71. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Xehetasun-azterketa Amillaoko 5. lurzatian. Behin betiko onespena

Allingo Udalak, 2021eko otsailaren 24an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Amillaoko 5. lurzatian, Diego Hernández García teknikariak idatzia eta Jose Víctor Ocampos Canterok sustatua, lerrokadurak definitzeko.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, hau eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Amillaon, 2021eko martxoaren 2an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2103804