65. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Padel pista eraikitzeko obrak. Eskudantziak eskuordetzea

Enerizko Udalak, 2020ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, onetsi zuen ondotik ematen den erabakia. Hona hemen haren xedapen zatia hitzez hitz:

“Ikusirik prozeduraren zein unetan dagoen tramitatutako kontratazio espedientea, honako inbertsio honen exekuzioa adjudikatzeko: Padel pista bat eraikitzeko obra-kontratua.

Ikusirik emandako txostenak eta espedientean den dokumentazioa.

ERABAKITZEN DA:

1.–Onestea “Padel pista” izeneko exekuzio proiektua, Iñigo Elizalde Lecumberri eta Laura Apezteguía Gonzalezek egina.

2.–Kontratua gauzatzeak dakarren gastua baimentzea, 78.554,52 euro, BEZa kanpo, 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorraren 1. 3420.62200 aurrekontu-aplikazioaren kargura, 161/2020 espedienteari jarraikiz sartutako aurrekontu-aldaketaren arabera (aparteko kreditua).

3.–Ezartzea espresuki atzeratzen dela aurreko puntuan erabakitako baimenaren eraginkortasuna, aurrekontua behin betiko gaitu arte (161/2020 espedientea).

4.–Kontratazio espedientea onestea. Bertan dira lizitazioa arautuko duten kontratazioaren plegu arautzaileak, prozedura erraztuaren bidez.

5.–Agintzea has dadila lizitazio-prozedura, baita espedientea bideratzea ere, kontratua adjudikatu arte.

6.–Alkatetzako titularrari eskuordetzea behar diren eskudantziak, honako kontratu hau adjudikatzeko eta exekutatzeko erabakiak hartzeko:“Padel pista bat eraikitzeko obra-kontratua”.

7.–Eskuordetzea egiteko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eskuordetzeak erabaki honen biharamunean indarra hartuko duen arren.”

Argitara dadin igortzen dut, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 51.2 artikuluan ezarritakoarekin (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez).

Eneritzen, 2021eko martxoaren 4an.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

Iragarkiaren kodea: L2103772