65. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

32/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, aldatzen duena Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abuztuaren 14ko 140/2009 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez onetsi ziren Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziaren autolikidaziorako 576 eredua eta Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziko zerga onurak eskatzeko 05 ereduam eta ezarri ziren eredu horiek Internet bidez aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura.

Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziaren araudi erregulatzaileak (Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen barruan dagoena) zerga-oinarria salbuesteko eta murrizteko zenbait egoera ezartzen ditu. Zergadunak onura fiskal horiek eskatu behar ditu Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziko onura fiskalak eskatzeko 05 ereduaren bitartez. Eredu hori abuztuaren 14ko 140/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

Foru agindu honek salbuesteko honako egoera hauek sartzen ditu 05 ereduan: Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 80.1 artikuluak arautzen duena, ikerketa, irakaskuntza edo ikasketa jardueretako unibertsitateen izenean matrikulatutako garraiobideak salbuesteko, eta Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 43.1 artikuluaren n) eta ñ) letrek arautzen dituzten salbuesteko egoerak. Halaber, kentzen dira aipatutako 43.1 artikuluaren i), k) eta l) letretan jasotzen diren salbuespen egoerak.

Gainera, 5. artikuluari 3. apartatu bat gehitu zaio. Bost, zehazteko zergaren zerga-oinarria salbuesteko eta murrizteko edozein egoera aplikatzea eskatzen duten zergapekoek eskabide ereduari egoera bakoitzari dagokion dokumentazioa erantsi beharko diotela. Dokumentazio hori Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian eskuragai egonen da.

Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 48.1 artikuluak ahalmena ematen dio tributu arloko eskumena duen departamentuko titularrari Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziaren autolikidazioa eta sarrera egiteko lekua, modua, epeak eta inprimakia ezartzeko.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzen da 140/2009 Foru Agindua, abuztuaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana. Foru agindu horren bidez onetsi ziren Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziaren autolikidaziorako 576 eredua eta Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziko zerga onurak eskatzeko 05 eredua, eta ezarri ziren horiek Internetez aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura..

Abenduaren 14ko 140/2009 Foru Lege Orokorraren manu hauek honako testu hau izanen dute:

Bat.–2. artikulua. Bi:

“Bi. Eredu hau ondoko zergapekoek aurkeztuko dute, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan ezarrita dagoenaren arabera:

a) Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 43.1 artikuluko a), b), c), d), e), f), n) eta ñ) letretan aurreikusita dauden salbuespenetako bat eskatzen duten subjektu pasiboek.

b) Abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 43.4 artikuluak aipatzen duen zerga-oinarria murrizteko egoera aplikatzea eskatzen duten subjektu pasiboek.

c) Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 80.1 artikuluak ezartzen duen Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziaren salbuespena eskatzen duten subjektu pasiboek”.

Bi.–5. artikulua. Bost, 3. apartatu bat gehitzea.

“3. Foru agindu honek aipatzen duen zergaren zerga-oinarria salbuesteko eta murrizteko edozein egoeraren aplikazioa eskatzen duten zergapekoek egoera bakoitzari dagokion dokumentazioa erantsi beharko diote eskabide ereduari. Eredu hori Nafarroako Foru Ogasunaren web-orrian egonen da, helbide honetan: https://hacienda.navarra.es”.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko martxoaren 10ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2104104