65. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

581/2021 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoa aldatzen duena”, Gobernu Kontseiluak 2021eko martxoaren 9an hartu zuen erabakiaren bidez onetsia.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekreturen bidez onetsi ziren Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindua ematen dut Gobernu Kontseiluak 2021eko martxoaren 9an hartutako erabakia argitaratzeko. Erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoa aldatu da.

GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA
ALDATZEN DUENA

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, aplikatu beharrekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileei, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Aipatu foru dekretuak ezartzen du plantilla organikoa onetsi egin behar dela. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarri diren ordainsari osagarriak esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez –zeina urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen–, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Behin baino gehiagotan aldaketak izan dituen plantilla hori urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2020ko otsailaren 26an argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 39. zenbakian, errektoreak 2020ko urtarrilaren 30ean emandako 182/2020 Ebazpenaren bidez.

Zerbitzu eta unitate organiko batzuek hala eskatu baitute, beharrezkoa da plantilla organikoan zenbait aldaketa egitea, zerbitzu eta unitate horien benetako beharretara egokitzeko.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2021eko martxoaren 9an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion

ERABAKIA:

Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den oroitidazkian daude aldaketa horiek.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki-ohol elektronikoan argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere erabakia argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2021eko martxoaren 9an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA

Oroitidazkia: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoaren aldaketak.
2021. Urteko ekitaldia

A.–Lanpostuen aldaketak.

A.1. Lanpostuen lanaldiaren aldaketa.

Lanpostu honen atxikipena aldatu da:

–Kudeatzailetza / Antolaketaren, kalitatearen eta prozesuen zerbitzua / Kudeaketa hobetzeko atala / Ikastegiak eta sailak koordinatzeko unitatea / Administrazio laguntzako 1. unitatea.

LANPOSTU ZK.

POSTUA

HASIERAKO LANALDIA

AZKENEKO LANALDIA

702

Estatistika, informatika eta matematika sailari laguntzeko koord.

Goizez

Sail eta ikastegietako lanaldi zatitua

Justifikazioa: Saileko Zuzendaritzak eskatuta, bertan zerbitzu hobea eskaintzeko eta Pinuak eraikinean beharrezkoa dela uste delako.

–Kudeatzailetza / -- / Azpiegitura, lan osasun eta zerbitzu orokorretako zerbitzua.

POSTUA

HASIERAKO

LANALDIA

AZKENEKO LANALDIA

140

Lan Arr. Preb. GMT (Lan. Seg.)

Lanaldi zatitua

Goizez

Justifikazioa: zerbitzuaren antolaketa egokia erraztea, benetako beharretara egokitzeko.

Iragarkiaren kodea: F2104143