71. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

9/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 2an, aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Gastuak:

–Kreditu-gehigarriak:

  • 2. kapitulua: 4.984,60 euro.
  • 6. kapitulua: 12.084,04 euro.
  • Finantzabidea: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

–Aparteko kreditua:

  • 2. kapitulua: 1.996,50 euro.
  • 6. kapitulua: 2.653,76 euro.
  • Finantzabidea: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

Deikaztelun, 2021eko martxoaren 8an.–Alkatea, Mikel Azcona Molinero.

Iragarkiaren kodea: L2104340