63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Laburpena, dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileena, COVID-19aren osasun-krisiak eragindako larrialdi sozial eta ekonomikoa dela eta

DDBN (Identifikazioa): 552180.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/552180).

Deialdi honen xedea da COVID-19ak eragindako ekonomia-krisiaren ondorio ekonomikoak arintzea.

Dirulaguntzak bideratu dira udalerriko autonomoendako, gertuko merkataritzarako eta ostalaritzarako, diru-sarreretan izan duten beheititzea arintzeko, eta azken batean tokiko ekonomia suspertzeko.

Laguntza lerroak dira Osoko Bilkurak onetsitako deialdi honen 4. oinarrian ezarritakoak.

Vianan, 2021eko martxoaren 5ean.–Alkate udalburua, María Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2103960