71. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2021eko otsailaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen, ondotik hitzez hitz ematen dena, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Hasiera batez onestea 1. aldaketa Aiegiko Udalaren 2021eko aurrekontu orokor eta bakarrean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2.–Osoko Bilkurak aurrekontuan onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da, Udal Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan paratu ondoren. Epe horretan herritar eta interesdunek espedientea aztertu ahalko dute eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat.

3.–Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsiko du. Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuan egindako aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko erabakian aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Aiegin, 2021eko martxoaren 15ean.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2104415