71. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

95/2021 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez, baliogabetzen dira 5 pertsonari esleitutako adjudikazioen emakidak Urbasa eta Andia ondare mendietan erabilera erkideko larre azaleren NPEren 2020ko kanpainarako esleipenean. Emakida horiek adjudikatu zitzaizkien Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 14ko 149/2020 Ebazpenaren bidez.

Uztailaren 1eko 267/1996 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Urbasa eta Andia mendietako Natura Baliabideak Antolatzeko Plana, eta otsailaren 27ko 3/1997 Foru Legearen bidez deklaratu zen Urbasa eta Andia mendietako Parke Naturala. Gero, Natura Baliabideak Antolatzeko Plana aldatu zen irailaren 7ko 198/2011 Foru Dekretuaren bidez.

Abenduaren 4ko 340/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Urbasa Parke Naturala Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzailea (EKPZ). Plan horren 4.1 artikuluaren arabera, eskubide tradizionalen erabilera, besteak beste larratzekoa, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak ezarri prozedurari jarraikiz eginen da.

Bestalde, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 1259/2011 Ebazpenaren bidez, Urbasa eta Andia mendietako larre/baso baliabideak antolatzeko proiektua onetsi zen.

Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 14ko 149/2020 Ebazpenaren bidez, larre azalerak esleitu zitzaizkien Urbasa eta Andia ondare mendietako larreen erabiltzaileei NPEren 2020ko kanpainarako.

Aipatu ebazpenean adierazten denez, “egiaztatuko da interesdunaren jabetzako aziendak bazkatu direla adjudikaturiko azaleretan, eta, besterik frogatzen bada, adjudikazio hori eta deklaratutako azalera baliogabetuko dira”.

Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak egiaztatu duenez, abeltzaintzako ustiategi batzuk ez dira 2020an Urbasa eta Andia mendietara igo.

Nekazaritza Zerbitzuak eta Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak emandako txostenak ikusi dira.

Horrenbestez, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez emandako eskumenak erabiliz (ebazpen horren bitartez, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuaren esku uzten dira Ingurumeneko zuzendari nagusiak esleituta dituen zenbait eskumen),

EBAZTEN DUT:

1. Baliogabetzea Urbasa eta Andia ondare mendietako erabilera erkideko larre azaleren titular batzuei emandako adjudikazioa, I. eranskinean zehazten diren horiei esleitua, alegia.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari, Ingurumena Zaintzeko Atalari eta Nekazaritza Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

I. ERANSKINA

Urbasa eta Andia mendietako larreen 2020ko kanpainarako emakida kentzen zaien titularrak

1. DEITURA

2. DEITURA

IZENA

ADJUDIKATUTAKO AZALERA, HASIERAKOA

ADJUDIKATUTAKO AZALERA, AMAIERAKOA

ZENBAKIA USTIATEGIA

ARTOLA

GARCIANDIA

ALEJANDRO

13,05

0

091NA044

ELORZ

MARCOTEGUI

JESUS

39,40

0

120NA100

GALARZA

LARRAYOZ

FRANCISCO

5,12

0

025NA153

LOPEZ

IZCUE

GUILLERMO JOSE

2,05

0

260NA020

SANTAMARIA

SARASOLA

MATEO

0,51

0

189NA004

Iruñean, 2021eko martxoaren 4an.–Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Olabe Velasco.

Iragarkiaren kodea: F2104112