63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa xehatua, zerri-haztegietako jarduerekin loturiko eraikuntzen inguruan.Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2019ko azaroaren 26an egin osoko bilkura berezian, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, erabaki hau

HARTU ZUEN:

Lehena.–Hasiera batean onestea Arau Subsidiarioetako aldaketa xehatua, zerri-haztegietako jarduerekin loturiko eraikuntzei dagokienez, instalazioak handitzeko aukera eman, indarrean den legediak ezartzen dituen higiene eta osasun baldintzak bete, nahiz abeltzaintzako ustiategien eraikuntzak handitzeko beste mota bateko beharrei erantzute aldera. Nolanahi ere, debekatuta geldituko da egungo ustiapenaren AzLU kopurua handitzea. Horiek kontuan hartu, eta, halaber, abeltzaintzako ustiategietan eta haien instalazioetan bete beharko dira, ingurumeneko baldintza teknikoak eta higieniko sanitarioak, honakoetan ezarritakoak: martxoaren 20ko 31/2019 Foru Dekretuan, eta ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuan (azaroaren 6ko 76/2006 Dekretuak aldatua).

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, gutienez ere, Nafarroan plazaratzen diren egunkarietan argitaratuta, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan.

Alesbesen, 2021eko martxoaren 2an.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2103413