63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko martxoaren 3an hartua, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako klase pasiboen pentsioak eguneratzen dituena 2021. urterako.

Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen 25.2 artikuluak ezartzen duenez, pentsioen zenbatekoa urtero gaurkotuko da Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko foru legeak ekitaldi ekonomiko bakoitzerako ezartzen duen portzentajean.

2021. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 20/2020 Foru Legearen 10. artikuluak ezartzen du: “2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioek, indarreko araudiaren arabera eguneratzeko eskubidea dutenek, pentsio publikoek urte horretan duten igoera bera izanen dute”. Igoera horretatik kanpo gelditzen dira alargun pentsio eta zurztasun pentsio batzuk, lanbide arteko gutxieneko soldataren arabera finkatzen baititu aplikazio araudiak.

Ildo horretan, 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legeak (2020ko 341. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 31koan) jasotzen du 2021ean pentsio publikoak goratuko direla, oro har, %0,9ko igoera izanen baitute, lege horren 35. artikuluarekin bat.

Gutxieneko alargun pentsioen zenbatekoa 13.300,00 eurokoa izanen da (950 euro/hilabetea) 2021. urterako. Zenbateko hori lanbide arteko gutxieneko soldatari lotuta dago Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legean, bat etorriz otsailaren 4ko 231/2020 Errege Dekretuaren (2021. urterako luzatutakoa, abenduaren 29ko 38/2020 Errege dekretuaren 6. xedapen gehigarrian bidez) 1. artikuluan eta xedapen iragankor bakarreko 1.a) apartatuan xedatutakoarekin. Zenbateko bera aplikatuko zaie zurztasun pentsioei; batetik, 10/2003 Foru Legean aurreikusitako eskubide pasiboen sistemakoak direnean, baldin haien onuradunak aitarik ez amarik ez duten umezurtzak badira; eta, bestetik, funtzionarioen eskubide pasiboen araubidearen babesean emandakoak direnean, baldin funtzionarioak martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sistemari atxikita badaude. Salbuespen bakarrak dira aurreikusten direnak 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 20/2020 Foru Legearen 11. artikuluko 7. apartatuko bigarren paragrafoan.

Bestalde, 2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 20/2020 Foru Legearen 11. artikuluko 3. apartatuko a) letran zehazten denez, 10/2003 Foru Legearen aurreko sistemari atxikita dauden funtzionarioen eskubide pasiboen araubideari dagokionez, “eskubide pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoak 2021. urteari dagozkionak izanen dira, hau da, 1983. urtekoei geroko aurrekontuei buruzko foru legeek finkatutako igoerak aplikatu ondoren sortzen direnak”.

Azkenik, Foru Diputazioaren 1981eko azaroaren 16ko Erabakian (erabaki horren bidez Nafarroako osasun arloko funtzionario titularren ordainsariak erregulatzeko araua onetsi zen) aurreikusitako araubide juridikoari atxikita dauden udaleko osasun arloko funtzionarioei dagokienez, horren 7. artikuluak xedatzen du: “Arauan ezarritako ordainsariak urtero eguneratuko dira Foru Diputazioak aurrerantzean ezartzen dituen bezala, udaleko gainerako funtzionarioen araubide orokorraren barnean”.

Hortaz, bidezkoa da pentsioen eguneratzea zehaztea, eta gutxieneko erretiro pentsioen, alargun pentsioen eta zurztasun pentsioen zenbatekoak zehaztea 2021. urterako, bai eta eskubide pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoak ere, behin aplikatu ondoren 2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 20/2020 Foru Legeak 2021. urtean sortzen diren erretiro eta pentsioetarako finkatzen duen igoera, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sistemaren babesean dauden funtzionarioen eskubide pasiboen araubidean. Izan ere, lege horren bidez, eskubide pasiboen araubide iragankor bat ezarri zen Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioentzat. Bidezkoa da, orobat, udaleko osasun arloko funtzionarioen eskubide pasiboak kalkulatzeko kontuan hartu behar diren ordainsari kontzeptuak eguneratzea, funtzionarioak atxikita daudenean 1981eko azaroaren 16ko Erabakian ezarritako araubide juridikoari.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioek, eguneratzeko eskubidea dutenen kasuan, %0,9ko igoera izanen dute.

2. Eguneratze hori ez zaie aplikatuko jadanik aitortuak dauden edo etorkizunean aitortuko diren pentsioei, baldin eta berek bakarrik nahiz onuradun berak jasotzen dituen beste pentsio publiko batzuekin batera, pentsio publikoetarako ezarritako urteko gehieneko zenbatekoa gainditzen badute, hau da, 37.904,86 euro 2021. urtean.

3. Nafarroako administrazio publikoen montepioetako gutxieneko erretiro pentsioa, indarreko araudiaren arabera gaurkotzeko eskubidea duena, 15.376,20 eurokoa izanen da 2021. urtean, urte osoko kopurua harturik.

4. Gutxieneko alargun pentsioak eta zurztasun pentsioak lanbide arteko gutxieneko soldataren parekatzen dira 2021erako; hortaz, 13.300,00 eurokoak izanen dira urte osoko kopurua harturik. Salbuespena da, zurztasun pentsioei dagokienez, 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 20/2020 Foru Legearen 11. artikuluko 7. apartatuko bigarren paragrafoan ezarritakoa.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legean ezarrita dagoen eskubide pasiboen sistemako zurztasun pentsioei ere aplikatuko zaie, baldin onuradunak aitarik ez amarik ez duten umezurtzak badira. Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzkoa da foru lege hori.

5. Martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako langile funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzkoa, babesetik aparte dauden eta Nafarroako Foru Diputazioko Erretiro eta Pentsio Kutxan eta Nafarroako Udal Funtzionarioen Montepioetan sartuta dauden funtzionarioei dagokienez, haien eskubide pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoak honako hauek izanen dira 2021. urterako:

MAILA

SOLDATA

BIZITZAREN GARESTITZE PLUSA

1

13.743,58

10.149,87

2

11.306,13

9.629,25

3

10.064,92

9.364,51

4

9.566,34

9.258,43

5

9.145,91

9.168,87

6

8.758,59

9.085,95

7

8.391,48

9.215,78

8

8.135,61

9.503,04

9

7.765,20

9.423,84

10

7.547,12

9.204,76

11

7.350,79

9.089,95

12

6.929,12

8.840,99

13

6.641,58

8.700,03

14

6.117,02

8.432,35

15

5.633,97

8.046,30

16

5.339,39

7.872,83

17

4.852,50

7.699,71

6. 1981eko azaroaren 16ko Erabakian ezarritako araubide juridikoari loturiko osasun arloko udal langileen eskubide pasiboak kalkulatzeko kontuan izan behar diren ordainketa kontzeptuak ondoko hauek dira 2021. urterako, ezertan galarazi gabe Nafarroako Osasun Eskualdeei buruzko azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legearen laugarren xedapen iragankorrean dauden kasuetarako aplikagarri gerta daitezkeen gainerako kontzeptuak:

a) Medikuak, farmazialariak eta albaitariak:

SOLDATA

FAKULTATIBOAREN LANPOSTUA

8.587,21

5.611,94

b) Osasun laguntzaile teknikoak:

SOLDATA

FAKULTATIBOAREN LANPOSTUA

4.963,07

4.489,90

7. Erabaki honek 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorio ekonomikoak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, orok jakin dezan.

8. Erabaki hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Prestazio Sozialen Zerbitzura.

Iruñean, 2021eko martxoaren 3an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2103559