63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

10. poligonoko 76. lurzatiaren desafektazioa, ondoren 10. poligonoko 145. lurzatian egin asmo den landa-ostatuari jostetarako esparrutarako lagatzeko. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalak, 2021eko otsailaren 22an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen 10. poligonoko 76. lurzatiko 5.366,04 metro koadroren desafektazioa onestea, ondoren Daniel Elcid Arnedori lagatzeko, 10. poligonoko 145. lurzatian egin asmo duen landa-ostatu jarduerari jostetarako esparrutarako lagatzeko.

Aipatu desafektazioak Nafarroako Gobernuaren behin betiko onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Aipatu lurzatiaren erabilera lagatzea arautzeko baldintza-agiria ere onetsi zen; poligono bereko 145. lurzatian garatuko den landa-ostatu jardueraren jostetarako esparru erabilera izanen du.

Desafekzioaren eta erabilera lagatzearen espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ukitutakoek alegazioak jartzeko aukera izan dezaten. Halakorik aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio onets dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (Nekazaritzako unitate administratiboa), aurrez posta elektroniko bidez (montes@tudela.es) hitzordua eskatuta.

Erabaki hau izapide-egintza da, eta ezin da honen aurkako errekurtsorik aurkeztu.

Tuteran, 2020ko martxoaren 3an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2103760