63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

Ordenantza, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Ez denez alegaziorik aurkeztu Urdiango Udalaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren hasierako onespenaren aurka, Urdiaingo Udalak behin betiko onetsi du, 2021eko urtarrilaren 14an egindako osoko bilkuran. Hasierako onespena 2020ko uztailaren 22an eman zitzaion eta 2020ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 10ean.

Urdiainen, 2021eko otsailaren 3an.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.

URDIAINGO UDALAREN HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Onespenaren eguna 2021/01/14

I. TITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Ordenantza honen xedea da arauak ezartzea, Urdiaingo udal-mugarteko herri-ondasunen administrazioa, xedapen-egintzak, defentsa, berreskuratzea eta aprobetxamendua egiteko.

2. artikulua. Herri-ondasunak dira herri honetako bizilagun guztiek aprobetxatu eta erabil ditzaketenak.

3. artikulua. Herri-ondasunak dira besterenezinak, preskribaezinak eta enbargaezinak, eta ez dute beren gain tributurik izanen.

Haien izaera eta tratamendu juridikoan ez da aldaketarik izanen, edozein dela ere haiek aprobetxatu edo erabiltzeko era.

4. artikulua. Hauek dira herri-lurretako ondasunen gaineko arauak: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta haren erregelamenduzko xedapenak, ordenantza hau, Nafarroako Foru Zuzenbide Administratiboaren gainerako arauak eta Foru Zuzenbide Pribatuaren arauak, deusetan galarazi gabe Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 40. artikuluan xedatutakoa.

II. TITULUA

Administrazioa eta xedapen egintzak

5. artikulua. Urdiaingo Udalari dagozkio ahalmenak herri-lurretako ondasunak erabiltzeko, administratzeko, aprobetxatzeko eta antolatzeko, ordenantza honetan azaltzen den moduan.

Herri-lurretako ondasunen inguruan Urdiaingo Udalak hartutako erabakiek Nafarroako Gobernuaren baimena beharko dute 6/1990 Foru Legean ezarritako kasuetan (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

6. artikulua. Lurzati txikiak saldu edo trukatzeko desafektazioa egin aurretik Nafarroako Gobernuak haien onura publiko edo soziala deklaratu beharko du eta, hori baino lehen, Urdiaingo Udalak frogatu beharko du dagoen asmoa ezin dela beste bide batzuen bitartez lortu, hala nola lagapena eginez edo kargak ezarriz, lehentasuneko aukerak izan arren.

Herri-lurretako ondasunak desafektatu ondotik beste batzuei lagatzeko edo kargak ezartzeko hartzen diren erabakietan, itzultze klausula sartuko da, egintza horien helburuak edo baldintzak desagertu edo betetzen ez diren kasuetarako.

Halakorik gertatuko balitz, lur horiek Urdiaingo Udalaren ondarera itzuliko lirateke herri-ondasun gisa.

Foru Legearen 6. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

III. TITULUA

Herri-ondasunak defendatu eta berreskuratzea

7. artikulua. Urdiaingo Udala ahaleginduko da herri-ondasunak zaindu, defendatu, berreskuratu eta hobetzen, eta kontra eginen dio haiendako kaltegarri izan daitekeen edozein pribatizazio saio edo ekintzari.

8. artikulua. Urdiaingo Udalak berez eta noiznahi berreskuratzen ahalko du herri-ondasunen jabetza. Beharrezko denean, ekintza zibilak sustatuko dira, herri-ondasunak berreskuratu eta defendatzeko.

9. artikulua. Urdiaingo Udalak Jabetza Erregistroak igortzen dizkion ediktuen berri emanen dio Nafarroako Gobernuari, lursailen inmatrikulazioa edo herri-lurrekin mugakide diren lursailen hedadura soberakina dela eta. Komunikazio horien gaineko erabakia hartu beharko du Osoko Bilkurak.

10. artikulua. Urdiaingo Udalak Nafarroako Gobernuaren aldez aurreko onespen berariazkoa beharko du herri-lurretako ondarea berreskuratzeko transakziorik egin nahi izanez gero.

11. artikulua. Udalak, baimen, emakida edo beste zernahiren kariaz herri-lurretako ondasunen gainean sortutako eskubideak eta haiek ekarritako okupazioak iraungitzeko, administrazio bidea erabiliko du beti eta ahalmen hertsatzaileez baliatuko da. Aldez aurretik kalte-ordaina eman ala ez, zuzenbidearen arabera izanen da.

12. artikulua. Urdiaingo Udalak herri-ondasunei buruzko kontratuetan parte hartzen duenean, berak interpretatuko ditu kontratu horiek, eta berak ebatziko ditu, halaber, haiek betetzean sortzen diren zalantzak.

Interpretazioaren gainean hartzen diren erabakiak berehala betearaztekoak izango dira.

13. artikulua. Urdiaingo Udalak herri-ondasunak defendatzeko bidezko diren ekintzak sustatzen ez dituenean, herritarren ekimena zilegi izanen da. Horrek aurrera eginez gero, Udalak herritarrei itzuli beharko dizkie sortutako gastuak.

IV. TITULUA

Herri-lurren aprobetxamendua

14. artikulua. Ordenantza honek aprobetxamendu hauek arautzen ditu:

a) Laborantzako herri-lurren aprobetxamenduak.

b) Larreen aprobetxamendua.

c) Etxerako egurraren aprobetxamendua.

d) Bestelako aprobetxamenduak.

15. artikulua. Urdiaingo Udala herri-lurren ekoizpena abian jartzen, hobetzen eta egoki aprobetxatzen ahaleginduko da, eta lurrok duten izaera sozialarekin bateragarri eginen du hori.

16. artikulua. Oro har, Urdiaingo herri-lurretako aprobetxamenduen onuradun izateko, familia-unitateen titularrek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Adinez nagusia izatea, edo adingabe emantzipatua, edo judizialki gaitua.

b) Urdiaingo Biztanleen Erroldan bizilagun gisa inskribatua egotea, gutxienez hiru urteko antzinatasunez.

c) Urdiainen urtean bederatzi hilabetez gutxienez jarraian egiazki bizitzea.

d) Udal honekin dituen zerga betebeharrak egunean izatea.

17. artikulua. Etxebizitza berean bizi diren guztiak hartuko dira familia-unitateko kidetzat.

Laborantzarako herri-lurren aprobetxamendua

18. artikulua. Laborantzako herri-lurren aprobetxamenduak zortzi urteko iraupena izanen du eta 16. artikuluko baldintzak betetzen dituzten eskatzaileen artean eginen da, justizia eta ekitate irizpideen arabera, eta lehentasun irizpide honi jarraituz:

a) Diru-sarrera gutxien duten familia-unitateak.

b) Urdiainen lurrik ez dutenak.

c) Herri-lurretako beste aprobetxamendurik ez dutenak.

Onuradunek zuzenean eta pertsonalki landu beharko dituzte herri-lurretako lurzatiak eta ezin dituzte errentan eman edo ustiatu, lan pertsonala ez den beste moduren baten bidez. Udalak egoki iruditzen zaizkion egiaztapenak egin ahalko ditu.

Berariaz debekatuta dago adjudikatzen diren finketan lurrak zentzuz jaso dezakeena baino ongarri organiko gehiago botatzea. Halaber, debekatuta dago edozein eraikuntza egitea, behin-behinekoa bada ere.

Orobat, ez da baimenduko aprobetxamenduak trukatzea adjudikaziodunen artean; horretarako, Udalaren baimena beharko da aldez aurretik.

19. artikulua. Betiere, Udalak, hiru hilabete lehenago jakinarazita, baliorik gabe uzten ahal ditu egindako adjudikazioak, Udalaren interesagatik eta justifikatutako arrazoiengatik.

Herri-larreen aprobetxamendua

20. artikulua. Herri-larreak, iparraldean, Sarabe alderdian daude eta hegoaldean, berriz, Urdintzau alderdian.

21. artikulua. Zuzenean aprobetxatuko dira larreak, eta debeku da azpierrentan ematea edo lagatzea.

Aitzineko paragrafoan xedatu denari dagokionez, larreen zuzeneko aprobetxamendutzat hartuko da onuradunak legez eratutako talde edo elkarteetan biltzen direnean egiten dena ere; betiere, kideek 16. artikuluan ezartzen diren baldintzak bete beharko dituzte.

22. artikulua. Herri-larreetan bazkatzen den aziendak ziurtagiria beharko du, egiaztatzeko betetzen direla maiatzaren 4ko 5/1984 Foru Legearen 1. artikuluan eskaturiko baldintzak (Herri-larreetan bazkatzen den Aziendaren Babesari buruzkoa), eta bete beharko ditu, halaber, Foru Lege horretan nahiz haren erregelamenduetan ezarritako baldintza guztiak.

23. artikulua. Herri-larreen adjudikaziodunak berariaz beharturik daude finkak garbi mantentzera sasirik gabe, mugak eta itxiturak errespetatzera eta baita horiek lehengoratzera ere.

24. artikulua. Debekatuta dago ahuntzak larratzea.

25. artikulua. Berariaz debekatuta dago adjudikatzen diren finketan lurrak zentzuz jaso dezakeena baino ongarri organiko gehiago botatzea.

26. artikulua. Halaber, debekatuta dago edozein eraikuntza egitea, behin-behinekoa bada ere.

27. artikulua. Aprobetxamenduaren epea 8 urtekoa izanen da.

28. artikulua. Larreen %100 adjudikatzen bada ere, zonalde bakoitzeko larreen %20ari dagokionez, ustiapena gauzatuko da baldin eta ez badago auzotar berririk, baldintzak bete eta aprobetxamendua eskatzen duenik; beraz, Udalak urtero zuzendu ahalko du adjudikatutako azalera, helburu horretarako.

29. artikulua. Urdiaingo herri-larreetan bazkatzen den azienda oro adjudikaziodunen jabetzakoa izanen da; berariaz debekatuta dago beste inoren azienda sartzea.

30. artikulua. Orobat, ez da baimenduko aprobetxamenduak trukatzea adjudikaziodunen artean; horretarako, Udalaren baimena beharko da aldez aurretik.

31. artikulua. Nolanahi ere, Udalak, hiru hilabete lehenago jakinarazita, baliorik gabe uzten ahal ditu egindako adjudikazioak, Udalaren interesagatik eta justifikatutako arrazoiengatik.

32. artikulua. Aprobetxamendu kanona adjudikazioaren unean zehaztuko da eta urtero igoko da, Nafarroako KPIaren aldaketen arabera.

Etxerako egurraren aprobetxamendua

33. artikulua. Mendian aski izan eta Nafarroako Gobernuak baimendu ondoren, epaitzak banatuko zaizkie ordenantza honen 16. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten familia-unitateei.

34. artikulua. Urtero finkatuko da familia-unitateei adjudikatu beharreko epaitzen bolumena, mendian dagoen egurraren arabera. Noizbait beharrezkoa baldin bada, eten eginen da aprobetxamendu hori, Udalari egoki iruditzen zaion denborarako.

35. artikulua. Epaitza guztiak zuzenean aprobetxatuko dira. Udalak ezarritako epeetan aterako dira eta horretarako Udalak zehazten dituen bideak erabiliz; berariaz debekatuta dago arrastaka ateratzea.

36. artikulua. Egurra atera eta erretiratuko da kalterik egin gabe itxiturei, bideei eta gainerako zuhaitzei; adjudikazioduna izanen da eragindako kalteen erantzulea.

37. artikulua. Epaitzen adjudikaziodunek une oro hartu beharko dituzte segurtasun-neurriak eta arriskuen prebentziokoak istripuak saihesteko, eta lanak beti lagunduta eginen dituzte, eguneko argiarekin, makineria eta erreminta homologatuak eta egoki zainduak erabiliz.

38. artikulua. Epaitzagatik ordaindu beharreko kanona urtero zehaztuko da aurrekontuan.

39. artikulua. Adjudikatutako egur guztia erretiratuko da menditik eta ezin izanen da pilatu bide, pista edo espazio publikoetan.

Herri-lurretako beste aprobetxamendu batzuk

40. artikulua. Herri-lurren okupazioa, herri-lurretako harrobien ustiapena eta herri-lurretan ezarri nahi den beste edozein erabilera arautuko du Udalak horretarako onesten duen baldintza-agiriak; agiri hori jendaurrean jarriko da eta Nafarroako Gobernuak baimendu beharko du.

Adjudikatzeko prozedura

41. artikulua. Herri-lurren aprobetxamendurako deialdiaren iragarkia argitara emanen da Urdiaingo Udalaren iragarki-taulan eta udalerrian barna dauden iragarki-tauletan, eskubidea dutela uste dutenek eskaerak egin ditzaten.

42. artikulua. Eskabideekin batera honako hauen gaineko zinpeko deklarazioa aurkeztuko da:

a) Eskatzailearen auzotasuna eta benetako bizilekua.

b) Familia-unitateko kideen kopurua eta bizikideak.

c) Zerga betebeharrak egunean izatea.

d) Urdiainen eta beste udalerrietan jabetzan dituzten lur azalerak.

e) Jabetzarik gabe erabiltzen den lur azalera.

f) Abelburuen kopurua, espeziea adierazita; larreak eskatuz gero, osasun-ziurtagiria erantsiko da.

g) Familia unitateko kide guztien diru-sarrerak, edozein jatorritakoak.

Udalak deklarazioko edozein punturen gaineko frogagiriak eskatu ahalko ditu.

43. artikulua. Udalak behin-behineko onespena emanen dio aprobetxamenduen adjudikazioari, eta jendaurrean jarriko du hamabost egunean, iragarkia paratuz Udalaren iragarki-taula ofizialean, alegazioak egin ahal izateko. Alegaziorik aurkezten ez bada, adjudikazioak behin betikoak bilakatuko dira, eta alegaziorik aurkezten bada, Udalak berariaz ebatziko ditu. Behin betiko adjudikazioak bide beretik argitaratuko dira.

Arau-hausteak eta zehapenak

44. artikulua. Arau-hauste administratibotzat hartzen dira honako egitate hauek:

a) Aprobetxamendua zuzenean eta pertsonalki ez egitea.

b) Aziendaren osasun babesari buruzko araudia ez betetzea.

c) Aprobetxamenduaren kanona ezarritako epeetan ez ordaintzea.

d) Aprobetxamendua nabarmen gaizki eta ez osorik egitea.

e) Zertarako adjudikatzen den herri-lurra, beste zerbaitetarako erabiltzea.

f) Animalia hilak lurperatu gabe uztea.

g) Ordenantza honetan ezarritakoari kontra egiten dion beste edozein egitate.

45. artikulua. a, b, c, d, e eta f letretako arau-hausteak emakida iraungitzearekin zehatuko dira, eta, gainera, zehapena ezartzen ahalko da, egindako kaltearen balioaren halako bost eta halako hamar arteko zenbatekoarekin.

46. artikulua. Ordenantza honetan aipatzen diren zehapenek ez dute zerikusirik Nafarroako Gobernuko edo Estatuko Administrazioko beste erakunde eskudunek ezar ditzaketenekin.

Iragarkiaren kodea: L2102919