63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

2021. urteko karga tasak

Urrozko Udalak, 2021eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, aho batez erabaki da karga-tasa hauek ezartzea 2021erako:

1) Karga-tasa hauek ezartzea 2021rako:

Zergak:

1.–Kontribuzioa: %0,13 kobratuko da.

2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.

3.–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: %0,12.

4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

2) Erabaki honek 2021eko otsailaren lehenean hartuko du indarra.

3) Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, orok jakin dezan.

Urrozen, 2021eko otsailaren 23an.–Alkatea, Josu Zozaya Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2103079