65. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen kideen Batzarrak, 2020ko abenduaren 29an egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa Mankomunitatearen 2021eko aurrekontuan, aparteko kreditu bat sortzeko.

Espedientea jendaurrean jarri da, Mankomunitatearen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2021eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 9koa), alegazioak aurkez zitezen 15 egun balioduneko epean; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/98 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak. Aipatu epe horretan ez da espedienteari buruzko alegaziorik, ez aurkeztu, ez jaso; hortaz, aipatu araudiarekin bat, espedientea besterik gabe onetsitzat jotzen da. Hona hemen aldaketaren testua.

Gastu-partida berri hau sortzea:

Partida: 2020rako kirol-jardueretarako ordaindutako kuotak itzultzea.

–Zenbakia: 1 0110 4800001.

–Zenbatekoa: 5.689,60 euro.

Partida: 2020rako kultur jardueretarako ordaindutako kuotak itzultzea.

–Zenbakia: 1 0110 4800002.

–Zenbatekoa: 1.504,80 euro.

Partida: etxola alokatzea PCR probak egiteko (COVID-19).

–Zenbakia: 1 9200 203001.

–Zenbatekoa: 429,24 euro.

Finantzabideak:

Aparteko kreditua: sarrera-partida berria sortzea.

Partida: udalen ekarpena, PCR probak egiteko etxola alokatzeko (COVID-19).

–Zenbakia: 1 4621008.

–Zenbatekoa: 429,24 euro.

Partida: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

–Zenbakia: 1 4508007.

–Zenbatekoa: 7.194,00 euro.

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko martxoaren 3an.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2104111