65. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

641/2021 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Gobernu Kontseiluak 2021eko otsailaren 9an onetsitako erabaki bateko akatsen zuzenketa argitaratzen da, hots, Administrazioko eta Zerbitzuetako C eta D mailetako langileen Lan Publikoaren Eskaintza onesten duen Erabakiari dagokiona (2018ko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako egonkortze-tasaren aplikazioaren ondoriozko erabakia).

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txosten baten bidez, aditzera eman dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluaren 2021eko otsailaren 9ko erabaki baten testuan aurkitutako akatsak. Erabaki haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako C eta D mailetako langileen Lan Publikoaren Eskaintza onetsi zen, 2018ko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako egonkortze-tasaren aplikazioaren ondorioz, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 2021eko otsailaren 9ko 222/2021ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen erabakia 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2021eko otsailaren 22koan).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz, “Administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak”.

Azaldutako guztiarengatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluaren 2021eko otsailaren 9ko erabaki baten testuan aurkitutako akatsak, hau da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako C eta D mailetako langileen Lan Publikoaren Eskaintza onesten duen Erabakian aurkitutakoak (2018ko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako egonkortze-tasaren aplikazioaren ondoriozko erabakia). Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 2021eko otsailaren 9ko 222/2021ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen erabakia 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2021eko otsailaren 22koan).

Honela dioen tokian:

LANPOSTUA

LANTOKIA

Zerbitzuetako ofiziala

C

835

Azpiegituren, Lan Osasunaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua

Iruña

Zerbitzuetako ofiziala

C

841

Azpiegituren, Lan Osasunaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua

Iruña

Honela esan behar du:

LANPOSTUA

LANPOSTU ZK.

LANTOKIA

Zerbitzuetako ofiziala

C

835

Azpiegituren, Lan Osasunaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua

Tutera

Zerbitzuetako ofiziala

C

841

Azpiegituren, Lan Osasunaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua

Tutera

Bigarrena.–Erabaki hau Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko martxoaren 15ean.–Ramón Gonzalo García, Errektorea.

Iragarkiaren kodea: F2104539