65. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, 2021ean gazteendako jarduerak sustatzeko laguntzen deialdiarena

DDBN (Identifikazioa): 552976.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/552976).

Deialdi honen xedea da araubide bat ezartzea, Lizarrako Udalak laguntzak eman ditzan aukera eta bitarteko espezifikoak eskaintzen dituzten proiektu eta jarduerak egiteko 2021ean, helburu nagusi batekin: gazteek Lizarrako hirian modu aktiboan parte hartzea. Asmoa da gazteendako jarduerak sustatzea bereziki gazteen eskutik. Laguntza horiek 2021eko aurrekontuko partida honen kargura ordainduko dira: 3370-489000 - “Deialdia, gazteendako jarduerak sustatzeko laguntzak emateko”. Xede horretarako 16.000 euro izanen dira.

–Onuradunak:

  • Laguntzen onuradunak izan daitezke elkarteak, norbanakoak edo bestelako entitateak, irabazi-asmorik gabeak, baldin eta haien jarduketa esparrua Lizarrako udalerria bada eta programa honetako helburua betetzen badute.

–Oinarri arautzaileak: laguntza honen oinarri arautzaileak eskura daude deialdia onesten duen erabakiaren eranskinean.

–Zenbatekoa: 16.000 euro.

–Eskabideak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea hasiko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean eta 2021eko urriaren 30ean bukatuko da. Deialdiak atzerako eragina izanen du 2021eko urtarrilaren 1a arte. Aurrekontuan kreditu erabilgarririk dagoen bitartean, jarduera puntualen proiektuetarako bigarren epe bat irekita dagoela ulertuko da, partida agortu arte.

Lizarran, 2021eko martxoaren 10ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2104162