71. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

4-6/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2021eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 16an, aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1.–4/2020 aparteko kreditua, gastuen partida honetarako: 9200-6290001, “bide publikoa mantentzeko lanak”. 7.600 euro dira. Honako diru-sarreren partidatik zenbateko bera kenduz finantzatuko da: 1 3380 22620, “Herriko jaiak”.

2.–5/2020 aparteko kreditua, gastuen partida honetarako: 1611-63900, “Goi horniduraren sareko berritze eta mantentze-lanak”. 4.000,00 euro dira. Honako diru-sarreren partidatik zenbateko bera kenduz finantzatuko da: 9200-6220001, “Udaletxeko igogailua”.

3.–6/2020 kreditu gehikuntza, 3.900,00 eurokoa.

• 4140-23020 Soldatak: 2.600,00 euro.

• 4220-46700 Praomsa: 500 euro.

• 9200-62600 Ekipamendu informatikoa: 150 euro.

• 1622-2120001 Udaletxeko zaborrak: 50 euro.

• 1622-2120004 Edukiontzietako zaborrak: 50 euro.

• 1510 22760 Hirigintzako aholkularitza: 550 euro.

Gastuak partida honetatik zenbateko bera kenduz finantzatuko dira: 8700001, “diruzaintzako gerakina”.

Eulaten, 2021eko martxoaren 11n.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2104350