71. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Melidako Udaleko osoko bilkurak 2021eko martxoaren 4an hartutako erabakiz, eta bat etorririk Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluarekin eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluarekin, honako erabaki hau hartu zen:

ERABAKIA:

Honako ordainsari hauek ezartzea zinegotzientzat dedikazio eta kalte-ordain kontzeptuetan:

Lehena.–Dedikazioak.

–Osoko bilkurara joateagatik: 100 euro.

–Osoko bilkura prestatzeko bilkuretara joateagatik (gehienez ere bi izanen dira osoko bilkura bakoitzeko): 100 euro.

–Beste erakunde publiko batzuekin eginiko bilkuretara joateagatik: 100 euro.

–Epaimahaikide izateagatik lizitazioetan edo lanpostu-hornikuntzetan: 100 euro.

Bigarrena.–Kalte-ordainak.

–Obren ikuskapenetara akta jasotzera joateagatik (gehienez ere bi zinegotzi bertaratuko dira): 50 euro.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Udalaren iragarki-taulan paratzea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Melidan, 2021eko martxoaren 4an.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2104317