63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Udal Plan Orokorra jendaurrean jartzea,
behin-behinean onetsi aitzin

Alesbesko Udalak, 2021eko otsailaren 26an egin osoko bilkura arruntean eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Alesbesko Udal Plan Orokorraren testua aztertuta, behin-behinean onetsi aitzin, eta segurtasun juridikoa, informaziorako eskubidea eta herritarren parte-hartzea bermatze aldera, berriz ere jendaurrean jartzen da, 45 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean bi egunkaritan argitaratzeko betebeharra gauzatu eta udal webgunean txertatzen denetik hasita.

Bigarrena.–Jendaurreko aldia iraganik, alegazioak ebatziko dira eta, haiekin bat, ondoriozko testua Osoko Bilkurari aurkeztuko zaio behin-behinean onets dezan.

Alesbesen, 2021eko martxoaren 2an.–Alkate udalburua, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2103409