63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hitzarmena, Elkanoko 8. poligonoko 52. lurzatian
Hiri-jarduketarako plan bereziaren ondorioz nahitaez lagatu beharreko aprobetxamenduaren %10 dirutan emateko.
Behin betiko onespena

Elkanoko 8. poligonoko 52. lurzatian Hiri-jarduketarako plan bereziaren ondorioz nahitaez lagatu beharreko aprobetxamenduaren %10 dirutan emateko hitzarmena, María Isabel González Diezek sustatua, hasiera batez onetsita, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Eguesibarko Udalak, 2021eko otsailaren 22an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen hitzarmena. Hitzarmen hori Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz.

Sarrigurenen, 2021eko martxoaren 1ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2103573