71. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Jendaurreko informazioa, “Diana” izeneko 88.2 MW-eko haize-parkearen eta “Vientos del Sur” izeneko 63 MW-eko haize-parkearen eta haien ebakuazio azpiegitura amankomunaren aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen eskaerari buruzkoa

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1.a) artikuluan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 124. eta 125. artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen da eskaera hau, “Diana” izeneko 88.2 MW-eko eta “Vientos del Sur” izeneko 63 MW-eko haize-parkeen aurretiazko baimen administratiboa eman eta ingurumen-inpaktuaren azterketa egitekoa. Hona eskaeraren ezaugarri nagusiak:

–Eskatzailea: Green Capital Power SL (IFK: B-01623214, eta egoitza soziala: Club Deportivo pasealekua 1, 13. eraikina, 28223, Pozuelo de Alarcón, Madril).

–Eskaeraren xedea: “Diana” izeneko 88.2 MW-eko haize-parkearen eta “Vientos del Sur” izeneko 63 MW-eko haize-parkearen eta haien ebakuazio azpiegitura amankomunaren aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen eskaera.

–Organo eskuduna: aurretiazko administrazio baimenaz ebazteko eskumena duen organo substantiboa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusia da. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena emateko eskumena duen ingurumen arloko organoa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Ingurumen Kalitatearen eta Ebaluazioaren eta Ingurune Naturalaren Zuzendaritza Nagusia da.

–Tramitazio organoa: Gobernuaren Zaragozako Azpiordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionala eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionala, bakoitza bere probintziari dagokion zatian. Alegazioak arlo funtzional horiei, bakoitzari dagokion zatian, zuzenduta aurkeztuko dira Gobernuaren Aragoiko Azpiordezkaritzan (Nuestra Señora del Pilar plaza, z.g., 50003, Zaragoza) eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzan (Merindadeen plaza, z.g., 31071, Iruña).

–Instalazioen deskribapena: Proiektatzen diren haize-parkeak udal-mugarte hauetan kokatuko dira: Ainzón eta Bureta, Dianaren kasuan, eta Ainzón eta Fuendejalón, Vientos del Surren kasuan, Zaragozako probintzian. Ebakuazio azpiegiturak, berriz, udal-mugarte hauek ukituko ditu: Malón, Tarazona, Vera de Moncayo, Bulbuente, Ambel, Borja, Ainzón eta Bureta (Zaragoza) eta Tutera, Cascante, Tulebras eta Barillas (Nafarroa).

Instalazioen ezaugarriak hauek dira:

  • “Diana” haize-parkea: 16 haize-sorgailu; 115 metroko altuera dute abatzek eta 170 metroko diametroa palek. Jarri beharreko potentzia, guztira, 88.2 MW-ekoa da, elkar konektatzeko 30 kV-eko lineekin.
  • “Diana” haize-parkea: 16 haize-sorgailu; 115 metroko altuera dute abatzek eta 170 metroko diametroa palek. Jarri beharreko potentzia, guztira, 63 MW-ekoa da, elkarkonektatzeko 30 kV-eko lineekin.
  • 30/220 KV-eko Diana TAEa: Transformazio azpiestazioa, 450 MVA-ko 220/30 kV-eko potentziako transformadorea.
  • 220 kV-eko GTALa: lehen tartea (Diana TAEa - Sustatzaileen Tuterako TAEa): 220 kV-eko aireko linea bikoitza, 34,25 kilometro luze dena, eta 402-AL1/52-ST1A eroalea (LA-455).
  • 220 KV-eko Sustatzaileen Tuterako TAEa: Transformaziorik gabeko azpiestazio elektrikoa, aterpez kanpoko aireko linea konbentzionaleko hiru posiziorekin (AIS), “Diana” eta “Vientos del Sur” haize-parkeetako eta “PSFV TUDELA I”, “PSFV TUDELA II” eta “SERNA II SOLAR PV” instalazio fotovoltaikoetako energia ebakuatzeko.
  • 220 kV-eko GTALa: bigarren tartea (Sustatzaileen Tuterako TAEa - 220ko Tuterako TAEa): 220 kV-eko aireko linea bikoitza, 7,04 kilometro luze dena, eta 402-AL1/52-ST1A eroalea (LA-455).

–Egikaritze materialaren aurrekontua, haize-parkeena eta haien ebakuazio azpiegiturarena: 116.835.250,87 euro.

–Xedea: Energia elektrikoa sortzea bi haize-parkeren bidez, eta hura ateratzea energia elektrikoaren garraio sarera.

–Proiektu honen administrazio baimena onestea Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eskumena da, eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren menpe dago. Horrez gain, jendaurreko informazioaren tramitea ere bete behar duenez, batera egiten dira proiektuarena eta ingurumen-inpaktuaren azterketarena, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta azter daitezen proiektu, ingurumen-inpaktuaren azterketa eta lurzatien planoak, eta, beraz, ingurumen arloko agiriak nahiz agiri tekniko guztiak, hitzordua hartuta, toki hauetan: Gobernuaren Zaragozako Azpiordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionaleko bulegoan (Nuestra Señora del Pilar plaza, z.g., 50071, Zaragoza) eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionaleko bulegoan (Merindadeen plaza, z.g., 31071, Iruña), edo esteka honen bidez:

http://www.seat.mpr.gob.es/portal/delegaciones_gobierno/delegaciones/aragon/proyectos-ci/proyectos.html

Ukitutako udaletxeetan ere kontsultatzen ahalko da dokumentazio osoa.

Interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten ahal dituzte, arlo honi zuzenduak, iragarki hau argitaratu eta hogeita hamar eguneko epean, bai idatziz, euskarri fisiko batean, Gobernuaren Ordezkaritzaren Erregistro Orokorrean, bai Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez (https://rec.redsara.es), bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazten diren moduetan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 16an.–Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.

Iragarkiaren kodea: E2104501