65. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa, mintegiko azpiegitura eta zerbitzuak erabiltzeko erregelamenduan eta lokalak adjudikatzeko deialdiaren oinarrietan. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2021eko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Lizarrako Udalaren jabetzako mintegiko azpiegitura eta zerbitzuak erabiltzeko erregelamenduan eta lokalak adjudikatzeko deialdiaren oinarrietan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da aldaketa egitea Lizarrako Udalaren jabetzako mintegiko azpiegitura eta zerbitzuak erabiltzeko erregelamenduan eta lokalak adjudikatzeko deialdiaren oinarrietan, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizarran, 2021eko martxoaren 4an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2104054