65. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MUNETA

1, 2 eta 3/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Munetako Kontzejuak, 2020ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen 2020ko aurrekontuan 1, 2 eta 3/2020 aurrekontu-aldaketak egiteko espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Munetan, 2020ko abuztuaren 14an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier López de Dicastillo Gastón.

Iragarkiaren kodea: L2104355