65. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2021erako karga-tasak. Behin betiko onespena

Leitza Udalak, 2020ko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen 2021erako karga-tasak ezartzea hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, ekonomia jardueren gaineko zergan, eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin eta harekin bat heldu den gainerako legeriarekin, espedientea jendaurrean egonen zen 30 egun baliodunean, 2021eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 15ean, argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko interesdunek azter zezaten eta egoki juzgatzen zituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten, jarritako epearen barnean.

Ez denez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, argitara ematen dira 2021eko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren tasa, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenak.

Zerga-tasak:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,37.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5 (gutxieneko kuota 20 euro).

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga:

Igoeraren urteko portzentajeak:

Koefizientea: 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.

SORTZE-ALDIAK

KARGA-TASA

Urtebetetik behera

%8,35

Urte bat

%8,35

2 urte

%8,35

3 urte

%8,35

4 urte

%8,35

5 urte

%8,35

6 urte

%8,35

7 urte

%11

8 urte

%17

9 urte

%17

10 urte

%17

11 urte

%17

12 urte

%17

13 urte

%17

14 urte

%17

15 urte

%17

16 urte

%17

17 urte

%11

18 urte

%11

19 urte

%8,35

20 urte edo gehiago

%8,35

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, indizea: 1,4.

Leitzan, 2021eko martxoaren 10ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2104172