63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko C-7 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektuan. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko otsailaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Zizur Nagusiko Udal Planeko C7 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektuan, Juan Miguel Mendive Urdiainek sustaturik. Proiektua udal katastroko 2. poligonoko 1629. lurzatiari esleitu zaion erabilerari buruzkoa da.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin bat.

Zizur Nagusian, 2021eko otsailaren 23an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2103119