71. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EKALA

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 16an, 2/2020 aurrekontu-aldaketaren hasierako onespenaren erabakia, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da, bere horretan, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

–20.000,00 euroko kreditu-gehigarria gaitzea, aurrekontu-aplikazio honetan: 1532-6190000, “1., 2. eta 4. kaleak zolatzea”. Honen bidez finantzatuko da:

87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. 20.000,00 euro.

Ekalan, 2021eko martxoaren 11n.–Kontzejuko burua, José Javier Arana Baquedano.

Iragarkiaren kodea: L2104352