65. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

14E/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira kirol klubei, kirol klub filialei eta kirola sustatzeko entitateei dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdia, Nafarroako Foru Komunitatean kirol ekitaldi eta jarduerak antolatzeko 2020ko urriaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitarte. DDBN identifikazioa: 551690.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak 3. artikuluan ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen kirol politikaren helburuen artean Foru Komunitatean kirol ekitaldi garrantzitsuak sustatzea dago, bai eta administrazio publikoen artean eta horien eta Foru Komunitatean kirola sustatzen eta garatzen diharduten beste entitate publiko zein pribatuen artean kirolaren arloan koordinazioa, lankidetza eta elkarlan arduratsua bultzatzea ere. Kirol jarduera sustatzea ere jasotzen du, laguntzen eta dirulaguntzen bitartez.

Kirol klubei eta entitateei Nafarroako Kirolaren Institutuaren bidez ematen zaizkien laguntzei esker, antolatu eta egiten ahal dira gizartearen, kirolaren eta ekonomiaren aldetik garrantzitsuak diren kirol ekitaldiak eta jarduerak. Hori guztia, Nafarroako Kirolaren Foru Legearen helburuekin bat, zuzenean edo zeharka kirol jarduerak sustatzen eta programak antolatzen eta garatzen eragiten duten formulak hartuz, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko araubide orokorra arautzeko esparrua dena.

Era berean, aipagarria da Foru Komunitatearentzat kirol ekitaldi eta jarduera garrantzitsuak antolatzeak eta egiteak duen eragin ekonomiko zuzena, bai eta zeharkakoa, Nafarroaren kirol irudiaren zabalkundeari begira.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea kirol klubei, kirol klub filialei eta kirola sustatzeko entitateei dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdia, 2020ko urriaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitarte Foru Komunitatean kirol ekitaldi eta jarduerak antolatzeko.

2. Onestea deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen 1. eranskinean jaso direnak.

3. Onestea dirulaguntza horiek eskuratzeko aurkeztutako eskaeren baloraziorako baremoa eta irizpideak, foru agindu honen 2. eranskinean jaso direnak, , bai eta gainerako eranskinak ere.

4. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

A50002A51104819336105: Suspertu plana. Kirol ekitaldiak antolatzeko laguntza.

2021

150.000,00

5. Foru agindu hau eta 1. eta 2. eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Aipatutako agiriak eta gainerako eranskinak interesdunen eskura egonen dira Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Kirolaren Institutuaren web orrian.

6. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko martxoaren 2an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

1. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. Xedea.

1. Oinarri arautzaile hauen xedea da kirol klubei, kirol klub filialei eta kirola sustatzeko entitateei dirulaguntzak emateko prozedura ezartzea, Nafarroako Foru Komunitatean kirol ekitaldi eta jarduerak antolatzeko 2020ko urriaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitarte.

2. Laguntza hauek onura publikokoak dira nafarren artean kirolaren praktika sustatu eta zabaltzen laguntzen dutelako, eta zuzeneko zein zeharkako eragin ekonomikoa dutelako, bai eta sustatzen dutelako emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta genero rolak eta estereotipoak haustea.

3. Deialdi honi begira, kirol ekitaldia da Nafarroan kirol jarduera aipagarri bat (birtualak barne) antolatzea, eta ezaugarri hauek izan beharko ditu:

a) Autonomia erkidegoko, autonomia erkidegoen arteko edo Estatuko txapelketa eta lehiaketak, sektoreko faseak edo igotzeko eta jaisteko promozioak antolatzea, lehiaketa federatuetan eta kirol garrantzi berezikoak. Lehiaketak dagokion federazioaren egutegian agertu beharko du.

b) Estatuan edo nazioartean duten oihartzunagatik kirol garrantzi bereziko proba edo txapelketak antolatzea, Estatuko zein nazioarteko federazioen kasuan kasuko egutegien barnean daudenak.

c) Kirol jarduerak (birtualak barne) antolatzea; izaera irekikoak eta parte-hartze handikoak, baita kirol tradizioagatik edo Nafarroako bertako modalitateak sustatzeagatik interes bereziko kirol jarduerak ere.

4. Deialdi honetatik kanpo daude:

a) Nafarroako Kirol Jokoetan sartuta dauden kirol ekitaldiak.

b) Beste deialdi berariazkoago batzuen xede diren edozein ekitaldi.

c) Herrietako jaien programetan sartuta dauden kirol ekitaldiak.

d) Izaera soziala duten kirol ekitaldiak edo jarduerak, “bazkidearen eguna”, “klubaren eguna” edo antzekoen harira programatzen direnak, baita klubetik kanpoko kirolarien parte hartzerik ez duen beste edozein ekitaldi ere.

e) Soilik beteranoentzat edo masterrentzat diren kirol ekitaldi edo jarduerak.

f) Adingabekoen (2005. urtean eta geroago jaiotakoen) parte-hartzea izena emandakoen %60tik gorakoa den edozein ekitaldi, baldin eta Espainiako txapelketak edo horren aurretiko faseak ez badira.

g) Kirolen Kontseilu Gorenak onartu gabeko kirol modalitateen ekitaldiak.

h) Lagunarteko partidak eta/edo erakustaldiak.

i) Apustu enpresek (apustu makinen operadore diren enpresak barne) guztiz edo zati batean finantzatzen eta/edo babesten dituzten ekitaldiak. Halaber, bazter uzten dira enpresa mota horien edozein publizitate mota duten ekitaldiak, dela ekitaldia egiten den instalazioetan, dela parte-hartzaileen ekipamenduetan eta materialean.

2. Xedeak.

Aurreko oinarrian aipatutako dirulaguntzak Nafarroan kirol ekitaldiak eta jarduerak antolatzeagatik sortutako gastuak hein batean laguntzeko izanen dira soilik. Gastuek espresuki izan beharko dute dirulaguntza eskatu den jarduera antolatzeko.

3. Onuradunak eta betebeharrak.

1. Honelako laguntzak eskatzeko, kirol klubek, kirol klub filialek eta kirola sustatzeko entitateek Nafarroako kirol entitateen erregistroan inskribatuta egon behar dute, eta 1. oinarrian adierazitako kirol ekitaldi eta jarduerak antolatu behar dituzte Foru Komunitatean, 2020ko urriaren 1etik 2021eko irailaren 30era.

2. Kirol klub edo entitate eskatzaileek dirulaguntza eskaera xede duen jardueraren antolaketa beren gain hartu, kudeatu eta gauzatu beharko dute.

3. Onuraduna izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Nafarroako Kirolaren Erregistroan izena emanda egotea.

b) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan onuradun izateko ezarri diren gainerako debeku egoeretan ez izatea. Aipatutako inguruabarra dirulaguntza eskaeran egiaztatuko da, entitatearen legezko ordezkariak emandako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, galarazi gabe Administrazioak aitorpenen edo aurkeztutako frogagirien egia ikertzeko duen ahalmena.

d) Laguntza eskatzen denean ez egotea administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik. Era berean, ez dira onuradun izaten ahal laguntza eskatzen denean arrazoi horiengatik ezarritako zehapen bat edo kondena epai bat bete zain dauden entitateak.

4. Gastu diruz lagungarriak.

1. Dirulaguntzaren xedeko kirol jarduerari dagozkion gastuak bakarrik izanen dira diruz lagungarriak eta, zehazki, honako hauek:

a) Ekitaldia antolatzeko behar diren gastu orokorrak, antolaketa horretaz zuzenean arduratzen diren langileak barne, baita laguntzaileak ere; bestetik, zein den kasua, espezialitateko kirolari edo kirol talde ezagunak kontratatzearen ondoriozko gastuak, kasu horretan mantenua eta ostatua barnean hartuta.

b) Arbitrajean, kirol epaileetan, komisarioetan, federazioko kanonean eta jarduera aurrera eramateko behar diren baimen ofizialetan ordaindutako gastuak.

c) Garaikurrak, dominak eta antzekoak (kirol modalitate bakoitzaren ezaugarrien arabera: txapelak, maillotak eta abar).

d) Sariak eskudirutan, jardueraren gastuen aurrekontuaren %25 gehienez ere.

e) Osasun arreta, kirol modalitate bakoitzaren arriskuen araberakoak (anbulantzietako gastua eta/edo osasun arloko langileena), eta istripu eta/edo erantzukizun zibilaren aseguruaren kontratazioa, jarduerak irauten duen aldiari dagokiona.

f) Anoa-gastuak.

g) Instalazioak eta azpiegitura: jarduerarako instalazioa egokitzeko guztiz beharrezkoak diren gastuak (lurra markatzea eta sasi- garbitzea barne, halakorik behar bada), baita hesiak, podiuma, koltxonetak eta antzekoak garraiatu eta jartzea ere, modalitate bakoitzaren berezitasunen arabera. (Norberaren edo besteren instalazioak erabiltzeagatik kontuan hartu beharreko gastua ez da jardueraren guztirako gastuaren %30 baino handiagoa izanen; eta, norberaren instalazioak direnean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.9 artikuluari jarraikiz egin beharko da gastuaren egozpena).

h) Osasun material inbentariaezina, bai eta beharrezkoak diren osasun langileak ere, COVID-19aren pandemiaren prebentziorako eta COVID-19 detektatzeko probak egiteko (PCR testak, antigenoak, proba serologikoak eta abar). Proba horiek onartu eginen dira eskatu diren ekitaldiak egiteko Estatuan eta nazioartean onartutako federazio edo entitateek halakorik exijitzen dutenean. Kasu horretan, azken justifikazio dokumentazioan nahitaezkotasuna frogatzen duen txosten bataurkeztu beharko da, 12. 3.A.-f) oinarrian jasotzen den bezala. Kontzeptu horrengatik gehienez ere ekitaldiko 2.500 euro lagunduko da diruz.

i) Karteletako gastuak eta webgune aldaketak, horretan kirol proba txertatzeko.

j) Ekitaldi birtualetarako aplikazio bat sortzeko eta garatzeko gastuak, bai eta aplikazio horrek sortzen dituen gastuak ere (izen-ematea, domeinuak sortzea...).

k) Finantza gastuek eta notariotzakoek, halakorik bada, dirulaguntza izaten ahalko dute, baldin eta mailegua deialdi hau argitaratu ondoren kontratatzen bada, onuradunak diruz lagundutako kirol jarduera dela-eta hartutako betebeharrei erantzuteko baliabiderik ez duela frogatzen badu, eta maileguaren zenbatekoa osorik jarduerarekin zuzenean lotutako gastuak ordaintzeko bada. Horiez guztiez gain, finantza kostuak ezin du merkatuaren balioa gainditu. Bakarrik jasotzen ahalko dute dirulaguntza faktura jaulkitzen den egunetik sortzen diren finantza gastuek, edo, kasua bada, laguntza ematen den egunetik aurrerakoek, hura geroago emanez gero, eta dirulaguntza ordaintzeko ebazpena ematen den arte.

l) Oro har, diruz lagungarria den kirol jarduera antolatzeko beharrezkoa eta ezinbestekoa den beste edozein gastu.

Kirol ekitaldi birtualen kasuan, diruz laguntzen ahalko diren gastu bakarrak c), d), i) eta j) apartatuetan jasotakoak izanen dira.

2. Honako hauek ez dira inola ere diruz lagungarriak:

a) Material inbentariagarria eta kirol jantziak erostea.

b) Protokoloko eta luxuzko arretarako gastuak (harrerak, opariak, erregaliak eta otorduak).

c) Dohaintzak eta eskuzabaltasunak.

d) Banku kontuetako interes zordunak.

5. Laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntzaren zenbatekoa deialdi honen 2. eranskineko baremoaren eta aplikazio irizpideen arabera zehaztuko da.

2. Dirulaguntzak ez dira inola ere kirol ekitaldia edo jarduera egitetik heldu den defizita baino handiagoak izaten ahalko, eta hala bada murriztu eginen da haren zenbatekoa.

3. Deialdi honen xedeko jardueretarako laguntza 150.000,00 eurokoa izanen da guztira, eta 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Suspertu plana. Kirol ekitaldiak antolatzeko laguntza” izeneko A50002-A5110-4819-336105 partidaren kargura ordainduko da. Diru kopuru hori deialdiaren 1.3.) oinarrian jasotako apartatuen artean banatu eta multzotan antolatuko da, honako kopuru hauen arabera:

a) Autonomia erkidegoen arteko edo Estatu mailako txapelketa eta lehiaketak, sektoreko faseak edo igotzeko eta jaisteko promozioak antolatzea, lehiaketa federatuetan, 45.000 euro. Ekitaldi bakoitzak gehienez ere 11.000 euro arteko laguntza jasoko du.

b) Estatuan edo nazioartean kirol garrantzi bereziko probak antolatzea, Estatuko zein nazioarteko kasuan kasuko federazioen egutegien barnean, 50.000 euro. Ekitaldi bakoitzak gehienez ere 22.000 euro arteko laguntza jasoko du.

c) Kirol jarduerak antolatzea, izaera irekikoak eta parte-hartze handikoak, bai eta kirol tradizioagatik edo Nafarroako bertako modalitateak sustatzeagatik interes berezikoak ere, 55.000 euro. Ekitaldi bakoitzak gehienez ere 7.000 euro arteko laguntza jasoko du.

4. Aurreko edozein multzotan 2. eranskinean ezarritako irizpideen arabera esleitu beharreko kopuruak ez badu erabilgarri dagoen partida agortzen, soberako kopurua gainerako multzoen artean banatuko da, hasieran esleitutako kopuruaren proportzioan.

6. Eskaerak aurkezteko dokumentazioa.

1. Eskaerak Nafarroako Kirolaren Institutuari zuzenduko zaizkio, eta telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoan dagokion esteka erabiliz.

Halaber, NKIren webgunearen bidez ere sartzen ahal da: https://www.deportenavarra.es/eu/acontecimientos

Eskaera Nafarroako Kirolaren Institutuari zuzendu beharko zaio eta horretarako ezarritako eredu ofizialaren araberakoa izanen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoarekin bat. Ez da aurkeztutzat joko telematika bidez aurkezten ez den eskaerarik. Horrenbestez, aurkeztutzat jotzen ez direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

2. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Dirulaguntza eskaerarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Eskaera orria, 3. eranskinaren araberakoa.

b) Eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria. Eskaera orrian adierazi beharko da NKIri baimena ematen zaion ala ez egiaztapen hori zuzenean egin dezan Nafarroako Zerga Ogasunean eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean. Baimenik eman ezean, klub eskatzailea arduratuko da ziurtagiri horiek aurkezteaz.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak emana, entitatea dirulaguntzen onuradun izateko debeku egoeretan ez dagoela dioena. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. Apartatuetan ageri dira. Adierazpen hori eskaera orrian egiten ahalko da. Eskaera orrian erantzukizunpeko adierazpena egin ezean, entitate eskatzailea arduratuko da adierazpen hori aurkezteaz.

d) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak emana, non agertzen duen entitatea ez dela zehapen edo kondena-epai irmorik betetzen ari sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatzeagatik edo toleratzeagatik, eta ez dagoela arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain. Adierazpen hori eskaera orrian egiten ahalko da. Eskaera orrian erantzukizunpeko adierazpena egin ezean, entitate eskatzailea arduratuko da adierazpen hori aurkezteaz.

e) Aitorpena, adierazten duena, kasua bada, diruz lagunduko den jarduera finantzatua izan dela edo finantzatzea aurreikusten dela bere funtsekin edo beste dirulaguntza, laguntza edo baliabide batzuekin. Horretarako, 3. eranskinaren 9.2 puntua bete behar da.

f) Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera, hala nahi izanez gero (soilik lehen aldia bada edo ordura arte ordainketa egiteko erabiltzen zen kontua aldatu bada).

4. Dirulaguntza eman ondoren, onuradunak jardueraren justifikazioa aurkeztu beharko du telematika bidez, 12. oinarrian zehazten den bezala, betiere diruz laguntzen den kirol ekitaldia edo jarduera bukatu denean.

7. Antolamendua eta instrukzioa.

1. Dirulaguntza hauek emateko prozeduraren antolaketa eta instrukziorako organo eskuduna NKIko Kirol Zuzendariordetza izanen da.

2. Eskaerak hobeki ebaluatu ahal izateko, NKIko Kirol Zuzendariordetzak eskatzaileei aurkeztutako edo eskatutako dokumentuen informazioa zabaltzeko edo hobetzeko eskatzen ahalko die.

Aurkeztutako dokumentazioa osorik ez badago edo deialdiko betebeharrak betetzen ez badira, interesdunari errekerimendua eginen zaio dokumentazioa osatu edo akatsak zuzendu ditzan 10 egun balioduneko epean, eta, halaber, ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, bere eskaerari uko egin diola ulertuko dela, bidezkoa den ebazpena emanda, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluari jarraikiz.

3. Gaitutako helbide elektronikora eta herritarren karpetara jakinarazpen elektronikoa igorriz eginen da dokumentazioa osatu edo zuzentzeko errekerimendua, aurreko paragrafoan ezarri dena.

8. Laguntzak emateko prozedura.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko da, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

9. Balorazioa.

NKIko Kirol Zuzendariordetzak eginen ditu dirulaguntzen espedienteak tramitatu eta ebazteko bidezkoak diren ebaluazioak eta egiaztapenak, horretarako ezarritako baremoari jarraikiz.

10. Dirulaguntza ebaztea.

1. NKIko zuzendari kudeatzaileak laguntzak emateko ebazpena emanen du deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabeteko epean, gehienez ere. Epe horretan berariazko ebazpenik eman eta jakinarazten ez bada, eskaera ezetsitzat jo beharko da.

2. Deialdi honen barnean ematen diren ebazpen guztiak bide elektronikoak erabiliz jakinaraziko dira, gaitutako helbide elektronikora (GEH) nahiz entitate interesdunen herritar karpetara.

Hala ere, ebazpen horiek Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan kontsultatzen ahalko dira (www.nafarroa.eus).

3. Ekitaldi ekonomiko jakin baten kargura dirulaguntza bat emateak ez du eskubiderik sortzen hurrengo ekitaldi ekonomikoen kargura ere dirulaguntzarik eskuratzeko.

11. Ordainketa.

1. Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez erabakiko da dirulaguntza ordaintzea, diruz laguntzen den jarduera eginda eta onuradunak aldez aurretik aurkeztuta 12. oinarrian adierazitako frogagiriak, baldin eta ematen den laguntza ez bada jardueraren defizita baino handiagoa. Ordaintzeko, transferentzia eginen zaio onuradunari, dagokion ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, gehienez ere.

2. Gastu guztiak justifikatzen ez badira, emandako dirulaguntzaren ordainketa proportzionalki gutxituko da. Horretarako, kontuan hartuko da onuraduna nabarmenki baldintza guztiak betetzera hurbildu izana eta, orobat, argi eta garbi bere betebeharrak betetzeko prest agertu izana.

12. Frogagiriak.

1. Frogagiriak aurkeztu beharko dira diruz laguntzen den kirol ekitaldia edo jarduera amaitzen denetik lau hilabeteko epean. Hala ere, 2020ko urriaren 1etik 2021eko otsailaren 28ra bitarte antolatutako ekitaldiei dagokienez, frogagiriak aurkezteko epea 2021eko ekainaren 30ean amaituko da; eta 2021eko uztailaren 1etik aurrera antolatzen diren ekitaldiei dagokienez, frogagiriak aurkezteko epea 2021eko urriaren 31n amaituko da.

2. Onuradunak behar bezala beterik aurkeztu beharko du “4. eranskina. Justifikazio inprimakia”, lehen aipatutako web-orrian eskuratzen ahal dena, eta dirulaguntza hartzen duen entitatearen legezko ordezkariek sinatu beharko dute.

3. Justifikazio agiriek ondoko atal hauek izanen dituzte:

A.–Justifikazioko kontua (Gastuak eta diru-sarrerak).

Aitorpenaren egilearen ardurapean, datu hauek jasoko ditu:

a) Diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindutako gastu guztien faktura eta frogagirien zerrenda, zenbakiz zenbaki, honako hauek adierazita: hornitzailearen izena, fakturaren zenbakia eta data, kontzeptua, zenbatekoa eta ordainketa eguna (5. eranskina).

b) Dirulaguntzaren xedea bete dela frogatzen duten gastu guztien jatorrizko faktura/frogagiri eskaneatuak, aipatu zerrendan duten ordena berean. Fakturak jatorrizkoak izan beharko dira edo froga-balio bera duten agiriak.

c) Ordainagiri eskaneatuak honako hauek izaten ahal dira: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatu eta zigilatuta), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

d) Jarduerak, deialdi honetako laguntzez gain, norberaren funtsekin edo bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatuak izan direnean, dirulaguntza horien zenbatekoa eta jatorria zehaztu beharko dira (horien zerrenda zenbakitu eta zehaztua aurkeztuz) eta, orobat, funtsak nola aplikatu zaizkien lagundutako jarduerei (5. eranskina).

e) Frogatzea, hala behar denean, hornitzaileak efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu direla; hala izanez gero, 6. eranskina bete beharko da.

f) Justifikazioko kontuanCOVID-19a detektatzeko probak egiteko gastuak sartu badira (PCR testak, proba serologikoak, etab.), ekitaldi hori egiteko probak egitea derrigorrezkoa zela egiaztatzen duen txostena aurkeztu beharko da, Estatuan eta nazioartean onartutako federazioek edo entitateek egindakoa.

B.–Kirol memoria.

Kirol memoria bat aurkeztu beharko da, egindako jarduerak azaltzeko; horretarako, 4. eranskina beteko da.

C.–Erakundeen presentzia eta komunikazioa.

Frogatuko da betetzen direla 13. oinarriko 5. apartatua, erakundeen presentziari buruzkoa, 6. apartatua, komunikazio berdinzaleari buruzkoa eta 7. apartatua, komunikazioetan euskara agertzeari buruzkoa.

D.–Beste agiriak.

Entitate eskatzaileak eta/edo Nafarroako Kirolaren Institutuak interesgarritzat jotzen duen beste edozein dokumentazio ere aurkeztuko da, gauzatutako jarduerekin zerikusia badu.

Dokumentazio osoa aurkezten ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, onuradunari errekerimendua eginen zaio dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan 10 egun balioduneko epean, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean bere eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluari jarraikiz.

Gaitutako helbide elektronikora eta herritarren karpetara jakinarazpen elektronikoa igorriz eginen da dokumentazioa osatu edo zuzentzeko errekerimendua, aurreko paragrafoan ezarri dena.

13. Betebeharrak.

1. Dirulaguntzaren onuradunek dirua nahitaez dirulaguntzaren helburuetan erabili beharko dute, eta hala egin dela justifikatu dokumentuen bidez. Gainera, NKIk eskatzen dituen egiaztapen guztiak onartu eta erraztu beharko dituzte, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeari jarraituz.

2. Entitate eskatzaileak behartuta daude hartutako dirulaguntza beren kontabilitatean edo erregistro liburuetan erregistratzera, diru-sarrerak nondik jaso dituzten eta inbertsioa edo gastuak zertarako diren azalduta. Egiaztatu eta kontrolatzeko ahalmenak egoki erabiltzen direla bermatzeko, kontabilitate liburuak, erregistro diligentziatuak eta bestelako agiriak eduki beharko dira, behar bezala auditatuak, merkataritzari eta sektoreari buruzko legeetan xedatu bezala.

3. Gainera, dirulaguntzaren onuradunak gardentasunari buruzko aitorpena aurkeztu beharko du, 14. oinarri arautzailean azaltzen den moduan, bestela ezin izanen baitzaio ordaindu aldez aurretik onartutako dirulaguntza.

4. Hala badagokio, hornitzaileak efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera eta merkatuko prezioetan kontratatu direla frogatzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen eta 28.3 artikuluen arabera.

5. Halaber, entitate onuradunak behartuak egonen dira diruz lagundutako jardueraren publizitate eta zabalkundean Nafarroako Gobernuak horretarako ezarriko duen marka (anagramaz eta logotipoz osatua) edo zehaztuko diren beste batzuk erabiltzera, baita jardueraren ezaugarrien arabera erabilitako beste publizitate bideetan ere, hala badagokio, betiere Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua betez.

6. Generoaren ikuspegiaren tratamenduari dagokionez, hizkuntza berdinzalea erabiliko da komunikazio, argitalpen, programa eta abarretan; emakumeenganako bereizkeria islatzen duen irudi oro saihestuko da, eta berdintasunari, aniztasunari, rolen pluraltasunari eta erantzukidetasunari lotutako baloreak sustatuko dira.

Gainera, lehiaketetan emakumeei eta gizonei ematen zaizkien sarietan ekitatea izanen da.

7. Pertsona guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko, edozein ekitaldi antolatzen duten kirol klubek euskararen eta gaztelaniaren presentzia bermatuko dute komunikazio guztietan: paper-gauzak, inskripzio orriak, kartelak, zabalkunderako bitartekoak, megafonia eta publizitateko logotipoak.

8. Antolatzen diren kirol ekitaldietan begiratuko da Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Plana betetzen dela, baita Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legea ere.

Zehazki, neurriak hartuko dira hondakinik ez sortzeko (ahalik eta paper gutxien erabiltzea, ahal den guztietan txorrotako ura erabiltzea, erabilera bakarreko ontziak eta produktuak alde batera uztea, etab.), bai eta behar diren neurriak ere hondakinak bereiziko direla bermatzeko, horiek birziklatze aldera (gai organikoak, ontziak eta materialak, papera eta kartoia eta gainerakoa, gutxienez), ekitaldia zer mankomunitatetan gauzatzen den, hango hondakin kudeaketarekin bat.

2020tik aurrera ezin izanen da plastikozko poltsarik erabili, salbu eta plastiko konpostagarrizko poltsak badira, baldin eta betetzen badituzte 13432:2000 UNE-EN arauan edo horren baliokidea den beste arau batean ezarritako betebeharrak. Poltsa horiek ezin izanen dira doan eman edo banatu.

Halaber, ez da plastikozko plater, edalontzi, kikara edo erretilurik erabiliko, erabili eta botatzekoak badira, eta Ontziei eta ontzien hondakinei buruzko 94/62/EE Zuzentarauaren aplikazio-eremuan sartzen ez badira (salbuespena izanen dira material biodegradagarriz eginikoak); banakako dosietan ontziratutako produkturik eta erabilera bakarreko kapsularik ere ez, prozesu organiko edo mekanikoen bidez birziklatu ezin badira.

9. Ematen den dirulaguntza bateragarria izanen da bestelako dirulaguntza batzuekin, administrazio berak emanak izan, nahiz beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek, estatukoek nahiz nazioartekoek. Hala, diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, onuradunek horren berri eman beharko dute. Nolanahi ere, laguntzen zenbatekoa, bakarrik edo denak baturik, inola ere ezin izanen da egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa izan.

10. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritako kasuetan, dirulaguntzen onuradunek jasotako funtsak itzuli beharko dituzte.

14. Gardentasun betebeharrak.

Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, entitate onuradunek gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena aurkeztu beharko dute telematika bidez, Nafarroako Gobernuko erregistro elektronikoaren bitartez, eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, dekretu horretan arautzen baitira Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak.

Aitorpen eredua eta nahitaezko dokumentazioa Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariko tramiteen katalogoko kasuan kasuko fitxaren bitartez kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira: www.nafarroa.eus. Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

15. Ez-betetzeak.

Deialdi honen oinarrietan ezarri dena ez betetzeak, gezurrezko datuak emateak edo Nafarroako Kirolaren Institutuaren baimenik gabe dirulaguntzaren helburuak aldatzeak dirulaguntza osorik edo zati batean galtzea ekarriko du berekin, jasotako dirua itzuli beharra eta hurrengo eta helburu bereko edo bertsuko dirulaguntzaren eskaerak ukatzea ere izan dezake ondorio, aplikatu beharreko arauek ezartzen dituzten beste erantzukizunak ezertan galarazi gabe.

Onuradunek frogagiriak epez kanpo aurkezten badituzte, bidezkoa izanen da dirulaguntza osorik edo partez galtzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen arabera.

Nolanahi ere, onuradunak betebeharrak ia osorik betetzen dituenean eta zalantzarik gabe bere konpromisoak betetzeko jarrera frogatzen duenean, dirulaguntzaren zenbatekoa proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da.

16. Datu pertsonalak babestea.

Honako hauekin bat tratatuko dira deialdi hau tramitatzearen eta kudeatzearen ondorioz sortzen diren datu pertsonalak: Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra; 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa; eta arlo horretan indarrean dagoen gainerako araudia. Deialdi honen 9. eranskinean, informazioa ematen da datu pertsonalen tratamenduari aplikatzen zaion datuak babesteko politikari buruz.

17. Errekurtsoak.

1. Deialdi honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

2. Orobat, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenen bidez foru agindu hau aplikatzeko agintzen diren egintzen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

18. Araudi osagarria.

Foru lege honetan ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

2. ERANSKINA

Baremoa eta aplikazio irizpideak eta dirulaguntzaren xede diren kirol ekitaldi eta jardueren kalitate mailaren balorazioa

I. Baremoa eta aplikazio irizpideak.

1.–Eragina gizartean: (15 puntu gehienez).

A) Eragin-eremua: 5 puntu bitarte.

ERAGIN-EREMUA

TOKIKOA

NAFARROA

AUTONOMIA ERKIDEGOEN ARTEKOA

ESPAINIA

NAZIOARTEA

Puntuak

1

2

3

4

5

B) Hedabideetan agertzea: 5 puntu bitarte (atal bakoitzaren agerpenak batuko dira).

HEDABIDEETAN AGERTZEA

KARTELAK

TRADIZIONALAK
(PRENTSA, IRRATIA
ETA/EDO TELEBISTA)

INTERNET (PROBARAKO BERARIAZKO WEB ETA/EDO SARE SOZIALAK)

ZUZENEKO EMANALDIA (STREAMING)

Puntuak

1

2

3

5

C) Edizio kopurua: 5 puntu bitarte.

3 ETA 6 BITARTE

6 ETA 10
BITARTE

11 ETA 20
BITARTE

21 ETA 30
BITARTE

30 BAINO
GEHIAGO

1

2

3

4

5

2.–Lehiaketa maila: (10 puntu gehienez).

A) Herrikoiak: 7 puntu bitarte.

B) Federatuak: 4 puntu bitarte.

TOKIKOA

NAFARROA

AUTONOMIA ERKIDEGOEN ARTEKOA

ESTATUA

NAZIOARTEA

1-Herrikoiak

3

4

5

6

7

2–Federatuak

1

2

3

4

3.–Parte-hartzea: (12 puntu gehienez).

A) Kopurua: 6 puntu bitarte.

B) Kalitatea: 9 puntu bitarte.

1-Kopurua

<100

100–199

200–500

501–1000

1001–2000

>2000

Puntuak

1

2

3

4

5

6

2–Kalitatea

Herrikoia

Federatua

Estatuko lehen maila

Nazioarteko lehen maila

Puntuak

1

3

5

9

4.–Baliabide ekonomikoak: (18 puntu gehienez).

A) Gastu kopurua: 11 puntu bitarte.

B) Ponderatu beharreko defizita (onuradunak jarritako baliabideak): 7 puntu bitarte.

1-Gastuaren zenbatekoa:

>1.000 euro

>3.000 euro

>6.000 euro

>18.000 euro

>30.000 euro

≥40.000 euro

Puntuak

1

2

3

4

8

11

2-Ponderatu beharreko defizita

>%60

%50etik %60ra

%40tik %49,99ra

%30etik %39.99ra

<%30

Puntuak

0

1

3

5

7

Gastuaren zenbatekoaren eta defizitaren gaineko irizpidea aplikatzeko, aurrekontuan sartzen ahalko dira parte-hartzaileei egindako opariak (hala nola kamisetak, korrikalarien poltsak, etab.), baldin eta xede horretarako izen-emateen edo berariazko babesletzen diru-sarrerekin ordaindu badira.

5.–Erakundeen presentzia: (10 puntu gehienez).

Puntuazioa 1 eta 5 puntu artekoa da, erakundeen publizitaterako erabilitako euskarrien arabera. Kontzeptu bakoitzean lortzen diren puntuazioak batuko dira.

PUBLIZITATEKO EUSKARRIA

PODIUMA, DORTSALAK, XINGOLA, ARKUAK, HESIAK

SARI-EMATEAK, PRENTSAURREKOA

KARTELA ESKUORRIA

AIPAMENA SARE SOZIALETAN, LOGOTIPOA PARTE-HARTZAILEENTZAKO OPARIETANA

Puntuak

1

2

3

5

6.–Euskararen presentzia: (8 puntu gehienez).

EUSKARAREN ERABILERA

XINGOLA ETA DORTSALAK

HESIAK, PODIUMA
ETA ARKUA

KARTELAK, ESKUORRIAK
ETA ESATARIA

Puntuak

Kontzeptu bakoitzeko 1

Kontzeptu bakoitzeko 2

Kontzeptu bakoitzeko 3

7.–Kirol ekitaldiaren berezitasuna eta garrantzia: (25 puntu gehienez).

–Honako hauek dituzten klubak:

A) Estatuko lehiaketetan parte hartzen duten taldeak (2 puntu).

B) Estatuko lehen mailako lehiaketetan parte hartzen duten taldeak (4 puntu).

–Inklusioa kontuan hartzea:

A) Dibertsitate funtzionala dutenek parte hartzeko aukera ematen duten ekitaldiak (5 puntu).

B) Dibertsitate funtzionala dutenentzako ekitaldiak (5 puntu).

–Berdintasun printzipioa:

A) Ekitaldia bai emakumeentzat bai gizonentzat baldin bada: (5 puntu gehienez).

PARTE HARTZEN DUTEN EMAKUMEEN EHUNEKOA

>%0

%10-%14,99

%15-%24,99

%25-%49,99

%50 EDO GEHIAGO

Puntuak

1

2

3

4

5

* Bertako kirolak:

A) Bertako kirol modalitateen ekitaldiak: pilota edo herri kirolak (5 puntu).

–Ekitaldiaren iraupenaren arabera:

A) Bi egun (2 puntu).

B) Hiru egun (4 puntu).

C) Lau egun (5 puntu).

D) Lau egun baino gehiago (6 puntu).

II. Ekitaldien mailaren eta puntuen arteko korrelazioa.

1. Kalitate maila hauek ezarri dira:

–I. maila: 20 puntu gehienez.

–II. maila: 21 eta 30 puntu bitarte.

–III. maila: 31 eta 40 puntu bitarte.

–IV. maila: 41 eta 50 puntu bitarte.

–V. maila: 51 eta 60 puntu bitarte.

–VI. maila: 61 eta 70 puntu bitarte.

–VII. maila: 71 eta 100 puntu bitarte.

KOEFIZIENTE BIDERKATZAILEA

PUNTUAK, GUZTIRA

I. maila

0-20 puntu

40

800 bitarte

II. maila

21-30 puntu

80

1.600 bitarte

III. maila

31-40 puntu

150

3.100 bitarte

IV. maila

41-50 puntu

300

6.100 bitarte

V. maila

51-60 puntu

700

13.100 bitarte

VI. maila

61-70 puntu

1.500

28.100 bitarte

VII. maila

71-100 puntu

3.000

118.100 bitarte

2. Puntuak, guztira:

–I. maila: puntu bakoitza 40z biderkatu eta hala lortuko dira guztirako puntuak.

–II. maila: aurreko mailako 800 puntuei 80 puntu gehitu behar zaizkie 20tik gorako puntu bakoitzeko, guztira 1.600 puntu gainditu gabe.

–III. maila: aurreko mailako 1.600 puntuei 150 puntu gehitu behar zaizkie 30etik gorako puntu bakoitzeko, guztira 3.100 puntu gainditu gabe.

–IV. maila: aurreko mailako 3.100 puntuei 300 puntu gehitu behar zaizkie 40tik gorako puntu bakoitzeko, guztira 6.100 puntu gainditu gabe.

–V. maila: aurreko mailako 6.100 puntuei 700 puntu gehitu behar zaizkie 50etik gorako puntu bakoitzeko, 13.100 puntu gainditu gabe.

–VI. maila: aurreko mailako 13.100 puntuei 1.500 puntu gehitu behar zaizkie 60tik gorako puntu bakoitzeko, guztira 28.100 puntu gainditu gabe.

–VII. maila: aurreko mailako 28.100 puntuei 3.000 puntu gehitu behar zaizkie 70etik gorako puntu bakoitzeko, 118.100 puntu gainditu gabe.

III. Dirulaguntzaren kalkulua:

Puntuaren balioa zein bere aldetik lortuko da 5.3 oinarrian adierazitako multzoetako bakoitzean.

Egindako jardueraren arabera dagokion multzora aurkeztutako jarduerak esleitu eta gero, multzo bakoitzerako erreserbatutako zenbatekoa multzo bakoitzeko eskaera guztien artean lortutako puntuen artean zatituko da, eta horrela aterako da halako multzokoa izateagatik dagokion puntuaren balioa.

Puntuaren balioa multzo bakoitzean aurkeztutako eskaera bakoitzak lortutako puntuekin biderkatuko da. Kasu bakoitzean ateratzen den zenbatekoak ezin izanen du gainditu jardueraren defizita, ezta 5.3 oinarrian ezarritako muga ere.

Eragiketa horren ondotik multzo bakoitzerako kreditu erabilgarria agortzen ez bada, ateratzen den saldoa banatuko da, lehentasun ordenaren arabera,egiaztatutako eta onartutako defizitaren zenbatekora eta 5.3 oinarrian ezarritako dirulaguntzaren mugara iritsi ez diren eskaeren artean. Banaketa horretan dirulaguntza gisa onartzen den zenbatekoak ezin izanen du gainditu defizitaren %50 A multzoko jardueretan, %100 B multzoko jardueretan eta %35 C multzoko jarduetan. Gainera, ezin izanen da diruz lagundu 5.3 oinarrian ezarritako mugen gainetik.

Dena dela, edozein multzotan kreditu erabilgarririk egonen balitz, soberakina gainontzeko multzoen artean banatuko da, 5.3 oinarriko multzo bakoitzari esleitu zaion kopuruaren proportzioan.

Ordaindu beharreko zenbatekoa gutxitzen ahalko da ondoren, baldin eta onuradunak aurkeztutako frogagirien arabera egiaztatzen bada hasieran lortutako guztizko puntu kopurua legokiokeen guztizko puntu kopurua baino handiagoa dela.

Dena dela, ez da murrizketa aplikatuko baldin eta birkalkulatu ondoren gertatuko balitz epigrafe batean galdutako puntuak konpentsatzen ahal direla beste epigrafe batekin lortutakoekin.

Iragarkiaren kodea: F2103561