63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Hiri-jarduketarako plan berezia UCA-51D unitatean.
Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2021eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, erabaki hau

HARTU ZUEN:

Lehena.–Hasiera batean onestea Alesbesko arau subsidiarioetako UCA-51D unitatearen hiri-jarduketarako plan berezia.

Bigarrena.–Alesbesko arau subsidiarioetako UCA-51D unitateko hiri-jarduketarako plan berezia jendaurrean jartzea hilabetean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratzen denetik. Horri dagokionez, interesdunen eskura geldituko da tramitatutako administrazio espedientea, Udal Idazkaritzan azter dadin jendaurrean dagoen bitartean.

Alesbesen, 2021eko martxoaren 2an.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2103412