65. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

1., 2., 3., 4. eta 5. aldaketak 2021eko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2021eko martxoaren 4an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2021/01, 2021/02, 2021/03, 2021/04 eta 2021/05 aldaketak Udalaren aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, auzotarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Uharten, 2021eko martxoaren 5ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2103961