63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Laburpena, 2020-2021 ikasturteko laguntzen deialdiarena, unibertsitateko, batxilergoko eta graduko ikasketetarako

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/552173). DDBN (Identifikazioa): 552173.

Deialdi honen xedea da premia duten familiei laguntza ematea, familiako kideen ikasketen gastuen zati bat ordaintzeko.

Laguntza hauek dira 2020-2021 ikasturtean unibertsitateko, batxilergoko eta graduko ikasketak (erdi eta goi mailakoak), bai eta oinarrizko lanbide heziketakoak ere egiten dituzten Vianako ikasleendako (ez dira onartzen master, aditu edo graduondoko ikasketak).

Laguntza hauek eska daitezke Osoko Bilkurak onetsitako deialdi honen 1. oinarrian ezarritako kontzeptuengatik.

Vianan, 2021eko martxoaren 5ean.–Alkate udalburua, María Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2103959