71. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Jarduera-lizentziaren eskaera

Nafarroako Ingurumena babesteko Esku Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onartzen duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa betez, jarraian adierazten den espedientea hamabost egunez jendaurrean jarriko dela jakinarazten da. Aipatu espedientea udal-bulegoetan egongo da ikusgai, jardueraren eraginpean daudela uste dutenek egoki irizten dituzten ohar eta alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

–Jarduera sailkatuak: NIBEHFL 4D Eranskina.

–Jarduera-mota: mekanika-lantegia

–Sustatzailea: Juan Carlos Olias Mariñelarena.

–Kokalekua: Irurtzungo 2. poligonoko 129. partzela (Bi Ahizpe kalea, 11, atzealdea).

Irurtzunen, 2021eko martxoaren 12an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2104323