71. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren eskudantziak eskuordetzea

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, 2021eko martxoaren 4an, aplikatu beharreko toki araubidearen arloko legezko xedapenak ikusirik, eskudantziak eskuordetzeko 498. Ebazpena eman zuen. Hona hemen xedapen zatia:

“Lehenbizikoa.–Zeus Pérez Perezi eskuordetzea, modu berezian eta 2019/06/17tik aurrerako atzeraeraginarekin, Zerbitzu Kontratatuen Unitate Administratiboari dagozkion aferen barne-zuzendaritza eta kudeaketa, salbu eta hirugarrenei eragiten dieten egintza administratiboak ebazteko ahalmena.

Bigarrena.–Eskuordetze berezia duen zinegotziak aldez aurretik txostena emanen du, Alkatetzak edo Alorreko zinegotziak hemen eskuordetzen diren gaiei buruz hartu behar dituen ebazpenetarako. Halaber, Tokiko Gobernu Batzarrera eraman behar diren proposamen-txostenak tramitatuko eta formalizatuko dira alkatea jakinaren gainean dagoela eta haren adostasuna dutela.

Hirugarrena.–Eskudantzien eskuordetze hau, eraginkorra izateko, zinegotziak onartu beharko du. Eskuordetzea onartutzat joko da, inolako adierazpenik egin beharrik gabe, zinegotziak ez badio Alkatetzari berariaz adierazten ez duela eskuordetzea onartzen hiru egun balioduneko epean, eskuordetzea jakinarazi eta biharamunetik zenbatuta.

Laugarrena.–Indarrik gabe uztea, ustez indarrean den orotan, alkateak Udalbatzako kideei eginiko eskuordetze bereziei dagokienez lehenago emandako xedapen guztiak.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen lehen osoko bilkuran; jakinaraztea ukitutako zinegotziari eta Langileria eta Kontu-hartzailetza alorrari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta sinatzen denetik aurrera izanen duen indarra.”

Tuteran, 2021eko martxoaren 11n.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2104167