71. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Jendaurreko informazioa, Los Corrales 58,60 MW eko haize parkearen eta energia ateratzeko haren azpiegituraren aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen inpaktuaren adierazpen eskaerari buruzkoa

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1.a) artikuluan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 124. eta 125. artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen da eskaera hau, Los Corrales izeneko 58,60 MW-eko haize-parkearen aurretiazko baimen administratiboa eman eta ingurumen-inpaktuaren azterketa egitekoa. Hona eskaeraren ezaugarri nagusiak:

–Eskatzailea: Green Capital Power SLU, helbidea duena Marqués de Villamagna 3, 5. solairuan. 28001 Madril.

–Eskaeraren xedea: Los Corrales 58,60 MW-eko haize-parkearen eta energia ateratzeko haren azpiegituraren aurretiazko administrazio baimena eman eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko eskaera.

–Organo eskuduna: Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusia da aurretiazko administrazio baimen eskaera ebazteko eskumena duen organo substantiboa. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena emateko eskumena duen ingurumen arloko organoa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Ingurumen Kalitatearen eta Ebaluazioaren eta Ingurune Naturalaren Zuzendaritza Nagusia da.

–Tramitazio organoa: Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionala. Alegazioak arlo funtzional horri zuzenduko zaizkio, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzan, helbide honetan: Merindadeen plaza, z.g., 31071 Iruña.

–Instalazioen deskribapena: proiektatzen den haize-parkea Uxue eta Pitillas udal-mugarteetan (Nafarroa) dago, eta energia ateratzeko azpiegiturak Uxue, Pitillas eta Erriberri udal-mugarteak (Nafarroa) ukituko ditu.

Instalazioen ezaugarriak hauek dira:

  • Haize-parkea: 17 haize-sorgailu, 3,45 MW-ekoak; 120 metroko altuera dute abatzek eta 155 metroko diametroa du errotoreak. Jarri beharreko potentzia, guztira, 58,60 MW-ekoa da, elkarkonektatzeko 30 kV-eko lineekin.
  • Los Corrales 30/220 kV-eko TAEa: azpiestazio elektrikoa, aterpez kanpoko linea konbentzionaleko bi posiziorekin (AIS) eta aterpez kanpoko transformadore konbentzionaleko 65 MVA-ko posizio batekin (AIS).
  • Tentsio altuko aireko linea Los Corrales TAEa-220 kV-eko Promotores Olite TAEa: 220 kV-eko aireko linea, 14,84 km-koa, LA-455 CONDOR eroalearekin.
  • Promotores Olite 220 kV-eko TAEa azpiestazio elektrikoa, aterpez kanpoko aireko linea konbentzionaleko bi posiziorekin (AIS), aterpez kanpoko aireko eta lur azpiko linea konbentzionaleko posizio batekin (AIS) eta aterpez kanpoko transformadoreko posizio batekin (AIS), Biota, Corrales, Linte, Jenáriz, San Marcos I haize-parkeetatik eta Araiz eguzki planta fotovoltaikotik energia ateratzeko, 220 KV-eko goi tentsioko aireko linea baten bidez.
  • Tentsio altuko 220 kV-eko aireko linea Promotores Olite-220 kV-eko Olite TAEa: 220 kV-eko aireko linea, 288,7 metroko luzerakoa eta LA-280 eroalearekin, energia ateratzeko punturaino (REErena).

–Aurrekontu zenbatetsia:

  • Haize-parkea eta energia ateratzeko azpiegitura: 63.860.240,12 euro.

–Xedea: energia elektrikoa sortzea haize-parke baten bidez, eta hura ateratzea energia elektrikoaren garraio sarera.

–Proiektu honen administrazio baimena onestea Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eskumena da, eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren menpe dago. Horrez gain. jendaurreko informazioaren tramitea ere bete behar duenez, batera egiten dira proiektuarena eta ingurumen-inpaktuaren azterketarena, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat.

Eta hori guztia aditzera ematen da orok jakin dezan eta aztertu ahal izan daitezen proiektua, ingurumen inpaktuaren azterketa eta dokumentu guztiak, teknikoak eta ingurumenari buruzkoak, Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloaren bulegoetan (Merindadeen plaza z.g., 31071 Iruña), aurretik hitzordua eskatuta, edo esteka honetan:

https://www.mptfp.gob.es/portal/delegaciones_gobierno/delegaciones/navarra/proyectos-ci.html

Ukitutako udaletxeetan ere kontsultatzen ahalko da dokumentazio osoa.

Interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten ahal dituzte, arlo horri zuzenduak, iragarki hau argitaratu eta hogeita hamar eguneko epean, bai idatziz, euskarri fisiko batean, Gobernuaren Ordezkaritzaren Erregistro Orokorrean, bai Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez (https://rec.redsara.es), bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazten diren moduetan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 12an.–Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.

Iragarkiaren kodea: E2104412