71. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

2-10/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 296. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 25ean, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2/2020 ALDAKETA

Aparteko kreditua

1.9200.22601 partidan.–“Protokoloko gastuak”. Kreditu-gehikuntza, 700 eurokoa, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatua.

3/2020 ALDAKETA

Aparteko kreditua

Partida 1 1532 61900.–“Kalea berritzea Argiñaritzen”. Kreditu-gehikuntza, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatua.

4/2020 ALDAKETA

Aparteko kreditua

1.1533.62100 partidan.–“Girgillaoko edukiontzien ingurua egokitzea”. Kreditu-gehikuntza, 4.500 eurokoa, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatua.

5/2020 ALDAKETA

Aparteko kreditua

1.1650.61900 partidan.–“Argiteria berritzea Etxarren Girgillaon”. Kreditu-gehikuntza, 4.691,70 eurokoa, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatua.

Etxarrenen (Girgillao), 2021eko martxoaren 12an.–Alkate udalburua, Fco. Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L2104310