63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Herri-lurraren okupazioa 115. poligonoko 26. lurzatian,
15 erlauntza paratzeko. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalak, 2021eko otsailaren 22an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen Alejandro Ostiz Poyori herri lurraren 38 metro koadro okupatzeko baimena ematea 115. poligonoko 26. lurzatian (UTM koordenatuak: X: 614.422, Y: 4661393), 15 erlauntza paratzeko.

Aipatu okupazioak Nafarroako Gobernuaren behin betiko onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Orobat, aipatu herri-lurrak okupatzeko baldintzak arautzeko agiria onartu da.

Okupazioaren espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ukitutakoek alegazioak jartzeko aukera izan dezaten. Halakorik aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio onets dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 172. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Nekazaritzako unitate administratiboa) posta bidez (montes@tudela.es) aldez aurreko hitzordua eskatuta.

Erabaki hau izapide-egintza da, eta ezin da honen aurkako errekurtsorik aurkeztu.

Tuteran, 2021eko martxoaren3an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2103763