65. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Beintza-Labaiengo Udalak tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua sustatu du, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa betez. Argitara eman eta ohartarazten da espedientea udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartu nahi ez dituztela berariaz adierazteko.

Barrutian sartu beharreko mugapeak: Beintza-Labaien.

Ehiza barrutiko jabea: Beintza-Labaiengo Udala.

Beintza-Labaienen, 2021eko martxoaren 8an. Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2104000