71. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1035E/2021 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, toki entitateei, fundazioei, gizarte-ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei osasun programetarako dirulaguntzak emateko deialdia onesten duena, 2020ko abenduaren 1etik 2021eko azaroaren 30era arte doan aldirako. DDBN identifikazioa: 551995.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezartzen da Nafarroako aurrekontu orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra. Arau horrek xedatzen du ezen, dirulaguntzak eman baino lehen, organo eskudunak oinarri arautzaileak ezarriko dituela, eta horiek argitaratu beharko direla, dirulaguntza jasotzeko moduan daudenek eskuratzeko aukera izan dezaten.

Aipatu 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat, toki entitateek, fundazioek, gizarte-ekimeneko kooperatibek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek berariazko ekintzak egitea da dirulaguntzetarako deialdi honen xedea, autolaguntza taldeak eratzea eta haien funtzionamendua sustatzen badute; orobat, herritarren partaidetzarekin, osasuna prebenitu, sustatu eta mantentzeko programak garatzen dituzten ekintzak, Osasun Departamentuak osasun arloko politikaren esparru orokorrean sustatzen dituen irizpideekin bat. Bereziki, haien xedea denean 2014-2020ko Osasun Planean, 2016-2020 Osasun Publikoaren Planean, Drogei eta Adikzioei buruzko III. Prebentzio Planean, Paziente Kronikoari eta Pluripatologikoari arreta emateko Nafarroako Estrategian, eta Zahartzaro Aktibo eta Osasungarrirako Nafarroako Estrategian aipatzen diren helburuak betetzea, eta bat datozenean Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak bizimoduei buruz ematen dituen gomendioekin.

Espedienteko txosten tekniko eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, dirulaguntzen deialdia egokia eta interes publikokoa dela, eta deialdia eta oinarri arautzaileak legearen araberakoak direla.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1. artikuluak eta Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 269/2019 Foru Dekretuaren 8.v) artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Toki entitateei, fundazioei, gizarte-ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei Nafarroako Foru Komunitateko pertsonei zuzendutako osasun programetarako dirulaguntzak emateko deialdia onestea, 2020ko abenduaren 1etik 2021eko azaroaren 30era arte doan aldirako, ebazpen honen 1., 2. eta 3. eranskinetan sartu diren oinarri arautzaileen arabera.

2. Guztira 2.003.029 euroko gastua baimentzea 2021eko ekitaldiko Nafarroako aurrekontuetako gastuen aurrekontuko partida hauen kontura, 2021eko gastuen aurrekontuko partida baliokide hauen kontura ordainduko direnak: –511004-51120-4819-311100 “Pazienteen eta familiarren elkarteentzako dirulaguntzak”.

Aurreikusitako esleipena: 516.000 euro.

–511004-51120-4819-311104 “Programa komunitarioetarako dirulaguntzak GIB-HIESarengatiko infekzioari loturik”. Aurreikusitako esleipena: 129.906 euro.

–520001-51200-4609-313900 “Osasunaren prebentzio eta sustapen programa komunitarioetarako dirulaguntzak”. Aurreikusitako esleipena: 234.130 euro.

–520001-51200-4609-313902 “Adikzioak prebenitzeko udal planetarako dirulaguntzak”. Aurreikusitako esleipena: 290.111 euro.

–520001-51200-4819-313902 “Adikzioak komunitatean prebenitzeko programetarako dirulaguntzak”. Aurreikusitako esleipena: 288.000 euro.

–520001-51200-4609-313906, “Zahartzaro aktibo eta osasungarria sustatzeko programa komunitarioak”. Aurreikusitako esleipena: 127.882 euro.

–520001-51200-4819-313900 “Sustapen eta Heziketa afektibo-sexual komunitariorako dirulaguntzak”. Aurreikusitako esleipena: 176.000 euro.

–520001-51200-4819-313903 “Ijitoen komunitatearen osasuna sustatzeko programetarako dirulaguntzak”. Aurreikusitako esleipena: 241.000 euro.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

Iruñean, 2021eko martxoaren 4an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Carlos Artundo Purroy.

1. ERANSKINA

DEIALDI HONEN OINARRI ARAUTZAILEAK: TOKI ENTITATEEI, FUNDAZIOEI, GIZARTE-EKIMENEKO KOOPERATIBEI ETA IRABAZI-ASMORIK GABEKO ELKARTEEI DIRULAGUNTZAK EMATEA OSASUN PROGRAMETARAKO, 2020KO ABENDUAREN 1ETIK 2021EKO AZAROAREN 30ERA ARTEKO EPEAN EGITEKOAK

1.–Dirulaguntzaren xedea.

Deialdi honen xedea da toki entitateei, fundazioei, gizarte-ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, autolaguntza taldeak era daitezen eta programak eta jarduerak egin daitezen osasuna prebenitu, sustatu eta mantentzeko, bai eta zahartzaro aktibo eta osasungarria bultzatzeko ere, Nafarroako Foru Komunitateko biztanleei zuzenduak. Programak eta jarduerak eta 2020ko abenduaren 1etik 2021eko azaroaren 30era arte eginen dira, arlo hauetan:

–“Pazienteen eta familiarren elkarteentzako dirulaguntzak”: osasun arazoez jotakoen edo haien familiarren elkarteen proiektuak, osasun arazoak edo horien ondorioak hobetzera zuzenduak, GIB-HIES salbu; arreta berezia ematen zaie Osasun Planean eta Prozesu Kronikoak eta Pluripatologiak dituzten Pazienteei Arreta Emateko Nafarroako Estrategian jasotako prestakuntza eta/edo autolaguntzako programei.

–“Programa komunitarioetarako dirulaguntzak, GIB-HIESaren infekzioari loturik”: elkarteek, fundazioek, kooperatibek edo toki entitateek egiten dituzten programa komunitarioetarako dirulaguntzak, GIB-HIESaren infekzioari loturik, arreta berezia emanez berariazko prebentzioko ekintzei.

–“Osasunaren prebentzio eta sustapeneko programa komunitarioetarako dirulaguntzak”: toki entitateek, fundazioek, gizarte-ekimeneko kooperatibek edo irabazi-asmorik gabeko elkarteek eskualdeko zerbitzu eta baliabideekin batera egiten dituzten programetarako dirulaguntzak, taldeen eta komunitatearen osasuna prebenitu eta sustatzeko, zahartzaro aktibo eta osasungarriari eta adikzioen eta GIB-HIESaren prebentzioari loturikoak kanpo, beren berariazko lerroen kontura izanen baitira.

–“Adikzioak prebenitzeko udal planetarako dirulaguntzak”: udalek eta/edo mankomunitateek egiten dituzten programak, komunitatea adikzio substantziadunen eta substantzia gabekoen ondorioez prebenitzeko.

–“Adikzioak komunitatean prebenitzeko programetarako dirulaguntzak”: fundazioek, gizarte-ekimeneko kooperatibek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek egiten dituzten programak, komunitatea adikzio substantziadunen eta substantzia gabekoen ondorioez prebenitzeko.

–“Zahartzaro aktibo eta osasungarria sustatzeko programa komunitarioak”: fundazioek, gizarte-ekimeneko kooperatibek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek egiten dituzten programa komunitarioak garatzeko, zahartzaro aktiboa eta osasungarria sustatzeko.

–“Sustapen eta heziketa afektibo-sexual komunitariorako dirulaguntzak”: toki entitateek, fundazioek, gizarte-ekimeneko kooperatibek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek sexu eta ugalketa osasuna sustatzeko egiten dituzten programa komunitarioak garatzeko.

–“Ijitoen komunitatearen osasuna sustatzeko programetarako dirulaguntza”: toki entitateek, fundazioek, gizarte-ekimeneko kooperatibek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek egiten dituzten programetarako dirulaguntzak, ijitoen gutxiengo etnikoaren osasun heziketarako eta bitartekaritzarako.

2.–Entitate onuradunek bete beharrekoak.

Deialdi honen bidez ezartzen diren dirulaguntzen onuradunak toki entitateak, fundazioak, gizarte-ekimeneko kooperatibak eta irabazi-asmorik gabeko elkarteak izaten ahalko dira, autolaguntza taldeak eratzen badituzte, edo deialdiaren epean osasunaren prebentzio, sustapen eta mantentze ekintza edo programak edo zahartzaro aktibo eta osasungarriari lotutakoak, eta Nafarroako Foru Komunitateko biztanleei arreta ematekoak, Osasun Departamentuak zehazturiko lehentasunekin bat datozenak, burutzen badituzte.

Entitate publikoenak ez diren eskaeretan, entitate eskatzaileek zerga betebeharrak eguneratuta izan beharko dituzte, bai Gizarte Segurantzari dagozkionak, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei itzuli beharreko zorrei dagozkienak, dirulaguntza emateko ebazpen proposamena egiten den egunean.

Entitate eskatzaileek ezin izanen dute urratu dirulaguntzen onuradun izatetik baztertzen duten gainerako debekuak, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarritakoak.

Baldintza horiek guztiak diruz laguntzen den jarduerak irauten duen denbora osoan bete beharko dira. Entitatearen erantzukizuna da, aldaketarik bada, horixe jakinaraztea.

3.–Gastu diruz lagungarriak, diruz lagungarriak ez direnak eta laguntzen zenbatekoak.

3.1. Gastu diruz lagungarriak:

a) Jardueren, material suntsigarriaren eta entitate onuradunaren langileen gastuak, aurkezturiko proiektu edo programari lotuak.

Lokalen alokairua eta funtzionamendu gastuak jarduera gastuei dagozkiela joko da jarduera garatzeko helburu bakarrarekin alokatzen denean, eta beste elkarte batzuekin partekatzen ez denean. Gastuak beste entitate batzuekin partekatzen badira, diruz lagunduko da entitate bakoitzak bere gain hartzen duen gastuaren zati proportzionala.

b) Entitatearen funtzionamenduko gastu orokorrak (langileria, lokalen mantentze-lana, bulegoko materiala, eta abar) dirulaguntzari egozten ahalko zaizkio, gehienez ere justifikatu beharreko kantitatearen %25era bitarte.

Salbuespenak:

a) GIB-HIESaren infekzioari, ijitoen komunitatearen osasuna sustatzeari eta sustapen eta heziketa afektibo-sexual komunitarioari buruzko programa komunitarioei loturiko jarduketetarako programetan ez du indarrik izanen funtzionamendu gastuetarako %25eko mugak; betiere, ziurtasun osoz frogatu beharko da dirulaguntzaren xedeko proiektuari loturik daudela.

b) “Komunitatean adikzioak prebenitzeko programak egiteko dirulaguntzak”’ lerroaren kargura ematen diren dirulaguntzetan, ebazpenean zehaztuko da zenbat diru erabiltzen ahalko den alokairuak ordaintzeko, entitateek lokal bat behar dutenean dirulaguntzaren xedeko jarduera burutzeko.

Gastu diruz lagungarritzat joko dira finantza gastuak, aholkularitza juridiko edo finantzarioko gastuak, notario eta erregistro gastuak, diruz lagundutako proiektua egiteko peritu gastuak eta berariazko administrazio gastuak, baita banku-bermerako gastuak ere, baldin eta zuzeneko lotura badute dirulaguntzaren xedeko jarduerarekin eta ezinbestekoak badira hura behar bezala prestatu nahiz gauzatzeko. Bankuetako kontuen zor interesentzat ez da inoiz dirulaguntzarik emanen.

Dirulaguntzaren xedeko gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, obrak egitearen kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa, ekipamendu ondasunak erosteko edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzuetako gastuen kasuetan, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta, dirulaguntzaren xedeko kostuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzua emateko behar adina enpresa ez badago edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada.

3.2. Diruz lagungarriak ez diren gastuak:

Gastu hauek ez dute dirulaguntzarik izanen:

a) Gastu inbentariagarriak; produktu bakar batean 500 eurotik gorako gastuak hartuko dira halakotzat.

b) Zerbitzu publikoek egiten dituzten jarduerak, toki entitateek egindakoak salbu.

c) Inbertsioak.

d) Entitatearen edo elkartearen publizitateari edo sustapenari lotutako gastuak.

e) Aurreikusitako jarduerak betetzeaz bestelako helburua duten bidaiak.

f) Instrukzio unitatearen ustez, programan sartutako jardueren garapenari loturik ez dagoen prestakuntza.

g) Deialdiaren 2. eranskinean ezarritako moduluak gainditzen dituzten kopuru unitarioak. Eranskin horretan jaso gabeko kasuetarako, ez da emanen Foru Komunitateko Administrazioan indarra duten tarifak baino gehiagoko diru laguntzarik jarduera kostuetarako.

h) Gaixotasunei buruzko sentsibilizazio eta informazio jarduerak, herritar guztientzat direnak.

i) Inprimatutako materiala. Salbuespenez bakarrik emanen da dirulaguntza inprimatutako materialetarako; hala eginen da baldin eta ebaluazioa egiten duen unitatearen iritziz ezinbestekoa bada programaren helburua lortzeko.

j) “Pazienteen eta familiarren elkarteentzako dirulaguntzak” lerroan, podologiak, odontologiak eta ebidentzia zientifikoak bermatu gabeko jarduerek ez dute dirulaguntzarik izanen.

k) Ez da diruz lagunduko jardunaldi, kongresu eta kanpamenduetara joate hutsa, begiraleak eta boluntarioak izan ezik.

l) “Adikzioen prebentziorako udal planetarako dirulaguntzak” lerroan, ez zaie dirulaguntzarik emanen adikzioen tratamendua osatzen duten langileei edo laguntzei, tokiko dirulaguntzei eta hirugarrenentzako dirulaguntzatzat hartzen ahal diren transferentziei.

m) “Osasunaren sustapen eta prebentzio programa komunitarioetarako dirulaguntzak” lerroan, ez zaie dirulaguntzarik emanen elkarteko langileen gastuei, salbuespen honekin: toki entitateek oinarrizko osasun-laguntzako zentroekin lankidetzan egindako ariketa fisikoaren programak.

n) Ikasleekin ikasgeletan egiten diren jarduerei ere ez zaie dirulaguntzarik emanen.

o) “Osasunaren sustapen eta prebentzio programa komunitarioetarako dirulaguntzak” lerroan, ez zaie dirulaguntzarik emanen jarduera ludikoei, osasunaren sustapenarekin loturik ez badaude.

p) Ez dira diruz lagunduko lan osasuneko eta lanbide heziketako jarduerak, begiraleak eta boluntarioak izan ezik.

3.3. Aurrekontua.

2.003.029 euroko gastua baimentzea 2021eko ekitaldiko Nafarroako aurrekontuetako gastuen aurrekontuko partida hauen kontura, 2021eko gastuen aurrekontuko partida baliokide hauen kontura ordainduko direnak:

–511004-51120-4819-311100 “Pazienteen eta familiarren elkarteentzako dirulaguntzak”. Aurreikusitako esleipena: 516.000 euro.

–511004-51120-4819-311104 “Programa komunitarioetarako dirulaguntzak GIB-HIESarengatiko infekzioari loturik”. Aurreikusitako esleipena: 129.906 euro.

–520001-51200-4609-313900 “Osasunaren prebentzio eta sustapen programa komunitarioetarako dirulaguntzak”. Aurreikusitako esleipena: 234.130 euro.

–520001-51200-4609-313902 “Adikzioak prebenitzeko udal planetarako dirulaguntzak”. Aurreikusitako esleipena: 290.111 euro.

–520001-51200-4819-313902 “Adikzioak komunitatean prebenitzeko programetarako dirulaguntzak”. Aurreikusitako esleipena: 288.000 euro.

–520001-51200-4609-313906, “Zahartzaro aktibo eta osasungarria sustatzeko programa komunitarioak”. Aurreikusitako esleipena: 127.882 euro.

–520001-51200-4819-313900 “Sustapen eta Heziketa afektibo-sexual komunitariorako dirulaguntzak”. Aurreikusitako esleipena: 176.000 euro.

–520001-51200-4819-313903 “Ijitoen komunitatearen osasuna sustatzeko programetarako dirulaguntzak”. Aurreikusitako esleipena: 241.000 euro.

Aurkeztutako eskaerak balioetsi eta gero, partida bakoitzean egoten ahal den gerakinak balio lezake aurretik deskribatu diren edozein partidarekin lotutakoaren kreditua handiagotzeko.

4.–Eskaerak.

4.1. Noiz eta non aurkeztu.

4.1.1. Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.1.2. Dirulaguntzarako eskaerak, ahal dela, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikoan aurkeztuko dira, www.nafarroa.eus orrian sartuta (sinadura elektronikoa behar da), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako tokietako edozeinetan.

Eskabidea aurrez aurre aurkeztu nahi izanez gero, edo aurkezpen elektronikoari buruzko laguntza beharko balitz, lehentasunez toki hauetan eginen da:

–Osasun Departamentuko erregistroan (Tutera kalea 20, Iruña), dirulaguntza eskaera hauen kasuan:

• “Pazienteen eta familiarren elkarteentzako dirulaguntzak”.

• “GIB-HIESaren infekzioari loturiko programa komunitarioetarako dirulaguntzak”.

–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko erregistroan (Leire kalea 15, Iruña), dirulaguntza eskaera hauen kasuan:

• “Adikzioak prebenitzeko udal planetarako dirulaguntzak”.

• “Adikzioak komunitatean prebenitzeko programetarako dirulaguntzak”.

• “Osasunaren sustapen eta prebentzio programa komunitarioetarako dirulaguntzak”.

• “Ijitoen komunitatean osasuna sustatzeko programetarako dirulaguntzak”.

• “Sustapen eta heziketa afektibo-sexual komunitariorako dirulaguntzak”.

• “Zahartzaro aktibo eta osasungarria sustatzeko programa komunitarioak”.

Postetxeetan aurkezten diren eskaerei dagokienez, gutun-azal ireki batean aurkeztuko dira, lehen orrialdearen idazpuruan adieraz daitezen bulegoaren izena, data eta tokia. Datu horiek eskaera igorri dela frogatzen duen gordekinean ere adierazi beharko dira.

4.1.3. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

4.1.4. Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

4.2. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

a) Dirulaguntza eskatzeko inprimaki ofiziala, behar bezala betea, egin beharreko proiektuaren, ekintzaren eta programaren atal tekniko eta ekonomikoak egoki arrazoituz. Inprimaki ofiziala Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuan (Amaia kalea 2-A, 3. solairua, 31002, Iruña) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan (Leire kalea 15, 31003, Iruña), edo jaisten ahalko da Nafarroako Gobernuaren web-orri ofizialetik (http://www.navarra.es/eu/).

b) Dirulaguntza eskatzen duenaren ordezkaritza frogatzen duen dokumentua (eskabidearen inprimaki ofizialean ageri dena) eta pertsona horren nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

c) Entitate eskatzailea Nafarroako Foru Komunitateko elkarteen, fundazioen edo kooperatiben erregistro batean inskribatua bada, hura zein den. Egoitza Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo daukaten entitateetarako, beren estatutuen kopia eta kasuan kasuko erregistroan inskribatu izanaren aitorpena.

d) Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.

e) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak luzatua, entitateak, haren administratzaileek eta ordezkariek “dirulaguntzen onuradun” izateko debekurik urratzen ez dutela dioena. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri dira. Aitorpen hori dirulaguntzaren eskabideari erantsi zaion ereduaren arabera egin daiteke.

f) Transferentzia bidezko ordainketa eskatzeko inprimakia, behar bezala beteta.

g) Dirulaguntzaren aurrerakinik eskatuz gero, deialdiaren 11.1 oinarrian xedaturikoarekin bat, entitate eskatzaileak dokumentazioa aurkeztu beharko du, dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsak aldez aurretik behar direla frogatzen duena, oinarri horretan ezarritakoaren arabera.

h) Entitatearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, helburu bererako beste dirulaguntzarik eskatu edo jaso ote duen adierazten duena. Adierazpen hori dirulaguntzaren eskabideari erantsi zaion ereduaren arabera egin daiteke.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 28 artikuluan xedaturikoarekin bat, ez dago b), c), d) eta f) letretan eskatzen diren dokumentuak aurkeztu beharrik, baldin eta horiek Foru Komunitateko Administrazioak dagoeneko dauzkan datuak badira, betiere datu horiek ageri direneko espedientea edo deialdia adierazten bada eta aurkeztu zirenez geroztik aldaketarik gertatu ez bada.

Eskaera aurkezteak berekin dakar entitateak Osasun Departamentuari baimena ematea Ogasun Publikoan eta Estatuko Administrazio Orokorrean informazioa bildu dezan, jakiteko ea eskatzaileak bete dituen bere zerga betebeharrak, dirua itzultzekoak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

Eskatzaile bakoitzak gehienez ere hiru programa aurkezten ahalko ditu deialdi honetan, toki entitateek izan ezik.

4.3. Eskaerako akatsak zuzentzea.

Eskaerak adierazi diren betebeharrak bete ezean, dagokion instrukzio unitateak interesdunari eskatuko dio gehienez ere 10 egun balioduneko epean akatsak zuzen ditzala eta adieraziko dio, horrela egin ezean, haren eskaera ezetsitzat joko dela. Kasu horretan espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da eta dagokionari jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedatu bezala.

5.–Prozedura instruitu eta ebazteko eskumena duten organoak.

Deialdi honen instrukzioa unitate hauei dagokie, baloratu beharreko programaren arabera:

–Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzua:

• Pazienteen eta familiarren elkarteentzako dirulaguntzak.

• GIB-HIESaren infekzioari loturiko programa komunitarioetarako dirulaguntzak.

–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren Osasun Komunitarioa Sustatzeko Zerbitzua:

• Adikzioak prebenitzeko udal planetarako dirulaguntzak.

• Entitateentzako dirulaguntzak adikzioak komunitatean prebenitzeko.

• Osasunaren sustapen eta prebentzio programa komunitarioetarako dirulaguntzak.

• Ijitoen komunitatean osasuna sustatzeko programetarako dirulaguntzak.

• Sustapen eta heziketa afektibo-sexual komunitariorako dirulaguntzak.

• Zahartzaro aktibo eta osasungarria sustatzeko programa komunitarioak.

Aipatu diren instrukzio unitateek egiaztatuko dute entitate eskatzaileek betetzen dituztela dirulaguntza lortzeko betebeharrak. Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuak unitate guztien instrukzioa koordinatu eta prozeduraren gainean ebazteko proposamena aurkeztuko du, Ebaluazio Batzordearen irizpenarekin bat.

Osasuneko Zuzendari nagusia da dirulaguntza emateari buruz ebazteko organo eskuduna. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik gehienez ere 3 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko zaie ebazpena entitate interesdunei. Epe hori iragan eta ebazpena berariaz jakinarazi ez bada, eskaerak ezetsitzat joko dira.

6.–Eskaerak ebaluatzeko kide anitzeko organoa.

Ebaluazio batzorde bat osatuko da, kide hauek izanen dituena:

M.ª José Perez Jarauta andrea, Osasun Komunitarioa Sustatzeko Zerbitzuko burua, batzordeburua izanen dena. Beharrezkoa bada, Aranzazu Legarra Zubiría ordezkoa izanen da, Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Ataleko burua.

Rosa Múgica Martínez andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko teknikaria, osasun prebentziorako eta sustapenerako programen dirulaguntzen aldetik. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa Nerea Egües Olazabal andrea izanen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

María Visitación Mateo García andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko teknikaria, adikzioen prebentzio udal planen dirulaguntzetarako. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa M.ª Teresa Calvo Yanguas andrea izanen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

Joseba Huarte Guerra jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko teknikaria, komunitatean adikzioen prebentziorako programen dirulaguntzetarako. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa Rebeca Germán Almagro andrea izanen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

Fermín Castiella Lafuente jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko teknikaria, komunitatean zahartze aktibo eta osasungarria sustatzeko programetarako. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa Nerea Egües Olazabal andrea izanen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

Asunción Roldán Arroniz andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa, komunitatean hezkuntza sexu-afektiboa sustatzeko dirulaguntzetarako. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa Rocío Ibañez Espinal andrea izanen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

Rebeca Germán Almagro andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko gizarte langilea, ijitoen komunitatearen osasuna sustatzeko programen dirulaguntzetarako. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa Joseba Huarte Guerra jauna izanen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

Josune Isturiz Beorlegui andrea, Eskubide Sozialetako Departamentuko Gizarte Inklusiorako eta Gutxiengoei Arreta Emateko Ataleko teknikaria. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa Tomás Gogorcena Aoiz jauna izanen da, Gizarte Inklusiorako eta Gutxiengoei Arreta Emateko Atalekoa.

Elena Antoñanzas Baztán andrea, Osasun arloko Herritartasunaren eta Aseguramenduaren Ataleko burua, VIH-IESAk infektaturikoen programen eta erien eta haien ahaideen elkarteentzako dirulaguntzen aldetik. Idazkaria izanen da. Beharrezkoa izanez gero, ordezkoa María Fe Idoate Cervantes andrea izanen da, Osasun Jardueren Ikuskapenerako Ataleko burua.

Ebaluazio Batzordeak eskaerak baloratu eta dirulaguntzak eman eta ukatzeko proposamena aurkeztuko du, instrukzio unitate bakoitzak emandako txostena ikusita. Unitate horiek lehenengo balorazioa eginen dute, ez loteslea, 7. oinarrian aipatzen diren irizpide eta puntuazioak erabiliz.

Ebaluazio Batzordeak proiektuak ebaluatu eta bidezkotzat jotzen dituen egiaztapenak egiteko argibide osagarriak eskatzen ahalko ditu, eta diruz lagundutako jardueraren gaineko frogagiri guztiak eskuratzen ahalko ditu.

Batzorde horren proposamena loteslea izanen da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 20.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

7.–Dirulaguntzak emateko prozedura eta baloraziorako arau orokorrak.

7.1. Dirulaguntza hauek emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da, aurkezten diren eskaerak konparatuz, guztiekin lehentasun-zerrenda bat prestatzeko asmoz, 7.3. puntuan eta 3. eranskinean ezarritako balorazio-irizpideen arabera, hainbanaketa aplikatuz behar denean, aipatu 3. eranskinaren c) letran ezarritakoari jarraikiz.

7.2. Programak edo jarduerak banaka puntuatuko dira arlo bakoitzean, lortu nahi diren helburuen arabera. Arlo bakoitzari aurrekontuko partida bat dagokio, arlo hori finantzatzeko erabiliko dena, hain zuzen.

Ikusten bada proiektuak 3.2 oinarriaren arabera dirulaguntza jaso ez dezaketen gastuak dituela, edo deialdi honen eremuari ez dagozkion jarduerak dituela, horiexek kendu eta berriz eginen da proiektuaren ebaluazio ekonomikoa, hura baloratu baino lehen.

7.3. Deialdiaren 3. eranskinean ezarritako irizpideen arabera baloratuko dira proiektuak, dirulaguntzaren lerro bakoitzerako.

8.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntza hartzen duten entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza jasotzen duen jarduerak eskaeretan eta dirulaguntza ematen duen ebazpenean adierazitako baldintzetan gauzatzea, bai eta hala egin izana frogatzea ere. Diruz laguntzen diren jarduerak 2020ko abenduaren 1etik 2021eko azaroaren 30era gauzatuko dira, eta Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan garatuko dira.

b) Osasun Departamentuari beste erakunde batzuek helburu eta xede bererako emaniko laguntza edo dirulaguntza guztien gaineko erantzukizunpeko adierazpena ematea. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen. Beste laguntzarik jaso ezean, hori ere adieraziko da justifikazio memoriarekin batera. Eskabide ofiziala eskuratzeko bide berberak erabiliz lor daiteke erantzukizunpeko adierazpenaren eredua.

c) Oro har, deialdi honen kargura egiten diren ekintzetan, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala jarri beharko da, Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala eta haren erabilera arautzen dituen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoarekin bat. Logotipoa erabili aurretik, dirulaguntzaren onarpena tramitatu duen instrukzio unitateari jakinarazi beharko zaio. Zahartzaro aktibo eta osasungarria sustatzeko programa komunitarioak garatzeko dirulaguntzek zahartzaro aktibo eta osasungarria sustatzeko estrategiaren logotipoa eraman beharko dute gauzatzen dituzten ekintzetan.

d) Dirulaguntza jasotzen duen toki entitateak behartuta egonen dira “Adikzioei buruzko udal programetako jardueren txosten teknikoa” aurkeztera, bai eta profesionalei Drogak eta adikzioak prebenitzeko planean proposatzen den prestakuntzan parte hartzen erraztera ere.

e) Jarduera burutzen ari dela, instrukzio unitateari gertatzen diren aldaketa guztiak jakinaraztea, dirulaguntza eman eta haren zenbatekoa zehazteko kontuan harturiko baldintzetan.

f) Orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aipatzen diren gainerako betebeharrak betetzea.

9.–Gardentasun betebeharrak.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12.4 artikuluan eta Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen entitate onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, dirulaguntzen onuradunek arau horietan ezartzen den dokumentazioa aurkeztu behar dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen kargura urtebetean (aurrekontu-ekitaldiari lotutako urte natural gisa ulertua) osotara 20.000 eurotik gorako dirulaguntzak eskuratzen dituzten entitate pribatuen kasuan, edo laguntzak edo dirulaguntzak urteko haien diru-sarrera guztien %20 gutxienez direnean (betiere laguntza edo dirulaguntza horiek gutxienez 5.000 eurokoak badira), honako informazio osagarri hau jakinarazi beharko dute:

a) Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzarengatik jasotako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren erakundeen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan dagoena izanen da.

d) Kargudun bakoitzak gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen duen dedikazioaren araubidea.

e) Erakunde onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazioa osatzeko epea hilabetekoa izanen da, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik.

Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

Kopuru horiek gainditzen diren kalkulatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua konputatuko da ondorio horietarako, ez guztizko batura.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpen bat aurkeztu beharko du, dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Entitateak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Entitate onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak ukatu gabe, betetzen ez badira onartutako dirulaguntza ordaindu gabe utziko da, eta zenbatekorik kobratu bada, itzuli beharko da, eta aurrerakinak ere bai, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Toki entitateei dagokienez, erantzukizuneko adierazpena aurkeztu beharko dute Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak ezarritako gardentasun arloko betebehar orokorrak bete izanari buruz. Foru lege horrek eskatzen duen informazio osoa argitaratu ezean, informazio hori igorri beharko dio organo kudeatzaileari, entitate pribatuek egiten duten bezala.

10.–Aldaketak.

Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak nola edo hala aldatuz gero, haren berri eman beharko zaio dagokion kudeaketa unitateari eta emandako laguntza aldatzeko eskatu.

Gertatzen diren gorabeherak behar adina arrazoituko dira aldaketaren eskaeretan; gertatu bezain laster formulatuko dira eta, betiere, dirulaguntzaren xedeko jarduera gauzatzeko epea bukatu baino lehen; aurkezten direnetik beranduenez hilabeteko epean ebatzi beharko dira eta, bidezkoa bada, laguntza aldatuko da eta, zein den kasua, dagokion diru kopurua itzuliko.

Programa gauzatzeko diruz lagundutako gastu multzoen artean (langileak, jarduerak eta funtzionamendua) gehienez ere %5eko desbideraketa ekonomikoa hartuko da ontzat, haren osotasunari eragiten diola kontuan hartu gabe.

Erakundearen borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik erakundeak ezin badu diruz lagundutako programetako bat garatu, erakunde instrukzio-egileari jakinaraziko dio. Ordainketa aurreratua kobratu ez badu, dirulaguntza osoa edo partziala kobratzeko eskubidea galduko du. Ordainketa aurreratua kobratu badu, kopuru osoa itzuliko da.

11.–Dirulaguntzaren ordainketa.

11.1. Ordainketa jarduera osorik justifikatu ondoren.

Entitateak ez ordainketa aurreraturik ez konturako ordainketarik eskatzen ez badu, ordainketa Osasuneko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eginen da, jardueraren justifikazio tekniko eta ekonomikoa 12. oinarrian xedatutakoaren arabera egiten denetik hilabeteko epean.

Dirulaguntzaren azken justifikazio hori, alegia, memoria teknikoa eta jarduera eta gastua gauzatu direla egiaztatzen duen memoria ekonomikoa, 2021eko abenduaren 1a baino lehen aurkeztu beharko da.

11.2. Ordainketa aurreratua.

11.2.1. Entitate onuradunek hala eskatzen dutenenean, eta frogatzen dutenean beharrezkoa dela funts likidoak hornitzea dirulaguntzaren xedeak betetzeko, aldez aurretik ordaintzen ahalko da emandako dirulaguntza, Osasuneko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez.

Horretarako, entitateak kontuen egoera orria aurkeztu beharko du aurreko urtearen bukaeran dirulaguntzaren eskaerarekin batera, bai eta 2021eko diru-sarrera eta gastuen mugimenduen aurreikuspena ere, edo beste edozein egiaztagiri, dirulaguntzaren xedeak betetzeko aldez aurretik funtsez hornitu beharra frogatzeko.

Toki entitateen kasuan, beharrezkotzat jotzen bada, idazkaritzak luzatutako ziurtagiri bat aurkeztuko da, aurreko paragrafoan aipatutako alderdiak adierazita: diru-sarrera eta gastuen aurreikuspena, eta programa gauzatzeko aldez aurretiko funts-horniduraren beharra.

11.2.2. Dirulaguntzaren azken justifikazioa 2021eko abenduaren 18a baino lehen aurkeztuko da, 12. oinarrian ezartzen denari jarraikiz.

11.3. Konturako ordainketa.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.4 artikuluak ezartzen duenarekin bat, entitate onuradunak dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsak aurreratu beharra frogatzen ez duen kasuan, konturako ordainketen bidez egiten ahalko da ordainketa. Osasuneko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, betiere onuradunak eskatuta eta epe horretan egindako jardueraren memoria tekniko sinplifikatua eta aipatu jardueraren ondoriozko gastuen zerrenda aurkeztu ondoren, diruz lagundutako jardueratik burutu den zatiari dagozkion gastu arrunta eta langileria gastuak ordainduko dira.

Konturako ordainketa horiek entitateak eskatu beharko ditu, betiere 2021eko urriaren 31a baino lehen, eta Osasuneko zuzendari nagusiak eskaera jasotzen denetik hilabeteko epean eman beharko duen ebazpen baten bidez ebatziko dira.

Dirulaguntzaren azken justifikazioa 2021eko abenduaren 18a baino lehen aurkeztuko da, 12. oinarrian ezartzen denari jarraikiz.

12.–Azken justifikazioen edukia.

12.1. Memoriak tekniko batek eta memoria ekonomiko batek osatuko dute azken justifikazioa, non adieraziko baita jarduera egin dela, baita 2020ko abenduaren 1etik 2021eko azaroaren 30era egin diren gastuak ere.

12.2. Azken justifikazioa, ahal dela, eredu ofizialean aurkeztuko da Nafarroako Gobernuaren erregistro elektronikoan; orobat, Osasun Departamentuko Erregistroan aurkezten ahalko dira edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusitako edozein baliabide erabiliz.

12.3. Diruz lagundutako programa edo jardueraren memoria ekonomikoari fakturen kopia eta gastuen justifikazioa erantsiko zaizkio. Fakturak gastuen zerrenda zenbakidun eta kontzeptuen arabera sailkatuarekin batera aurkeztuko dira, Fakturazio betebeharrak arautzeko Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedaturikoari jarraituz.

Memoria ekonomikoari fakturen zerrenda erantsiko zaio euskarri informatikoan, bai eta egindako gastuak jasotzen dituen kalkulu-orri elektroniko bat ere.

Memoria ekonomikoak aurkeztutako edo berriz ebaluatutako proiektuari dagokion gastu guztia hartuko du barne. Langileak kontratatuz gero, Gizarte Segurantzako eta PFEZko gastuak onartu ahal izanen dira 2022ko urtarrilaren 31ra arte.

12.4. Jasotako dirulaguntzaren erabilera justifikatzeko, udalek, memoriaz gainera, gastuak diruz lagundutako jarduerari egoki aplikatu zaizkiola adierazten duen ziurtagiria aurkez dezakete, udaleko idazkariak sinatua eta kontu-hartzaileak ikus-onetsia, horrelakorik baldin bada; bestetik, programari loturiko fakturen zerrenda gehituko zaie, baita ordainagiriak ere.

12.5. Memoriak aurkezteko epea bukaturik, eta horiek diruz lagundutako jarduerarekin bat datozela egiaztatu ondoren, kudeaketa organoak espedientea itxiko du, aldez aurretik fiskalizazioa eginda.

13.–Azpikontratazioa.

Entitate onuradunak dirulaguntzaren xedeko jarduera batzuk hirugarrenekin azpikontratatzen ahalko ditu, diruz lagundutako zenbatekoaren %50era bitarte gehienez, baldin eta behar bezala justifikatuta badago.

Muga horrek ez du indarrik izanen “Pazienteen eta familiarren elkarteak” lerroan, profesionalei terapietarako egindako ordainketen kasuan, ez eta “Adikzioen prebentziorako udal planak” lerroan ere.

Azpikontratazioa egiteko asmoa nahitaez adierazi beharko da aurkezten diren proiektuetan, xehetasunez.

Diruz lagungarria den gastua 12.000 eurotik gorakoa bada, entitate onuradunak frogatu beharko du enpresa hornitzailea eragimen eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela, hiru hornitzaileren aurrekontu bana aurkeztuz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedaturikoarekin bat.

Hirugarren entitate batzuekin hitzarturiko jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren %20 gainditzen duenean eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa denean, kontratu idatzia beharko da azpikontratazioa egiteko. Azpikontratazioetan, orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan aurreikusitako gainerako betebeharrak bete beharko dira.

Entitate kontratatuek entitate onuradunaren aurrean erantzun beharko dute, bakar-bakarrik. Administrazioaren aurrean, aldiz, onuradunak du diruz lagundutako jarduera gauzatzearen erantzukizun osoa.

Kontzeptu horretatik kanpo geldituko da entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera aurrera eramateko egin behar dituen gastuak, esaterako monitoreei edo profesionalei, zerbitzu bat egin dezaten, ordaintzea, baldintza batekin: programaren plangintza eta jarraipena entitate onuradunak egitea.

14.–Bateragarritasuna.

Dirulaguntza hauek bateragarriak izanen dira bestelako dirulaguntza edo laguntzekin, salbu xede bererako Osasun Departamentuak emandako beste laguntza batzuekin. Alabaina, proiektu edo programa bererako erakunde desberdinek emandako bi dirulaguntzaren edo gehiagoren zenbatekoa, guztira, ez da inolaz ere kostu osoa baino handiagoa izanen.

15.–Dirua itzultzea.

15.1. Hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo partez, programa gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

15.2. Dirua itzultzea eskatzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatutakoari jarraituko dio, eta hasten denetik 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

15.3. Erakunde onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

16.–Erantzukizuna eta zehapen araubidea.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzen entitate onuraduna Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarrita dagoen dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboentzako zehapen araubidearen mende egonen da, eta han ezarritako erantzukizunak izanen ditu.

17.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

18.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen aurka bidezkoak diren errekurtso administratiboak.

Deialdi honen, oinarri arautzaile hauen eta garatzeko egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.b) artikuluarekin.

19.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat, Osasun Departamentuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuaren http://www.navarra.es/eu/ webgune ofizialean eta Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean, adierazirik deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedea.

20.–Datuen babesa.

Eskaeran eta deialdi honetan aurkeztutako gainerako dokumentazioan jasotako datu pertsonalak honako hauei jarraikiz tratatuko dira deialdia ebazteko: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

Datuen tratamenduari buruzko informazioa Osasun Departamentuaren “Dirulaguntzen, beken eta laguntzen kudeaketa” izeneko tratamenduan dago. Nafarroako Gobernuko Atarian ikus daiteke, honako helbide honetan: http://www.gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/datu-pertsonalen-tratamendua.

2. ERANSKINA

Gehieneko modulu diruz lagungarriak

a) Langileei, kilometroei eta irakaskuntzari dagokienez, diruz lagundu daitezkeen gehieneko ordainsariak Foru Komunitateko Administrazioan indarrean daudenak izanen dira:

http://portalempleado.admon-cfnavarra.es/eu/sistema-empleo/euskera/ordainsariak edo haien lan hitzarmenean indarra dutenak.

b) “Pazienteen eta familiarren elkarteentzako dirulaguntzak” izeneko lerroan, hauexek dira gehieneko tarifak hurrengo jardueretarako:

–Banakako terapiaren ordua: 40 euro.

–Taldeko terapiaren ordua: 60 euro.

c) Jardunaldiak, irakaskuntza, prestakuntza, noizean behin garatu beharreko jarduera eta antzekoetan, hauexek izanen dira gehieneko tarifak:

Hitzaldia, tailerrean irakastea edo unean uneko hezkuntza-jarduera: gehienez 69,68 euro orduko (Nafarroako Gobernuaren 2020 Sistema Publikoaren ordainsari aldakorren tarifa http://portalempleado.admon-cfnavarra.es/sistema-empleo/sistema-empleo-p-blico/retribuciones-variables-2020) eta 12 ordu proiektu bakoitzeko, salbu eta zenbait eskualde edo 3 entitate baino gehiago hartzen dituzten proiektuak (behar bezala justifikatua), horietan maximoa 72 ordukoa izanen baita proiektu bakoitzeko. Pazienteen elkarteen lerroan, muga ekonomikoak izanen du indarra, ez denbora-mugak.

–Hitzaldia, jardunaldiak, mahai-inguruak, antzerkia, zineforuma: gehienez ere 150 euro saio bakoitzeko, 50 euro mahai-inguruan parte hartzeagatik eta 480 euro proiektu bakoitzeko, zenbait eskualde hartzen dituzten proiektuak salbu (behar bezala justifikatua).

–Boluntarioen, gizonezko eta emakumezko monitoreen prestakuntza eta eguneratzea: gehienez ere 480 € proiektu bakoitzeko.

–Ariketa fisikorako taldeak: Gehienez 150 euro taldeko eta hilabeteko, eta 3 talde proiektuko, toki entitateek oinarrizko laguntza zentroen laguntzarekin egiten dituzten programak izan ezik, zeinetan taldeen kopurua oinarrizko laguntza zentroek esaten dutenaren araberakoa izanen baita. Garraioa diruz lagungarria izanen da, bakarrik, eskualdeko proiektuetan.

–Jardueren zabalkunde gastuak; gehienez 200 euro proiektu bakoitzeko.

–Gastua jardueretarako paper-gauzetan; gehienez 300 euro proiektu bakoitzeko. Behar bezala justifikatutako eta zehaztutako beste material batzuk, gehienez ere 1.500 euro proiektu bakoitzeko.

Eranskin honetan aurreikusitakoak baino tarifa handiagoak aurkezten badira, horien beharra justifikatu beharko da, eta dagokion kudeaketa-unitateak jarduerak egin baino lehen onartu beharko ditu. Bestela, eranskinean aurreikusitakoak ordainduko dira, edozein dela ere haien egiazko kostua.

3. ERANSKINA

Proiektuen balorazioa

a) Balorazio irizpideak.

Irizpide hauek erabiliko dira balorazioan:

1. Aurkezturiko programaren bat-etortzea eta/edo osagarritasuna Osasun Departamentuaren lehentasunezko arlo eta helburuekin: 25 puntu arte. Honela banatuko da puntuazioa atal honetan:

1.1. Nafarroako edo Estatuko plan eta estrategiekin bat etortzea: 15 puntu arte.

1.2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren eta Osasun Departamentuaren lehentasunezko osasun helburuak: 5 puntu arte.

1.3. Berdintasunaren eta generoaren ikuspegia edo lehentasuna duten beste batzuk sartzea: 5 puntu arte.

2. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea: 40 puntu arte. Honela banatuko da puntuazioa atal honetan:

2.1. Hasierako egoeraren deskripzioa eta helburuak: 13 puntu arte.

2.2. Populazioa eta espero den eragina: 13 puntu arte.

2.3. Metodologia eta ebaluazioa: 14 puntu arte.

3. Programa aurrera eramateko entitatearen egokitasun maila: 35 puntu arte. Honela banatuko da puntuazioa atal honetan:

3.1. Osagarritasuna eta integrazioa beste programa eta entitate batzuekin: 9 puntu arte.

3.2. Komunitatearen eta xede-populazioaren parte-hartzea sustatzea, esku hartzeko eremu anitzak eta autolaguntza: 9 puntu arte.

Xedeko biztanleek proposamenaren diseinuan eta plangintzan parte hartzea.

3.3. Entitate eskatzailearen kofinantzaketa: 5 puntu arte, “Ijitoengan osasuna sustatzeko programetarako dirulaguntzak” eta “Adikzioak prebenitzeko udal planetarako dirulaguntzak” izeneko lerroak salbu.

3.4. Gaitasun teknikoa proiekturako: 6 puntu arte.

3.5. Boluntarioen parte-hartzea: 3 puntu arte.

3.6. Lokal publikoak erabiltzea eta/edo baliabideak eta lokalak beste elkarte batzuekin partekatzea: 3 puntu arte, “Adikzioak prebenitzeko udal planetarako dirulaguntzak” izeneko lerroa salbu.

b) Balorazio azpi-irizpideak.

Deialdi honen dirulaguntzaren lerro bakoitzean, lerro horretako dirulaguntzen xedearen berariazko ezaugarriei aplikatzen zaizkien azpi-irizpideen arabera aplikatuko dira irizpide orokorrak. Hona zehaztuta azpi-irizpide horiek lerro bakoitzeko:

–“Pazienteen eta familiarren elkarteentzako dirulaguntzak”.

1. Aurkezturiko programaren bat-etortzea eta/edo osagarritasuna Osasun Departamentuaren lehentasunezko arlo eta helburuekin: 25 puntu arte.

1.1. Nafarroako edo Estatuko plan eta estrategiekin bat etortzea: 15 puntu arte.

• Nafarroako 2014-2020ko Osasun Planaren lehentasunezko osasun estrategia batekin bat etortzea: 5 puntu.

• Nafarroako Osasun Departamentuaren beste estrategia edo programekin bat etortzea: Puntu bat estrategia bakoitzeko, eta gehienez ere 2 puntu.

• Emakumeek Nafarroako Foru Komunitateko politika publikoetan parte-hartze sozial eta politikoa izateko 2018-2020 aldirako Estrategiarekin bat etortzea: 5 puntu arte.

  • Hizkera inklusiboaren erabilera: 1 puntu.
  • Abiapuntuaren deskribapenean emakumeen perspektiba eta egoera kontuan hartzea: 1 puntu.
  • Neurriak emakumeak programan sartzen laguntzeko: 1 puntu.
  • Analisian sexuaren arabera bereizitako datuak eta datuen ebaluaziorako adierazleak: 1 puntu.
  • Neurri zuzentzaileak genero-arrakala leuntzeko: 1 puntu.

• Osasun Sistema Nazionalaren Kalitate Planeko osasun arloko estrategia batekin bat etortzea: puntu bat estrategia bakoitzeko, eta gehienez ere 2 puntu.

• Osasun Ministerioaren beste estrategia batzuekin bat etortzea: 1 puntu.

1.2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren eta Osasun Departamentuaren lehentasunezko osasun helburuak: 5 puntu arte.

• Desgaitasuna gutxitzea eta autonomia sustatzea: 1 puntu.

• Norberak hautemandako osasuna eta osasunarekin ikusteko duen bizi-kalitatea hobetzea: 1 puntu.

• Bizimodu osasungarriak sustatzea eta osasunerako arriskuak gutxitzea: 1 puntu.

• Ahalduntzea eta norberaren zainketa sustatzea: 1 puntu.

• Osasuneko emaitzetan desberdintasunak gutxitzea: 1 puntu.

1.3. Berdintasunaren ikuspegia edo lehentasuna duten beste batzuk (generoa, euskara...) sartzea: 5 puntu arte.

• Desberdintasun sozioekonomikoak kontuan hartzea: 2 puntu.

• Jarduketak landa eremuetan: 1 puntu.

• Jarduketak haurrekin, nerabeekin edo zaharrekin: 1 puntu.

• Eskaintza euskaraz: 1 puntu.

2. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea: 40 puntu arte.

2.1. Hasierako egoeraren deskripzioa eta helburuak: 13 puntu arte.

• Hasierako egoeraren deskripzioa: 5 puntu arte.

  • Deskripzioaren argitasuna: 1 puntu.
  • –Ukitutako jendearen kopurua: 1 puntu.
  • Pazientearen profilaren definizioa/ukipen maila: 1 puntu.
  • Beharren deskripzioa: 2 puntu.

• Helburuen argitasuna, zehaztasuna eta garrantzia: 8 puntu arte.

  • Helburuen kalitatea: 4 puntu arte.

• Helburuen argitasuna: 1 puntu.

• Helburuen garrantzia: 1 puntu.

• Berariazko helburuen zehaztasuna: 1 puntu.

• Neurtzeko moduko berariazko helburuak: 1 puntu.

  • Helburu mota: 4 puntu arte.

• Informazio helburuak: 1 puntu.

• Prestakuntza helburuak: 1 puntu.

• Helburu terapeutikoak: 2 puntu.

2.2. Populazioa eta espero den eragina: 13 puntu arte.

• Xede-populazioa: 4 puntu, gehienez ere.

  • Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak: 1 puntu.
  • Gaixotasun larria duten pertsonak: 1 puntu.
  • Esku-hartze kolektiboa: 1 puntu.
  • Esku-hartzea familietan: 1 puntu.

• Aurreikusitako eragina: 6 puntu, gehienez ere.

  • Ezagutzaren transmisioa: 1 puntu.
  • Trebetasunak lortzeko eta jarrerak aldatzeko aukera ematea: 1 puntu.
  • Eginkizunak kontserbatu edo mantentzea: 2 puntu arte.
  • Pazienteen bizi kalitatea hobetzea: 2 puntu arte.

• Efizientzia (programaren kostua pertsona bakoitzeko): 3 puntu, gehienez ere.

  • 0-100 euro artean: 3 puntu.
  • 101 eurotik 300 bitarte: 2 puntu.
  • 301 eurotik 500 bitarte: 1 puntu.
  • 500 eurotik gora: 0 puntu.

2.3. Metodologia eta ebaluazioa: 14 puntu arte.

• Metodologia: 9 puntu, gehienez ere.

  • Kalitatearen ebidentzia zientifikoa izatea: 1 puntu.
  • Langileen egokitasuna: 2 puntu arte.
  • Inklusio irizpideak: 2 puntu arte.
  • Deszentralizazioa osasun barrutietan: 2 puntu arte.
  • Elkarlana beste erakunde batzuekin: 2 puntu arte.

• Ebaluazioaren kalitatea: 5 puntu, gehienez ere.

  • Egokitasuna: 1 puntu.
  • Aldizkakotasuna: 1 puntu.
  • Adierazleak: 1 puntu.
  • Ebaluazio kuantitatiboa: 1 puntu.
  • Ebaluazio kualitatiboa: 1 puntu.

3. Programa aurrera eramateko entitatearen egokitasun maila: 35 puntu arte.

3.1. Osagarritasuna eta integrazioa beste programa eta entitate batzuekin: 9 puntu arte.

• Osagarritasuna elkartearen beste programa batzuekin: 1 puntu.

• Osagarritasuna beste elkarte batzuen programekin: 3 puntu arte.

• Osagarritasuna osasun sistemako programekin: 3 puntu arte.

• Osagarritasuna beste programa publiko batzuekin: 2 puntu arte.

3.2. Komunitatearen eta xede-populazioaren parte-hartzea sustatzea, esku hartzeko eremu anitzak eta autolaguntza: 9 puntu arte.

• Komunitatearen parte-hartzea sustatzea: 3 puntu arte.

• Esku-hartzearen eremu anitzak: 3 puntu arte.

• Autolaguntza: 3 puntu arte.

3.3. Entitate eskatzailearen kofinantzaketa: 5 puntu arte.

• Eskatutako finantzaketaren portzentajea: 3 puntu, gehienez ere.

  • <%20: 3 puntu.
  • %20-40: 2 puntu.
  • %40-60: 1 puntu.
  • >%60: 0 puntu.

• Finantzaketa publikoaren portzentajea: 2 puntu, gehienez ere.

  • %0-35: 2 puntu.
  • >%35-%70: 1 puntu.
  • >%70: 0 puntu.

3.4. Gaitasun teknikoa proiekturako: 6 puntu arte.

• Aurreko urteko proiektuaren justifikazioaren kalitatea: 4 puntu arte.

  • Aurkezpena: 1 puntu.
  • Irakurgarritasuna: 1 puntu.
  • Zehaztasuna: 1 puntu.
  • Proiektura egokitzea: 1 puntu.

Lehen aldiz aurkezten diren elkarteen kasuan, programa aurreko urteetan egitea baloratuko da, nahiz eta partida horretan diruz lagundu ez. Ondorio horietarako, exekuzio-memoria bat aurkeztu beharko da.

• Azpiegitura egokia: 1 puntu.

• Bere kasa egiten du jarduera: 1 puntu.

3.5. Boluntarioen parte-hartzea: 3 puntu arte.

• Boluntarioen parte-hartzea programan: 2 puntu arte.

• Boluntarioen lankidetza elkartean: 1 puntu.

3.6. Lokal publikoen erabilera edo/eta baliabideak eta lokalak beste elkarte batzuekin partekatzea: 3 puntu arte.

–“GIB-HIESaren infekzioari loturiko programa komunitarioetarako dirulaguntzak”.

1. Aurkezturiko programaren bat-etortzea eta/edo osagarritasuna Osasun Departamentuaren lehentasunezko arlo eta helburuekin: 25 puntu arte.

1.1. Nafarroako edo Estatuko plan eta estrategiekin bat etortzea: 15 puntu arte.

• Lotura informazio eta komunikazio egokituko hobekuntzekin: 1 puntu.

• Lotura diagnostiko goiztiarraren sustapenarekin: 3 puntu arte.

• Lotura tratamenduak eta irisgarritasuna hobetzeko laguntzarekin: 3 puntu arte.

• Lotura Nafarroako Osasun Departamentuaren berdintasun programan jasotako alderdiekin: 3 puntu arte.

• Lotura jarraipenarekin eta zainketekin: 3 puntu arte.

• Lotura eskubide hobekuntzekin: 2 puntu arte.

1.2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren eta Osasun Departamentuaren lehentasunezko osasun helburuak: 5 puntu arte.

• Infekzio arrisku handikoengana eta infekzioak jota daudenengana bideratzen diren ekintzak: 5 puntu arte.

  • Infekzioak jota daudenengana bideratzen diren ekintzak: 2,5 puntu arte.
  • Infekzio arrisku handikoengana bideratzen diren ekintzak: 2,5 puntu arte.

1.3. Berdintasunaren ikuspegia edo lehentasuna duten beste batzuk (generoa, euskara...) sartzea: 5 puntu arte.

• Berdintasunaren ikuspegia: 1 puntu.

• Genero ikuspegia: 1 puntu.

• Kulturartekotasuna: 1 puntu.

• Euskara: 1 puntu.

• Berdintasunaren, generoaren, kulturartekotasunaren eta euskararen ikuspegi integratuak: 1 puntu.

2. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea: 40 puntu arte.

2.1. Hasierako egoeraren deskripzioa eta helburuak: 13 puntu arte.

• Hasierako egoeraren deskripzio egokia eta premiaren justifikazioa: 2 puntu arte.

• Zehaztasuna helburu orokorrak formulatzen: 3 puntu arte.

• Deskripzioaren kalitatea: 2 puntu arte.

• Berariazko helburuen zehaztasuna: 3 puntu arte.

• Genero desberdintasunen definizioa: 3 puntu arte.

2.2. Populazioa eta espero den eragina: 13 puntu arte.

• Atzemateko eta motibatzeko estrategiak/jarduerak. Definizioa eta zehaztasuna: 3 puntu arte.

• Xede-populazioaren egokitasun kualitatiboa/kuantitatiboa: 5 puntu arte.

• Efizientzia: pertsonaren eta jardueraren denboraren arteko haztapena: 5 puntu arte.

2.3. Metodologia eta ebaluazioa: 14 puntu arte.

• Jardueren deskripzioaren xehetasuna: 4 puntu arte.

• Jardueren kalitatea: espezifikotasuna, originaltasuna, aldez aurreko efizientzia: 5 puntu arte.

• Zehaztasuna aurreikusitako ebaluazioa definitzen eta egokitzen (zer/nola/nork/noiz): 5 puntu arte.

3. Programa aurrera eramateko entitatearen egokitasun maila: 35 puntu arte.

3.1. Osagarritasuna eta integrazioa beste programa eta entitate batzuekin: 9 puntu arte.

• Estatuaren eremuko entitateek bultzatu edo lagundutako programak: 3 puntu arte.

• Eremu sozial bereko Nafarroako Foru Komunitateko entitateek bultzatu edo lagundutako programak: 3 puntu arte.

• Gaien eremu bereko Nafarroako Foru Komunitateko entitateek bultzatu edo lagundutako programak: 3 puntu arte.

3.2. Komunitatearen eta xede-populazioaren parte-hartzea sustatzea, esku hartzeko eremu anitzak eta autolaguntza: 9 puntu arte.

• Xede-populazioaren parte-hartze maila:

  • Proiektuaren onuradun izatea: 2 puntu.
  • Proiektua definitzen parte hartzea: 2 puntu.
  • Proiektua garatzen parte hartzea: 2 puntu.
  • Proiektua ebaluatzen parte hartzea: 2 puntu.
  • Aurreko guztietan parte hartzea: 9 puntu.

3.3. Entitate eskatzailearen kofinantzaketa: 5 puntu arte.

• Eskatutako finantzaketaren portzentajea: 3 puntu, gehienez ere.

  • <%20: 3 puntu.
  • %20-40: 2 puntu.
  • %40-60: 1 puntu.
  • >%60: 0 puntu.

• Finantzaketa publikoaren portzentajea: 2 puntu, gehienez ere.

  • %0-35: 2 puntu.
  • >%35-%70: 1 puntu.
  • >%70: 0 puntu.

3.4. Gaitasun teknikoa proiekturako: 6 puntu arte.

• Aurreko urteko proiektuaren justifikazioaren kalitatea: 6 puntu arte.

  • Aurkezpena: 1 puntu.
  • Irakurgarritasuna: 1 puntu.
  • Zehaztasuna: 1 puntu.
  • Proiektura egokitzea: 1 puntu.

Lehen aldiz aurkezten diren elkarteen kasuan, programa aurreko urteetan egitea baloratuko da, nahiz eta partida horretan diruz lagundu ez. Ondorio horietarako, exekuzio-memoria bat aurkeztu beharko da.

• Azpiegitura egokia: 1 puntu.

• Jarduera bere kabuz egiten du, jarduera beste entitate batzuekin azpikontratatu gabe: 1 puntu.

3.5. Boluntarioen parte-hartzea: 3 puntu arte.

• Boluntarioen zenbaterainoko parte-hartzea. 3 puntu arte.

3.6. Lokal publikoen erabilera edo/eta baliabideak eta lokalak beste elkarte batzuekin partekatzea: 3 puntu arte.

• Lokalen erabilera partekatua beste elkarte batzuekin jarduketak egiteko. 3 puntu arte.

–“Osasunaren sustapen eta prebentzio programa komunitarioetarako dirulaguntzak”.

1. Programaren bat-etortzea eta/edo osagarritasuna: 25 puntu arte

1.1. Nafarroako edo Estatuko plan eta estrategiekin bat etortzea: 15 puntu arte:

Hauexek dira kontuan izan beharreko plan eta estrategiak:

• Osasun Sistema Nazionalean osasuna eta prebentzioa sustatzeko estrategia.

• Nafarroako 2014-2020ko Osasun Plana, Osasun Departamentuarena.

• Osasun Publikoaren Plana 2016-2020, NOPLOIrena.

Osasun arloko gai hauetako batzuk landuz gero, 15 puntu gehienez ere:

• Gurasoen hezkuntza: 15 puntu.

• Elikadura: 15 puntu.

• Ariketa fisikoa: 15 puntu.

• Segurtasuna eta istripuen prebentzioa: 15 puntu.

• Emozioen ongizatea, estresaren maneiua: 15 puntu.

• Besteak eta norbera zaintzea: 15 puntu.

• Loa: 5 puntu.

• Bizkarra zaindu: 5 puntu.

Proiektuak gai bakar bati heltzen badio, dagokion puntuazio guztia esleituko zaio. Hainbat gairi heltzen badie lehentasun desberdinak emanez, batez besteko puntuazioa esleituko zaio.

1.2. Osasun Departamentuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren lehentasunezko osasun helburuak: Haurtzaroko bizi-etapan lan egiten bada edo osagai anitzeko ariketa fisikoko programak badira, lehen mailako arretako zentroekin lankidetzan: 5 puntu.

1.3. Berdintasunaren ikuspegia edo lehentasuna duten beste batzuk (populazio kaltebera, generoa, euskara...) sartzea: 5 puntu arte.

• Ikuspegi 1: 1 puntu.

• 2 ikuspegi: 3 puntu.

• 3 ikuspegi edo ikuspegi gehiago: 5 puntu.

2. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea: 40 puntu arte.

2.1. Hasierako egoeraren deskripzioa eta helburuak: 13 puntu arte:

• Egoeraren deskripzioa eta premiaren justifikazioa: 7 puntu arte.

  • Hasierako egoera eta heltzen diren osasun premiak behar adina deskribatu edo proiektuaren beharra justifikatuz gero: 7 puntu.
  • Partzialki deskribatuz gero: 3 puntu.
  • Ez bada deskribatzen: 0 puntu.

• Helburuen formulazioa: 3 puntu arte.

  • Helburu orokor eta berariazko garrantzitsu, zehatz eta argiak formulatuz gero: 3 puntu.
  • Helburu orokorrak formulatuz gero: puntu bat.
  • Ez bada helbururik formulatzen: 0 puntu.

• Kalitatea eta beharretara egokitzea: 3 puntu arte.

  • Helburuak beharretara egokituz gero: 3 puntu.
  • Partzialki egokituz gero, puntu bat.
  • Ez badira egokitzen, 0 puntu.

2.2. Populazioa eta espero den eragina: 13 puntu arte.

• Atzeman eta motibatzeko estrategiak eta/edo jarduerak erabiliz gero: 3 puntu arte.

  • Erabiltzen badira: 3 puntu.
  • Ez badira erabiltzen, 0 puntu.

• Xede-populazioa: 5 puntu arte.

  • Onuradunak 20 lagun edo gehiago badira, 5 puntu.
  • Onuradunak 20 lagun baino gutxiago badira, 3 puntu.

• Iraupena: 5 puntu arte.

  • 10 ordutik gorako iraupena badu, 5 puntu.
  • 10 orduko iraupena edo gutxiagokoa badu, 3 puntu.

2.3. Metodologia eta ebaluazioa: 14 puntu arte.

• Osasuna sustatzeko erabilitako estrategiak (biztanleriari buruzko informazioa, taldeko osasunerako hezkuntza, esku-hartze komunitarioak, inguruneko neurriak): 5 puntu arte.

  • Estrategia bat erabiltzen bada: puntu bat.
  • 2 estrategia erabiltzen badira: 2 puntu.
  • 2 estrategia baino gehiago erabiltzen badira: 5 puntu.

• Jarduerak deskribatuz gero (zer, nola, noiz, iraupena): 3 puntu arte.

  • Jarduerak erabat deskribatuz gero: 3 puntu.
  • Partzialki deskribatuz gero: puntu bat.

• Egokitzapena: 3 puntu arte.

  • Jarduerak helburuei, populazio onuradunari eta estrategiei egokituz gero: 3 puntu.
  • Partzialki egokituz gero. puntu bat.

• Ebaluazioa: 3 puntu arte.

  • Ebaluazioan zer, nola, nork eta noiz eginen den azalduz gero: 3 puntu.
  • Partzialki azalduz gero: puntu bat.

3. Programa aurrera eramateko entitatearen egokitasun maila: 35 puntu arte.

3.1. Osagarritasuna eta integrazioa beste programa eta entitate batzuekin: 9 puntu arte.

• Entitate eskatzaileaz gain beste 3 entitate/zerbitzu/baliabide edo gehiagok parte hatuz gero: 9 puntu.

• 2 entitate/zerbitzu/baliabidek parte hartuz gero: 6 puntu.

• Entitate/zerbitzu/baliabide batek parte hartuz gero: 3 puntu.

3.2. Komunitatearen eta xede-populazioaren parte-hartzea eta autolaguntza sustatzea: 9 puntu arte.

• Xede-populazioak proiektuaren diseinuan parte hartuz gero: 5 puntu.

• Proiektua aurrera egin ahala parte hartuz gero, bakarrik: 3 puntu.

• Gizarte ekintzako entitatea bada, 4 puntu.

3.3. Entitate eskatzailearen kofinantzaketa: 5 puntu arte.

• Kofinantzaketa %50 edo handiagoa izanez gero: 5 puntu.

• Kofinantzaketa %50 baino txikiagoa izanez gero: 2 puntu.

• Ez dago kofinantzaketarik: 0 puntu.

3.4. Gaitasun teknikoa proiekturako: 6 puntu arte.

• Entitatearen ibilbide historikoa, proiektuekin bat datorrena, 3 puntu.

• Entitatearen baliabideak proiektuari egokitzea, 3 puntu.

3.5. Boluntarioen parte-hartzea: 3 puntu arte.

• Proiektuan zerbait egiten badute: 3 puntu.

• Baldin badago: puntu bat.

3.6. Lokalak eta baliabideak: gehienez 3 puntu.

• Lokalak eta baliabide publikoak erabiltzen badira eta/edo beste elkarte batzuekin partekatzen badira: 3 puntu.

• Ez badira erabiltzen eta/edo partekatzen: 0 puntu.

–“Adikzioak prebenitzeko udal planetarako dirulaguntzak”.

1. Aurkezturiko programaren bat-etortzea eta/edo osagarritasuna Osasun Departamentuaren lehentasunezko arlo eta helburuekin: 25 puntu arte.

1.1. Nafarroako edo Estatuko plan eta estrategiekin bat etortzea: 15 puntu arte.

• III. Prebentzio Planarekin bat etortzea: Drogak eta adikzioak: 8 puntu arte.

• Bat etortzea Drogei buruzko Plan Nazionaleko Drogen kontrako Ekintza Planarekin: 5 puntu arte.

• Bat etortzea Osasun Sistema Nazionaleko Osasunaren Sustapenerako eta Prebentziorako Estrategiarekin toki eremuan: 2 puntu arte.

1.2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren eta Osasun Departamentuaren lehentasunezko osasun helburuak: 5 puntu arte.

Osasun Plana (2014-2020). Osasun Publikoaren Plana (2016-2020):

• Haurren eta nerabeen osasuna sustatzea: 2 puntu arte.

• Guraso eskola: puntu bat arte.

• Gazteen osasuna sustatzea. Foru Plana: 2 puntu arte.

1.3. Berdintasunaren ikuspegia edo lehentasuna duten beste batzuk (generoa, euskara...) sartzea: 5 puntu arte.

• Arrisku faktoreen ikuspegia sartzea Droga eta Toxikomanien Europako Behatokiko adikzioei buruz (prebentzio selektiboaren eta adierazitakoaren estrategiak): 3 puntu.

• Genero ikuspegia kontuan hartzea: puntu bat.

• Kultura arteko ikuspegia kontuan hartzea: puntu bat.

1.4. Drogei buruzko Plan Nazionalaren deialdiaren arabera aurkeztutako eskaeretarako, deialdi horretan zehaztutako helburuak hartuko dira aintzat modu osagarrian.

2. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea: 40 puntu arte.

2.1. Hasierako egoeraren deskripzioa eta helburuak: 13 puntu arte.

• Beharren hasierako analisia informazio kuantitatiboarekin eta kualitatiboarekin: 4 puntu arte.

• Baliabide komunitarioen hasierako analisia: 3 puntu arte

• Helburu orokorren argitasuna eta garrantzia: 3 puntu arte

• Berariazko helburuen zehaztasuna: 3 puntu arte.

2.2. Populazioa eta espero den eragina: 13 puntu arte.

• Erreferentziako populazioaren definizioa, kontuan izanda diruz lagundu beharreko proiektuak proiektu komunitarioak direla: 3 puntu arte.

• Xede-populazioa: 5 puntu arte.

• Parte-hartzaileengan duen eraginaren analisia: 5 puntu arte.

2.3. Metodologia eta ebaluazioa: 14 puntu arte.

• Helburuen, metodologiaren eta planteatzen diren jardueren arteko koherentzia: 7 puntu arte.

• Ebaluazioa adierazle kuantitatibo eta kualitatiboekin: 7 puntu arte.

3. Programa aurrera eramateko entitatearen egokitasun maila: 35 puntu arte.

3.1. Osagarritasuna eta integrazioa beste programa eta entitate batzuekin: 9 puntu arte.

• Integrazioa toki entitate eskatzailearen beste ekimen batzuekin: 3 puntu arte.

–Integrazioa eskualdean garatzen diren beste programa batzuekin: 3 puntu arte.

• Pertsona guztien hurbileko prebentzio-egiturak garatzea, prebentzio unibertsal, selektibo eta adieraziaren esku-hartzeekin: 3 puntu arte.

3.2. Komunitatearen eta xede-populazioaren parte-hartzea sustatzea, esku hartzeko eremu anitzak eta autolaguntza: 10 puntu arte.

• Prebentzio komunitarioaren estrategiak erabiltzea: 3 puntu arte.

• Sareko lana: 3 puntu arte.

• Bitartekaritza soziala erabiltzea: 2 puntu.

• Berdinen arteko hezkuntza: 2 puntu.

3.3. Entitate eskatzailearen kofinantzaketa: 5 puntu arte.

• Programarako eskatutako finantzaketaren portzentajea:

• %50eko kofinantzaketa edo handiagoa: 5 puntu.

• Kofinantzaketa %50 baino txikiagoa: 2 puntu.

• Ez dago kofinantzaketarik: 0 puntu.

3.4. Gaitasun teknikoa proiekturako: 8 puntu arte.

• Entitate eskatzailearen profesionalen arduraldia proiektuan: 5 puntu arte.

• Erabilitako baliabideen egokitasuna aurkeztu den proiektuarekin: 3 puntu arte.

3.5. Boluntarioen parte-hartzea: 3 puntu arte.

• Aurkeztutako proiektuak boluntariorik badu guraso elkarteekin, bitartekariekin, haur eta gazteen aisian eta abar egindako esku-hartzeetan: 2 puntu.

• Entitate eskatzailean boluntarioak izatea: puntu bat.

–“Entitateentzako dirulaguntzak adikzioak komunitatean prebenitzeko”.

1. Aurkezturiko programaren bat-etortzea eta/edo osagarritasuna Osasun Departamentuaren lehentasunezko arlo eta helburuekin: 25 puntu arte.

1.1. Nafarroako edo Estatuko plan eta estrategiekin bat etortzea: 15 puntu arte.

Proposatzen diren programak eta jarduerak bat etortzea Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko Foru Legearen III. Prebentzio Planaren helburuekin: drogak eta adikzioak, baita aipatu legearen garapen partzialerako erregelamenduko helburuekin ere.

• Bat-etortzea, guztira: 15 puntu.

• Bat-etortze partziala: 7 puntu.

• Bat-etortzerik ez: 0 puntu.

1.2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren eta Osasun Departamentuaren lehentasunezko osasun helburuak: 5 puntu arte.

• Hauek dira baloratzen diren helburuak:

  • Adingabeetan:
  • Ez kontsumitzea.
  • Kontsumitzen hasteko edo apustuekin ausazko jokoetan hasteko adina atzeratzea.
  • Kontsumoa uztea eta murriztea.
  • Helduengan:
  • Kontsumoa uztea.
  • Kaltea eta arriskua murriztea.
  • Berriz ez erortzeko prebentzioa.
  • Autolaguntza.

• Hauxe da puntuazioa:

  • Helburu bat aurkeztuz gero: 3 puntu.
  • Bi helburu aurkeztuz gero: 4 puntu.
  • Bi helburu baino gehiago aurkeztuz gero: 5 puntu.
  • Ez badu helbururik aurkezten: 0 puntu.

1.3. Berdintasunaren edo generoaren ikuspegiak edo lehentasuna duten beste batzuk sartzea: 5 puntu arte.

• Generoa.

• Teknologia gehiegikeriaz erabiltzea eta joko patologikoa.

• Eskaintza euskaraz.

• Gutxiengo etnikoak eta kulturartekotasuna. Immigrazioa.

• Egoera ekonomiko txarrak.

Puntuazioa:

  • Ikuspegi bat aurkeztuz gero: puntu bat.
  • Bi ikuspegi aurkeztuz gero: 2 puntu.
  • Hiru ikuspegi aurkeztuz gero: 3 puntu.
  • Lau ikuspegi aurkeztuz gero: 4 puntu.
  • Lau ikuspegi baino gehiago aurkeztuz gero: 5 puntu.

2. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea: 40 puntu arte.

2.1. Hasierako egoeraren deskripzioa eta helburuak: 13 puntu arte.

• Programaren justifikazioa: 7 puntu arte.

  • Esku-hartzearen beharra: 4 puntu arte.
  • Abiapuntuko egoeraren azterketa, arrisku-faktoreak eta babesa, informazio kuantitatiboa eta kualitatiboa: 3 puntu arte.

• Helburuak argiak izatea: 6 puntu arte.

  • o Helburu orokorrak zehatzak, xede-populazioa: 3 puntu arte.
  • o Berariazko helburuen zehaztasuna, lortu beharreko emaitzak: 3 puntu arte.

2.2. Populazioa eta espero den eragina: 13 puntu arte.

• Xede-populazioa: 10 puntu arte.

  • Atzemateko eta motibatzeko estrategiak eta/edo jarduerak erabiliz gero: 3 puntu arte.
  • Kopurua: 2 puntu arte.
  • Populazioan esku hartzeko zailtasuna: 5 puntu arte.

• Parte-hartzaileengan duen eraginaren analisia: 3 puntu arte.

  • Familiako harremanak hobetzea: puntu bat.
  • Baliabide komunitarioen erabilera hobetzea (aisia eta astialdia): puntu bat.
  • Hezkuntza eremua hobetzea: puntu bat.

2.3. Metodologia eta ebaluazioa: 14 puntu arte.

• Metodologia: 10 puntu arte.

  • Detekzio eta esku-hartze goiztiarra: 4 puntu arte.
  • Eremu eta agenteen esku-hartze integrala: 3 puntu arte.
  • Adikzioen arrisku eta babes faktoreak: 2 puntu.
  • Beste baliabide batzuetara hedatzeko modukoa: puntu bat.

• Ebaluazioa: 4 puntu arte.

  • Jarraipenaren eta emaitzen adierazleak: 2 puntu arte.
  • Analisian sexuaren arabera bereizitako datuak eta datuen ebaluaziorako adierazleak: 2 puntu arte.

3. Programa aurrera eramateko entitatearen egokitasun maila: 35 puntu arte.

3.1. Osagarritasuna eta integrazioa beste programa eta entitate batzuekin: 9 puntu arte.

• Entitateak baliabide komunitariorik gabe garatzen duen programa: 4 puntu.

• Osagarritasuna baliabide komunitarioekin: 4 puntu arte.

• Osagarritasuna entitatearen beste programa batzuekin, eremu komunitarioan ez badago: puntu bat.

3.2. Komunitatearen eta xede-populazioaren parte-hartzea sustatzea, esku hartzeko eremu anitzak eta autolaguntza: 9 puntu arte.

• Integrazioa eremu komunitarioko jarduera normalizatuetan: 3 puntu arte.

• Beste baliabide batzuen parte-hartzea: 3 puntu arte.

• Xede-populazioak proposamenaren diseinuan eta plangintzan parte hartzea.

• Autolaguntza-taldeak ematea: 2 puntu, gehienez.

3.3. Entitate eskatzailearen kofinantzaketa: 5 puntu arte.

• Kofinantzaketarik gabe: 0 puntu.

• Entitateak bereak dituen langile eta baliabideen %5 arteko parte-hartzea: 3 puntu.

• Entitateak bereak dituen langile eta baliabideen %5-10 arteko parte-hartzea: 4 puntu.

• Entitateak bereak dituen langile eta baliabideen %10etik gorako parte-hartzea: 5 puntu.

3.4. Gaitasun teknikoa proiekturako: 6 puntu arte.

• Halakorik behar duten jarduketen jarraitutasuna: bi puntu arte.

• Jarduketa puntualak justifikatuak, proiektuaren gaitasuna egokitzapenerako: puntu bat.

• Entitatearen ibilbidea: 2 puntu arte (lehen aldiz aurkezten diren elkarteen kasuan, aurreko urteetan antzeko programak egitea baloratuko da, nahiz eta partida horretan diruz lagundu ez. Ondorio horietarako, exekuzio-memoria bat aurkeztu beharko da).

• Entitateko langile kualifikatuak hala behar duten jardueretarako: puntu bat.

3.5. Boluntarioen parte-hartzea: 3 puntu gehienez.

3.6. Lokal publikoen erabilera edo/eta baliabideak eta lokalak beste elkarte batzuekin partekatzea: 3 puntu arte.

–“Zahartzaro aktibo eta osasungarria sustatzeko programa komunitarioak”.

1. Programaren bat-etortzea eta/edo osagarritasuna: 25 puntu arte.

1.1. Nafarroako edo Estatuko plan eta estrategiekin bat etortzea: 15 puntu arte. Hauexek dira kontuan izan beharreko plan eta estrategiak:

–Nafarroako Gobernuaren Zahartzaro Aktibo eta Osasungarriaren Estrategia.

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasuna eta prebentzioa sustatzeko estrategia, Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioarena.

–Nafarroako 2014-2020ko Osasun Plana, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuarena.

Ondoko osasun-gai hauek lantzen badira, esaten den puntuazioa emanen da:

• Parte-hartzea eta gizarte-ekintza: 7,5 puntu arte.

Hezkuntza, prestakuntza eta ikaskuntza: 7,5 puntu arte.

• Bizitzeko era osasungarrien sustapena: Elikadura eta/edo ariketa fisikoa: 7,5 puntu arte.

• Informazio eta komunikazio soziala. Adinekoen irudi positiboa: 7,5 puntu arte.

• Norbait zaintzea eta nork bere burua zaintzea: 7,5 puntura bitarte.

Atal honetan gehienez ere 15 puntu lortzen ahalko dira.

1.2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren helburuak, aurreko apartatuan sartuta ez dauden gaietarako, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren Osasun Publikoaren Planen definitzen direnen artean: 5 puntu arte.

1.3. Berdintasunaren ikuspegia edo lehentasuna duten beste batzuk (populazio kaltebera, generoa, euskara...) sartzea: 5 puntu arte.

• Ikuspegi bat: puntu bat.

• Bi ikuspegi: 3 puntu.

• Hiru ikuspegi: 5 puntu.

2. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea: 40 puntu arte.

2.1. Hasierako egoeraren deskripzioa eta helburuak: 13 puntu arte:

• Egoeraren deskripzioa eta premiaren justifikazioa: 10 puntu arte.

  • Hasierako egoera eta heltzen diren osasun premiak behar adina deskribatu edo proiektuaren beharra justifikatuz gero: 7 puntu.
  • Partzialki deskribatuz gero: 3 puntu.
  • Ez bada deskribatzen: 0 puntu.

• Helburuen formulazioa: 3 puntu arte.

  • Helburu orokor eta berariazko garrantzitsu, zehatz eta argiak, beren jarduerak barnean hartzen dituztenak, formulatuz gero, 6 puntu.
  • Partzialki formulatuz gero: 3 puntu.
  • Ez bada helbururik formulatzen edo modu desegokian eginez gero: 0 puntu.

2.2. Populazioa eta espero den eragina: 13 puntu arte.

• Atzeman eta motibatzeko estrategiak eta/edo jarduerak erabiliz gero: 3 puntu arte.

  • Erabiltzen badira: 3 puntu.
  • Erabiltzen ez badira: 0 puntu.

• Iraupena: 10 puntu arte.

  • Jarduerak 30 ordu baino gehiago irauten badu: 10 puntu.
  • Jarduerak 10 ordu baino gehiago irauten badu, eta 30 ordu baino gutxiago: 5 puntu.
  • Jarduerak 10 ordu edo gutxiago irauten badu: 3 puntu.

2.3. Metodologia eta ebaluazioa: 14 puntu arte.

• Osasuna sustatzeko erabilitako estrategiak (biztanleriari buruzko informazioa, taldeko osasunerako hezkuntza, esku-hartze komunitarioak, inguruneko neurriak): 5 puntu arte.

  • Estrategia bat erabiltzen bada: puntu bat.
  • 2 estrategia erabiltzen badira: 2 puntu.
  • 2 estrategia baino gehiago erabiltzen badira: 5 puntu.

• Jardueren deskripzioa: 3 puntu arte.

  • Jarduerak deskribatuz gero (zer, nola, noiz, iraupena): 3 puntu.
  • Partzialki deskribatuz gero: puntu bat.
  • Deskribatzen ez badira: 0 puntu.

• Jarduerak helburuei, populazio onuradunari eta estrategiei egokituz gero: 3 puntu arte.

  • Egokituz gero: 3 puntu.
  • Partzialki egokituz gero: puntu bat.
  • Egokitzen ez badira: 0 puntu.

• Ebaluazioa: 3 puntu arte.

  • Ebaluazioan zer, nola, nork eta noiz eginen den azalduz gero: 3 puntu.
  • Partzialki azalduz gero: puntu bat.
  • Azaltzen ez bada: 0 puntu.

3. Programa aurrera eramateko entitatearen egokitasun maila: 35 puntu arte.

3.1. Osagarritasuna eta integrazioa beste programa eta entitate batzuekin: 9 puntu arte.

• Parte-hartzea:

  • Entitate eskatzaileaz gain 2 entitate/zerbitzu/baliabide baino gehiagok parte hartzen badu: 9 puntu;
  • 2 entitate/zerbitzu/baliabidek parte hartuz gero: 6 puntu;
  • Entitate/zerbitzu/baliabide batek parte hartuz gero: 3 puntu.

3.2. Komunitatearen eta xede-populazioaren parte-hartzea eta autolaguntza sustatzea: 9 puntu arte.

• Xede-populazioak proiektuaren diseinuan parte hartuz gero: 5 puntu.

• Proiektuaren garapenean parte hartuko badu: 3 puntu.

• Gizarte ekintzako entitatea bada: 4 puntu.

3.3. Entitate eskatzailearen kofinantzaketa: 5 puntu arte.

• Kofinantzaketa %50 bada, gutxienez: 5 puntu;

Kofinantzaketa %50etik beherakoa bada: 2 puntu;

• Kofinantzaketarik ez badago: 0 puntu.

3.4. Gaitasun teknikoa proiekturako: 6 puntu arte.

• Entitatearen ibilbide historikoa, proiektuekin bat datorrena: 3 puntu arte.

• Baliabideak proiektura egokitzea: 3 puntu arte.

3.5. Boluntarioen parte-hartzea: 3 puntu arte.

• Proiektuan zerbait egiten badute: 3 puntu.

• Baldin badago: puntu bat.

3.6. Lokalak eta baliabideak: gehienez 3 puntu.

• Lokalak eta baliabideak erabiltzen eta beste elkarte batzuekin partekatzen badira: 3 puntu.

• Ez badira erabiltzen eta/edo partekatzen: 0 puntu.

–“Sustapen eta heziketa afektibo-sexual komunitariorako dirulaguntzak”.

1. Aurkezturiko programaren bat-etortzea eta/edo osagarritasuna Osasun Departamentuaren lehentasunezko arlo eta helburuekin: 25 puntu arte.

1.1. Nafarroako edo Estatuko plan eta estrategiekin bat etortzea: 15 puntu arte.

Proiektuetan proposatzen diren jarduerak honako hauekin bat etortzen badira:

–103/2016 Foru Dekretua, azaroaren 16koa, sexu eta ugalketa osasunaren arloko prestazio sanitarioen antolamendua ezartzen duena.

–Osasun Publikoaren 2016-2020ko Plana, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarena.

–Sexu- eta ugalketa-osasunaren 2011ko estrategia, Osasuneko, Gizarte Politiken eta Berdintasuneko Ministerioarena.

Eta edukietan lantzen badira:

• 4 gai edo gehiago: 15 puntu.

• 2-3 gai: 10 puntu.

• Gai bat: 5 puntu.

1.2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren eta Osasun Departamentuaren lehentasunezko osasun helburuak: 5 puntu arte.

• Xede-populazioa nerabeak eta gazteak badira: 5 puntu.

• 103/2016 Foru Dekretuak lehenetsitako beste populazio batzuk badira: 2 puntu.

• Lehenetsitako populazioetatik ez badira: 0 puntu.

1.3. Berdintasunaren ikuspegia edo lehentasuna duten beste batzuk (generoa, euskara...) sartzea: 5 puntu arte.

• Egoera sozioekonomikoagatik kaltebera den populazioa edo genero ikuspegia edo eremu mistoan nahiz euskaldunean euskarazko lana integratzen duten jarduketak kontuan hartzen badira: 5 puntu.

• Desberdintasunaren beste gune batzuk arintzen dituzten ekintzak kontuan hartzen badira: 2 puntu.

• Berdintasunaren ikuspegia kontuan hartzen ez bada: 0 puntu.

2. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea: 40 puntu arte.

2.1. Hasierako egoeraren deskripzioa eta helburuak: 13 puntu arte.

• Egoeraren deskripzioa eta premiaren justifikazioa: Hasierako egoera eta heltzen diren osasun premiak behar adina deskribatu edo proiektuaren beharra justifikatuz gero, 7 puntu. Partzialki deskribatuz gero, 3 puntu. Ez bada deskribatzen, 0 puntu.

• Helburuen formulazioa: helburu orokor eta berariazko garrantzitsu, zehatz eta argiak formulatuz gero, 3 puntu. Helburu orokorrak formulatuz gero, puntu bat. Ez bada helbururik formulatzen: 0 puntu.

• Kalitatea eta beharretara egokitzea: helburuak beharretara egokituz gero, 3 puntu. Partzialki egokituz gero, puntu bat. Ez badira egokitzen, 0 puntu.

2.2. Populazioa eta espero den eragina: 13 puntu arte.

• Atzeman eta motibatzeko estrategiak eta/edo jarduerak erabiliz gero, 3 puntu. Ez badira erabiltzen, 0 puntu.

• Onuradunak 20 lagun edo gehiago badira, 5 puntu. Onuradunak 20 lagun baino gutxiago badira, 3 puntu.

• 10 ordutik gorako iraupena badu, 5 puntu. 10 orduko iraupena edo gutxiagokoa badu, 3 puntu.

2.3. Metodologia eta ebaluazioa: 14 puntu arte.

• Osasuna sustatzeko erabiltzen diren estrategiak (jendearenganako informazioa, taldeko osasunerako hezkuntza, esku-hartze komunitarioak, inguruneko neurriak): estrategia bat erabiliz gero, puntu bat; bi erabiliz gero, 2 puntu; bi estrategia baino gehiago erabiliz gero, 5 puntu.

• Jarduerak deskribatuz gero (zer, nola, noiz, iraupena), 3 puntu. Partzialki deskribatuz gero, puntu bat.

• Jarduerak helburuei, populazio onuradunari eta estrategiei egokituz gero, 3 puntu. Partzialki egokituz gero, puntu bat.

• Ebaluazioan zer, nola, nork eta noiz eginen den azalduz gero, 3 puntu. Partzialki azalduz gero, puntu bat.

3. Programa aurrera eramateko entitatearen egokitasun maila: 35 puntu arte.

3.1. Osagarritasuna eta integrazioa beste programa eta entitate batzuekin, behar bezala arrazoitua eta/edo justifikatua: 9 puntu arte.

• Entitate eskatzaileaz gain, parte hartzen badute:

  • 2 entitate/zerbitzu/baliabide baino gehiagok: 9 puntu.
  • 2 entitate/zerbitzu/baliabidek: 6 puntu.
  • Entitate/zerbitzu/baliabide batek: 3 puntu.

3.2. Komunitatearen eta xede-populazioaren parte-hartzea eta autolaguntza sustatzea: 9 puntu arte.

• Xede-populazioak parte hartu badu proiektua diseinatzen, 5 puntu; proiektua diseinatzen parte hartu behar badu, 3 puntu.

• Gizarte ekintzako entitatea bada, 4 puntu.

3.3. Entitate eskatzailearen kofinantzaketa: 5 puntu arte.

• %10 baino gehiagoko kofinantzaketa bada: 5 puntu.

• %10etik beherako kofinantzaketa bada: 2 puntu.

• Ez bada kofinantzaketarik: 0 puntu.

3.4. Gaitasun teknikoa proiekturako: 6 puntu arte.

• Entitatearen ibilbide historikoa, proiektuekin bat datorrena: 3 puntu arte.

• Baliabideak proiektura egokitzea: 3 puntu arte.

3.5. Boluntarioen parte-hartzea: 3 puntu arte.

• Proiektuan zertan hartzen duten parte azalduz gero: 3 puntu.

• Baldin badaude baina ez bada azaltzen zertan hartzen duten parte: puntu bat.

3.6. Lokal publikoen erabilera edo/eta baliabideak eta lokalak beste elkarte batzuekin partekatzea: 3 puntu arte.

• Lokalak eta baliabide publikoak erabiltzen badira eta/edo beste elkarte batzuekin partekatzen badira: 3 puntu.

• Ez badira erabiltzen eta/edo partekatzen: 0 puntu.

–“Ijitoen komunitatean osasuna sustatzeko programetarako dirulaguntzak”.

1. Aurkezturiko programaren bat-etortzea eta/edo osagarritasuna Osasun Departamentuaren lehentasunezko arlo eta helburuekin: 25 puntu arte.

1.1. Nafarroako edo Estatuko plan eta estrategiekin bat etortzea: 15 puntu arte. Hauexek dira kontuan izan beharreko plan eta estrategiak:

• Osasun Sistema Nazionalean osasuna eta prebentzioa sustatzeko estrategia.

• Nafarroako 2014-2020ko Osasun Plana, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuarena.

• Osasun Publikoaren 2016-2020ko Plana, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarena. Proiektuak osasun arloko gai hauetako batzuk lantzen ote dituen baloratzen da:

  • Gurasoen hezkuntza: 15 puntu.
  • Elikadura eta/edo ariketa fisikoa: 15 puntu.
  • Segurtasuna eta istripuen prebentzioa: 15 puntu.
  • Emozioen ongizatea, estresaren maneiua: 15 puntu.
  • Tabakoa: 15 puntu.
  • Besteak eta norbera zaintzea: 15 puntu.
  • Loa, bizkarra zaintzea: 15 puntu.

Proiektuak gai bakar bati heltzen badio, dagokion puntuazio guztia esleitzen zaio.

Hainbat gairi heltzen badie lehentasun desberdinak emanez, batez besteko puntuazioa esleituko zaio.

1.2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren eta Osasun Departamentuaren lehentasunezko osasun helburuak: 5 puntu arte.

• Haurtzaroaren eta/edo zahartzaroaren etapetan lan eginez gero: 5 puntu.

1.3. Berdintasunaren ikuspegia edo lehentasuna duten beste batzuk (generoa, euskara...) sartzea: 5 puntu arte.

• Genero ikuspegia kontuan hartzea: puntu bat.

• Desberdintasun sozioekonomikoak kontuan hartzea: puntu bat.

• Jarduketak populazio baztertuekin: puntu bat.

• Jarduketak haurrekin eta nerabeekin: puntu bat.

• Jarduketak zaharrekin: puntu bat.

2. Aurkeztutako proiektuaren kalitatea: 40 puntu arte.

2.1. Hasierako egoeraren deskripzioa eta helburuak: 13 puntu arte.

• Egoeraren deskripzioa eta premiaren justifikazioa: 7 puntu arte.

  • Hasierako egoera eta heltzen diren osasun premiak behar adina deskribatu edo proiektuaren beharra justifikatuz gero, 7 puntu.
  • Partzialki deskribatuz gero, 3 puntu.
  • Ez bada deskribatzen, 0 puntu.

• Helburuen formulazioa: 3 puntu arte.

  • helburu orokor eta berariazko garrantzitsu, zehatz eta argiak formulatuz gero, 3 puntu.
  • Helburu orokorrak formulatuz gero, puntu bat.
  • Ez bada helbururik formulatzen: 0 puntu.

• Kalitatea eta beharretara egokitzea: 3 puntu arte

  • Helburuak beharretara egokituz gero, 3 puntu.
  • Partzialki egokituz gero, puntu bat.
  • Ez badira egokitzen, 0 puntu.

2.2. Populazioa eta espero den eragina: 13 puntu arte.

• Atzeman eta motibatzeko estrategiak: 3 puntu arte.

  • Erabiltzen badira, 3 puntu.
  • Ez badira erabiltzen, 0 puntu.

• Populazio onuraduna: 5 puntu arte.

  • 20 pertsona edo gehiago, 5 puntu.
  • 20 pertsona baino gutxiago, 3 puntu.

• Iraupena: 5 puntu arte.

  • 10 ordu baino gehiago, 5 puntu.
  • 10 ordu edo gutxiago, 3 puntu.

2.3. Metodologia eta ebaluazioa: 14 puntu arte.

• Osasuna sustatzeko estrategiak (biztanleriari buruzko informazioa, taldeko osasunerako hezkuntza, esku-hartze komunitarioak, inguruneko neurriak):

  • Estrategia bat erabiltzen bada: puntu bat.
  • 2 estrategia erabiltzen badira: 2 puntu.
  • 2 estrategia baino gehiago erabiltzen badira: 5 puntu.

• Jardueren deskribapena.

  • Jarduerak erabat deskribatuz gero (zer, nola, noiz, iraupena), 3 puntu.
  • Partzialki deskribatuz gero, puntu bat.

• Egokitasuna:

  • Jarduerak helburuei, populazio onuradunari eta estrategiei egokituz gero, 3 puntu.
  • Partzialki egokituz gero. puntu bat.

• Ebaluazioa: 3 puntu arte.

  • Ebaluazioan zer, nola, nork eta noiz eginen den azalduz gero, 3 puntu.
  • Partzialki azalduz gero, puntu bat.

3. Programa aurrera eramateko entitatearen egokitasun maila: 35 puntu arte.

3.1. Osagarritasuna eta integrazioa beste programa eta entitate batzuekin, behar bezala arrazoitua eta/edo justifikatua: 9 puntu arte.

• Entitate eskatzaileaz gain 2 entitate/zerbitzu/baliabide baino gehiagok parte hartzen badute, 9 puntu;

• 2 entitate/zerbitzu/baliabidek parte hartzen badute, 6 puntu;

• Entitate/zerbitzu/baliabide batek parte hartzen badu, 3 puntu.

3.2. Komunitatearen eta xede-populazioaren parte-hartzea eta autolaguntza sustatzea: 9 puntu arte.

• Xede-populazioak proiektuaren diseinuan parte hartuz gero, 5 puntu.

• Xede-populazioak proiektuaren diseinuan parte hartuko badu, 3 puntu.

• Gizarte ekintzako entitatea bada, 4 puntu.

3.3. Entitate eskatzailearen kofinantzaketa: 5 puntu arte.

• Lerro honetan, kofinantzaketa baloratu beharrean, entitatearen lankidetza eta ardurakidetza baloratzen dira (entitatearen beste programa batzuen elkarlana osasun programarekin):

  • Lankidetza, programa batean: puntu bat.
  • Lankidetza, 2 programatan, 2 puntu.
  • Lankidetza, 2 programatan baino gehiagotan, 5 puntu.

3.4. Gaitasun teknikoa proiekturako: 6 puntu arte.

• Entitatearen ibilbide historikoa, proiektuekin bat datorrena, 3 puntu arte.

• Baliabideak proiektura egokitzea: 3 puntu arte.

3.5. Boluntarioen parte-hartzea: 3 puntu arte.

• Proiektuan zerbait egiten badute: 3 puntu.

• Boluntariorik bada, puntu bat.

3.6. Lokal publikoen erabilera edo/eta baliabideak eta lokalak beste elkarte batzuekin partekatzea: 3 puntu arte.

• Lokalak eta baliabide publikoak erabiltzen badira eta/edo beste elkarte batzuekin partekatzen badira, 3 puntu.

• Ez badira erabiltzen eta/edo partekatzen, 0 puntu.

c) Balorazio irizpideak aplikatzeko prozesua.

Proiektu bat dirulaguntza jasotzeko modukotzat jotzeko, 30 puntu lortu beharko dira gutxienez. Horietarik 15 gutxienez 2. atalean lortu beharko dira (proiektuaren kalitatea).

Dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztuko da programaren kostuari portzentaje bat, lorturiko puntuen adinakoa, aplikatuta, betiere gutxienekoa gainditzen bada, eta aurrekontuan dagoen diru-izendapenaren arabera. Kreditu erabilgarria gaindituz gero, baremoa aplikatzetik ateratzen diren kopuruen arabera hainbanatuko dira dirulaguntzak.

“Pazienteen eta familiarren elkarteentzako dirulaguntzak” izeneko partidari dagozkion dirulaguntzetan, elkarte bakoitzak partidaren %10 jaso dezake, gehienez ere. Era berean, lerro horretan, erabat sanitarioak ez diren programetarako zenbateko osoa ezin izanen da partidaren ehuneko 3 baino handiagoa izan.

“Zahartzaro aktibo eta osasungarria sustatzeko programa komunitarioak” programetako dirulaguntzetan, entitateak programarako jartzen duen langileen gastu gisa onartuko da haren %30a, eta gehieneko dirulaguntza honengatik 6.000 euro izanen da.

Iragarkiaren kodea: F2103926