71. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTEKO, CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitateko Batzarrak, 2021eko otsailaren 11n egindako ohiko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarkia paratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Jendaurreko aldia inork erreklamaziorik egin gabe iragaten bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu lege-manuak bete daitezen.

Cintruenigon, 2021eko otsailaren 12an.–Mankomunitateko burua, José Yanguas Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2104314