63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1390. lurzatian.
Hasierako onespena

Villatuertako Udaleko alkateak, 2021eko otsailaren 23ko 029/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen María Andresa Urricelqui Rosek sustaturiko xehetasun-azterketa, katastroko 1. poligonoko 1390. lurzatiko eraikuntzako gehieneko lerrokadurak aldatzeko, helburu duena eskailera bat egitea kanpoaldean.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Udaleko osoko bilkurari igorriko zaio, behin betiko onets dadin, bidezkoa bada.

Villatuertan, 2021eko otsailaren 23an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2103121