71. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2021eko aurrekontuan. Hasierako onespena. Kreditu transferentziarako espedientea

Batzar Nagusiak 2021eko martxoaren 11n egindako ohiko bilkuran, hasiera batean onetsi zen bederatzi mila euroko kreditu-transferentziaren espediente bat. Horren bidez finantzatuko da igoera bat 2021eko ekitaldirako, %0,9 urtean, Mairagako Mankomunitatearen zerbitzuko langileen ordainsarietan, bat etorriz 2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 20/2020 Foru Legearen 6. artikuluarekin.

Erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2021eko urtarrilaren 2an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2104208