63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

489/2021 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna ezartzen duena Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 11ko 145/2020 Foru Aginduak onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2021eko lan egutegia, eta 1.2 artikuluak adierazten du ezen, aste barreneko jaiegunak ezartzerakoan, Iruñean aritzen ez diren langileentzat jaiegun izanen direla Nafarroako herrietako 2021eko jaiegunen ebazpenean ezartzen den herriko jaieguna eta, herriko festak direla eta, horien hasierako eguna 12etatik aurrera, eta lau egun gehiago. Beraz, horren ondorioetarako, bidezkoa da Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen hau onestea, herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna zehazteko, herri bakoitzean aritzen diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile guztientzat.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren herrietako 2021eko jaiegunak zehaztu ondoren (Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 819/2020 Ebazpena, organo beraren urtarrilaren 22ko 20/2021 Ebazpenak aldatuta), bidezkoa da herri bakoitzeko herri festetako zaindariaren eguna zehaztea. Horren ondorioz, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 11ko 145/2020 Foru Aginduaren aipatu 1.2 artikuluan ezarritakoa bete beharrez, aste barreneko jaiegunak ezartzen dira Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langileentzat.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna zehaztea, Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.

Iruñean aritzen ez diren langileentzat, herriko festak direla-eta jaiegun izanen dira Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 11ko 145/2020 Foru Aginduaren 1.2 artikuluan ezarritakoa aplikatzearen ondoriozkoak, kontuan harturik jarraian ematen den zerrenda, kasuan kasuko zaindariaren eguna eta herria jasotzen dituena:

HERRIA

ZAINDARIAREN EGUNA 2021

Abartzuza

Abuztuaren 16a

Ablitas

Abuztuaren 30a

Oibar

Abuztuaren 16a

Allo

Abuztuaren 25a

Altsasu

Irailaren 11

Antzin

Uztailaren 23a

Andosilla

Irailaren 8a

Agoitz

Abuztuaren 9a

Arguedas

Abuztuaren 2a

Arroitz

Irailaren 9a

Artaxoa

Irailaren 8a

Auritz

Ekainaren 24a

Aiegi

Irailaren 3a

Azagra

Irailaren 9a

Bera

Abuztuaren 4a

Beriain

Uztailaren 30a

Buñuel

Abuztuaren 16a

Cabanillas

Abuztuaren 16a

Cadreita

Uztailaren 16a

Caparroso

Irailaren 2a

Cárcar

Irailaren 14a

Zarrakaztelu

Abuztuaren 2a

Cascante

Abuztuaren 30a

Kaseda

Irailaren 8a

Castejón

Ekainaren 29a

Cintruénigo

Irailaren 8a

Corella

Irailaren 24a

Cortes

Irailaren 30a

Deikaztelu

Abuztuaren 25a

Doneztebe

Ekainaren 29a

Elizondo (Baztan)

Uztailaren 26a

Lizarra

Abuztuaren 3a

Etxarri Aranatz

Abuztuaren 2a

Faltzes

Abuztuaren 16a

Fitero

Irailaren 13a

Fontellas

Irailaren 2a

Funes

Abuztuaren 9a

Fustiñana

Abuztuaren 9a

Goizueta

Abuztuaren 16a

Gorraitz (Eguesibar)

Irailaren 4a

Uharte

Irailaren 21a

Irurita (Baztan)

Maiatzaren 20a

Irurtzun

Uztailaren 22a

Izaba

Uztailaren 25a

Iturmendi

Uztailaren 16a

Lakuntza

Abuztuaren 24a

Larraga

Abuztuaren 6a

Leitza

Abuztuaren 11

Lekunberri

Urriaren 11

Lerin

Abuztuaren 16a

Lesaka

Uztailaren 7a

Lezaun

Ekainaren 29a

Lodosa

Abuztuaren 2a

Los Arcos

Abuztuaren 16a

Irunberri

Abuztuaren 31

Martzilla

Abuztuaren 24a

Mélida

Abuztuaren 20a

Mendabia

Abuztuaren 24a

Mendigorria

Abuztuaren 16a

Milagro

Irailaren 6a

Miranda Arga

Abuztuaren 24a

Monteagudo

Abuztuaren 16a

Murchante

Abuztuaren 17a

Nabaskoze

Abuztuaren 6

Noain (Elortzibar)

Abuztuaren 26a

Otsagabia

Irailaren 3a

Olazti

Uztailaren 26a

Erriberri

Irailaren 14a

Orkoien

Ekainaren 17a

Oronoz (Baztan)

Abuztuaren 15a

Ororbia

Abuztuaren 23a

Azkoien

Irailaren 6a

Gares

Uztailaren 25a

Ribaforada

Abuztuaren 25a

Erronkari

Abuztuaren 16a

Ezkaroze (Zaraitzu)

Uztailaren 15a

San Adrián

Uztailaren 26a

Zangoza

Irailaren 13a

Santakara

Abuztuaren 16a

Sartaguda

Abuztuaren 4a

Sesma

Abuztuaren 23a

Tafalla

Abuztuaren 16a

Tutera

Uztailaren 27a

Larraintzar (Ultzama)

Abuztuaren 2a

Valtierra

Abuztuaren 18a

Viana

Uztailaren 22a

Alesbes

Irailaren 17a

Villatuerta

Abuztuaren 16a

Zubiri (Esteribar)

Abuztuaren 7a

Zudairi (Ameskoabarrena)

Abuztuaren 20a

2. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan aritzen diren langileentzat, eskolaren funtzionamenduaren berezitasunagatik, bai eta Antsoain, Barañain, Berriozar, Atarrabia, Burlata, Zizur Nagusia, Zizur, Mutiloa, Sarriguren, Cordovilla, Elkano eta Imarkoain herrietan aritzen diren langileentzat ere, zaindariaren jaieguntzat hartuko da, herriko festak direla eta, Iruñerako ezarritakoa, hau da, uztailaren 7a.

Aurreko paragrafoko salbuespena ez zaie aplikatuko liburutegien sarean aritzen diren langileei; izan ere, kasuan kasuko lantokiaren herriko zaindariaren jaieguna izanen dute, ebazpen honen lehenbiziko apartatuan ezarritakoaren arabera. Beraz, ondokoak hartuko dira zaindariaren eguntzat, herriko festak direla eta, herria zein den:

Antsoain

Irailaren 17a

Barañain

Ekainaren 24a

Berriozar

Abuztuaren 26a

Burlata

Abuztuaren 16a

Mutiloa

Ekainaren 18a

Atarrabia

Urriaren 4a

Zizur Nagusia

Irailaren 13a

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2103063