranskina igortzea Castejongo “Dos de Mayo” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Langileriaren Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Atzerriko Hizkuntzen Atalari, Hezkuntzako IKT Azpiegituren Atalari eta Ikasketak Antolatzeko Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 12an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1. ERANSKINA

Castejongo “Dos de Mayo” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoan Ingelesez Ikasteko Programa (IIP) iraungitzeko prozesuaren egutegia

IKASTURTEA

HAUR HEZKUNTZA

LEHEN HEZKUNTZA

1.

2.

3.

1.

2.

3.

4.

5.

6.

2021-22

IIP

IIP

IIP

IIP

IIP

IIP

2022-23

IIP

IIP

IIP

IIP

IIP

IIP

2023-24

IIP

IIP

IIP

IIP

IIP

IIP

2024-25

IIP

IIP

IIP

IIP

IIP

2025-26

IIP

IIP

IIP

IIP

2026-27

IIP

IIP

IIP

2027-28

IIP

IIP

2028-29

IIP

Castejongo “Dos de Mayo” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoan, 2029-30 ikasturtean iraungiko da Ingelesez Ikasteko Programa.

Iragarkiaren kodea: F2104329