65. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa, Udalak eta haren patronatuek edo erakunde autonomoek antolatzen dituzten hezkuntza, kirol edo gizarte arloko ikastaro eta jardueretako sarrera eta izen emateen prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldia inork alegazio eta erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi da ordenantza horren aldaketa, alegia, Udalak eta haren patronatuek edo erakunde autonomoek antolatzen dituzten hezkuntza, kirol edo gizarte arloko ikastaro eta jardueretako sarrera eta izen emateen prezio publikoak arautzen dituen ordenantzarena. Beraz, argitara ematen dira aldatutako apartatuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tarifen eranskineko I.1 apartatua aldatu da, “Udalak eta haren patronatuek edo erakunde autonomoek antolatzen dituzten hezkuntza, kirol edo gizarte arloko ikastaro eta jardueretako sarrera eta izen emateen prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan”. Udalaren kirol eskolen tarifak dira eta honela gelditu dira:

TARIFEN ERANSKINA

I.1. Udalaren kirol eskolak. Lehiaketa federatuak eta federatu gabeak.

I.1.1.–Tarifak, 2020-2021 ikasturtea/denboraldia.

JARDUERA

EUROAK/IKASLEA-JOKALARIA

Kirol eskolak (erroldatuak)

145,00

Kirol eskolak (erroldatu gabeak)

175,00

I.1.2. Aurreko kuotetako murrizketak onestea, honelaxe geldituko baitira:

A) Familia ugariak.

Familia ugariari buruzko kontzeptutik, ondorengoek bete behar dituzten baldintzetatik eta haien kategorietatik abiaturik, arautuak baitaude Familia ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legearen 3., 4. eta 5. artikuluetan, Kirol Eskoletako tarifen hobarien taula hau onetsi da, horietan izena emana duten ikasleentzat, 15 urte betetzen dituzten ikastaroa/denboraldia bukatu arte.

FAMILIAREN EGOERA

% MURRITZAGO KUOTA

Lehen mailako familia ugaria, seme-alaba bat baino gehiago duena kurtso berean matrikulatua Kirol Eskoletan

Lehendabiziko seme-alaba: %0

Bigarren seme-alaba eta hurrengoak: %50

Bigarren eta hirugarren mailetako familia ugariak, seme-alaba bat baino gehiago dutenak kurtso berean matrikulatuta Kirol Eskoletan

Lehendabiziko seme-alaba: %25

Bigarren seme-alaba eta hurrengoak: %50

Familia ugariaren titulu eguneratua aurkeztu beharko da izena ematean.

B) Guraso bakarreko familiak.

% 50eko murrizketa, guraso bakarreko familietako ikasleen kasuan, Nafarroako Foru Komunitatean gurasoen egiaztapenari buruz 5/2019 Foru Legean xedatutakoaren arabera. Aurkeztu beharko dira familia osoarendako emandako titulu kolektiboa eta zein ikaslerendako lortu nahi den kenkaria, bada ikasle horren banakako txartela.

Zangozan, 2021eko otsailaren 26an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2103484